2009/03/30

DIGESTIO-PROZESUAREN ANIMAZIOA


Klikatu irudian eta ikusi digestio-prozesuaren fase guztiak banan-banan Txanelak prestatutako animazioan.

DIGESTIO-PROZESUAREN ESKEMA

2009/03/28

DIGESTIO-PROZESUA LABUR-LABUR

Minutu bateko bideo honek nahiko garbi azaltzen digu digestio-prozesuaren mamia.

2009/03/26

FRUTA EXOTIKOAK



Gaur euskarako klase berezia izan dugu ikastolan. Elikagaiak eta digestio-aparatua ikasten ari gara Txanela proiektuan eta fruta dastaketa egin dugu. Baina ez egunero jaten ditugun frutak, munduko bazter guztietatik ekarritako fruta exotikoen dastaketa izan da gaur antolatu duguna.
"La pera limonera" dendakoek ekarri dizkigute. Fruta hauen eta beste askoren inguruan informatu nahi baduzu sartu bere webgunean. On egin.

Esta mañana hemos tenido una clase de euskara bastante especial. Ya que estamos trabajando el tema de los alimentos y el aparato digestivo, se nos ha ocurrido organizar una degustación de frutas. Pero no las ya conocidas por todos, sino una serie de frutas típicas de los lugares más recónditos del mundo. Las hemos conseguido a través de la tienda "La pera limonera", que tiene una página donde podéis ver todo tipo de frutas exóticas. ¡Que aproveche!

2009/03/23

DIGESTIO-APARATUA: OSAGAIAK


Pixka bat saiatuz uste baino azkarrago ikasiko dituzu digestioan parte hartzen duten organo eta osagai guