2009/02/28

PAPYRUS ANTZEZLANA


Datorren ostegunean, hilak 5, Beñat Etxepare aretora joango gara antzezlan bat ikustera. Aurretik zer edo zer jakin nahi baduzue taldeari buruz (Kataluinako Xirriquiteula) edo obrari buruz (Papyrus) hemen duzue informazioa. Gaztelaniaz dago informazio hau eta ikusiko dugun lana mutua dela jakin ezazue, hau da, antzezleek ez dute hitz egiten.

El próximo jueves, 5 de marzo, iremos al teatro Beñat Etxepare para ver la obra Papyrus del grupo catalán Xirriquiteula. Si queréis información sobre la obra o el grupo de teatro, os dejamos la que hemos encontrado en la red. Sabed que la obra es muda, es decir, los actores no hablan.

2009/02/26

SANTA MARIA KATEDRALA 2



Gaur 5.B-koei tokatu zaigu Katedrala bisitatzea. Gogoratuko duzuenez, aurrekoan 5.A gelakoak joan ziren eta, nahiz eta oso bisita interesgarria iruditu, ez zuten zorte handirik izan eguraldiarekin eta sekulakoak pasatu zituzten bere artelanak ikastolara ekartzeko. Gaurkoan berriz ez da horrelako arazorik izan eta primerako irtenaldia iruditu zaigu. Katedrala barrutik ikusteaz gain, oso tailer polita egin dugu. Etxera ekarri ditugun artelanak ikusteko klikatu hemen. Zuetako norbait ez bada oraindik Katedralean izan ... zeren zain? Informazioa HEMEN

Hoy hemos sido el grupo de 5.B quien ha visitado la Catedral de Santa María. Recordaréis que anteriormente les tocó a 5.A y, aunque se lo pasaron muy bien, no tuvieron mucha suerte con el tiempo y llegaron bien mojados-as a la ikastola.
Hoy no ha habido ningún contratiempo y la visita nos ha parecido interesantísima, taller incluido. Como muestra entrad aquí y contemplad las obras de arte que hemos hecho en el taller después de la visita al interior.
Si alguien de vosotros-as todavía no ha visitado la Catedral ... ¿a qué espera? Información AQUÍ

2009/02/25

LEHIAKETAREN IRABAZLEA


Bat baino gehiago izan dira 7 asmakizunen asmatzaileak eta zozketa egin behar izan dugu jakiteko norentzat izango zen agindutako pendriver dotorea. Maitane izan da irabazlea, begira zein pozik jarri den. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta segi horrela.

Esta mañana hemos realizado el sorteo entre los-as acertantes de las 7 adivinanzas. La ganadora final ha sido Maitane, que aparece así de contenta con su premio.
Gracias a todos-as por participar. Seguid así.

2009/02/24

SUKALDARITZA INTERNETEN


Txanelako 4. gaiarekin hasi gara " eta horrela bizitzen gara " izena duena. Hasteko, sukaldaritzari buruzko hainbat webgune interesgarri jarriko ditugu denon eskura. Ea erabilgarriak gertatzen zaizkizuen gaiaren amaieran prestatu behar duzuen pintxoen hamaiketako horretarako. Sartu eta hartu ideiak.

Hemos empezado el 4º tema de Txanela que se llama "eta horrela bizitzen gara." Como colofón del tema se nos propone organizar un gran hamaiketako con pintxos elaborados por nosotros-as. Aquí os dejamos unos sitios interesantes sobre gastronomía. A ver si os sirven de ayuda.

- Euskara platerean
- Sukaldean
- HABE 145 errezeta
- Euskal gastronomia
- EITB On egin

2009/02/20

INAUTERI JAIA



Kostata, baina merezi izan du lanak. Ikastolako mozorro guztiak benetan dotoreak izan badira ere, zer esan gure "BURUHANDI" paregabeei buruz? Denak aho zabalik geratu dira egin ditugun artelan bikainak ikusterakoan. Zorionak denoi eta ... ondo pasa inauteriak!

Ha costado, pero ha merecido la pena. Aunque todos los disfraces han sido preciosos, los nuestros han arrasado. No había más que ver las caras y las bocas abiertas de todos y todas los que se han acercado a ver el desfile. Zorionak a todos y todas y ... a disfrutar del carnaval!

ASMAKIZUNEN SOLUZIOAK


Hemen daude soluzioak. Klikatu gainean eta puzlea osatu. Datorren astean zozketa publikoa egingo dugu ikastolan erabakitzeko norentzat izango den saria. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ... ONDO PASA INAUTERIAK!

Aquí tenéis las soluciones de las adivinanzas. Tendréis que esforzaros un poco en completar los puzles, pero os divertiréis. La próxima semana realizaremos un sorteo en la ikastola entre los-as que han dado con todas las respuestas para ver quién se lleva el premio. Gracias a todos-as los que habéis tomado parte y ... A GOZAR DEL CARNAVAL!

1. Asmakizuna
2. Asmakizuna
3. Asmakizuna
4. Asmakizuna
5. Asmakizuna
6. Asmakizuna
7. Asmakizuna

2009/02/19

7. ASMAKIZUNA

Borobil borobila jira eta bueltaka
barruan animalia txiki-txikia
denetara itsasten da
ez du kolarik behar

2009/02/18

EUSKAL MUSIKA TRESNAK




Gaur, Euskararen Asteko ekintzen artean, musika emanaldia izan dugu ikastolako barruko aretoan. Kepa, Jon eta Iñaki musikariak etorri dira musika tresna pilo batekin eta pieza ederrak jotzeaz gain, azalpen interesgarriak ere eman dizkigute, tresna bakoitza hobeto ezagutu dezagun.

Esta mañana, dentro de las actividades organizadas con motivo de la Euskararen Astea, hemos tenido espectáculo musical en el patio interior.
Han actuado para nosotros-as los jóvenes músicos Kepa, Iñaki y Jon. Además de tocar nos han enseñado cosas interesantes sobre distintos instrumentos musicales autóctonos vascos.

6. ASMAKIZUNA

Bi beso luze dituen
egurrezko kutxa
kutxa barruan lastoa
kutxa aurrean astoa
hau ez badakizu
astoa zeu

2009/02/17

5. ASMAKIZUNA

Gorputz meharra dauka
luzexka eta zuria
burua sutan badu
bere oparia, argia

2009/02/16

SISTEMA METRIKO HAMARTARRA


Tartetxo bat izaten duzuenean sar zaitezte hemen hain gogorra egiten zaigun unitate-aldaketak lantzeko. Ez da oso dibertigarria, baina praktikoa gerta daiteke.
Java behar duzue ordenagailuan.

Estas actividades nos vendrán bien para repasar el Sistema Métrico Decimal, que nos crea tantos quebraderos a más de uno y una. No es el colmo de la diversión, pero...
Necesitamos tener Java en el ordenador.

4. ASMAKIZUNA

Dotore eta distiratsu
erlojua baino puntualago
goizean goiz etorri
eta iluntzean akabo

2009/02/15

3. ASMAKIZUNA

Leiho biribila
eta sei harizko hesi
leihoa jo, eta ez dute zabaldu
baina bai kantari hasi

2009/02/14

2. ASMAKIZUNA

Kutxa borobila
larruzko opila
makilaz jotzen naute
urratzen nauten arte


Animo, hau oso erraza da, ezta? Atzo jasotako iruzkinetan bakarren batek asmatu zuen, bai, baina ez duzue jakingo zeintzuk diren datorren ostirala arte. Gogoratu edozein asmakizunerako erantzuna bidal daitekeela edozein egunetan.

2009/02/13

1. ASMAKIZUNA

Egurrari hozka
baina irentsi ez
ahoa bai
baina eztarririk ez


Ondo pentsatu eta iruzkinetan jarri erantzuna. Ez da beharrezkoa gaur bertan erantzutea, datorren otsailaren 20 arte duzu aukera. Ez ahaztu zure izena idaztea.

ASMAKIZUN LEHIAKETA




Euskararen Astean murgilduta gaude eta burutazio bat izan dugu. Gaur hasita eta datorren osteguna arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gura blogean. Ez dira errazak izango eta ondo astindu beharko dituzue neuronak erantzuna topatu nahian. Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, gaur lehena eta datorren ostegunean azkena.

2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena idatziz.

3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken eguna arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.

4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Arabako jaiak.

5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu duena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5.mailako ikasleen artean.

6. Irabazlearen izena datorren ostiralean, otsailak 20, jakiaraziko da hemen, gure blogean.

7. Saria "pendrive" edo memoria USB dotore bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!


SALTO ETA BRINKO EUSKERAZ BETI TINKO

2009/02/12

EUSKARAREN ASTEA


Gaur hasita eta otsailaren 20ra arte Euskararen Astea ospatuko da gure ikastolan, eta aurtengo gaia ARABAKO JAIAK izango da. Hainbat ekintza, jolas, ipuin, asmakizun, dantza, abesti eta abar prestatu dira gai honen inguruan. Amaitzeko jai handi bat ospatuko dugu inauteri egunean eta horretarako ari gara lanean mozorro dotoreak prestatzen. Helburua ondo pasatzea eta euskara erabiltzea dela gogoan izan.

SALTO ETA BRINKO EUSKERAZ BETI TINKO

Hoy comienza la Semana del Euskara en nuestra ikastola. Durante casi 2 semanas y con el tema de LAS FIESTAS EN ARABA, se han preparado numerosas actividades de todo tipo con la intención de divertirnos y, cómo no, utilizar más que nunca el euskera en nuestras relaciones.
Para terminar, habrá una gran fiesta el día de carnaval, para la cual estamos trabajando ya en los disfraces. Así pues, a divertirse en euskera, noski!

2009/02/11

GASTEIZKO UDALETXEAN



Asteartean 5.A gelakoak eta asteazkenean 5.B-koak Gasteizko Udaletxean egon gara.
Joan aurretik gure "alkatea" aukeratu dugu eta talde politiko ezberdinak ere bai. Horrela, pleno-aretoan Osoko Bilkura bat antolatu dugu eta hainbat erabaki hartu ditugu.
Honez gain, bisitako gidariak udalari buruzko gauza asko azaldu dizkigu.
Orain hobeto ulertzen dugu udaletxearen funtzioa eta antolaketa.
Nola ez, argazkiak ere atera ditugu eta ikusi edo jaisteko hemen klikatu besterik ez duzue egin behar.

Aquí os dejamos las fotos que hemos hecho sobre nuestra visita al Ayuntamiento.
Nos han enseñado las funciones principales y la organización del mismo.
Además, hemos hecho un simulacro de pleno municipal con "alcalde" y todo.
Nos ha servido para conocer mejor su funcionamiento y las labores que cumple para la ciudadanía.

2009/02/08

BERTSOLARITZA






Bi astetik behin Bertsolaritza saioa egiten dugu ikastolan. Lehen hiruhilabetean Oihane Perea etortzen zitzaigun astelehen arratsaldetan, eta orain Iñaki Viñaspre da guregana etortzen dena bertsotan egitera, hau ostegun arratsaldetan. Biekin ere primeran pasatzen dugu eta asko ikasten ari gara bertsolaritzaren inguruan.
Orain bertsoak trukatzen ari gara Dulantzi Ikastolako 5.mailako lagunekin, Sormen Testuak proiektuaren barnean. Maiatzean amaituta izango ditugu eta Power Point-ekin aurkezpen dotoreak egingo ditugu, ahotsa eta guzti.

2009/02/02

SORMEN TESTUAK


Garai bateko Testu telematikoen webgunea aurpegi berriarekin datorkigu. Orain Sormen testuak du izena eta hemen duzue lotura gure aurkezpenak, argazkiak, egin behar ditugun lanak eta beste hainbat gauza ikusteko.
Dagoeneko hasiak gara bertsoak osatzen eta jakin nahi baduzue zein diren gurekin batera arituko diren Dulantziko lagunak sartu hemen, haien argazkiak ikusteko.
Hau da helbide berria:
http://www.proarabatic.org/testuak/
Ez ahaztu etxeko ordenagailuan gordetzea.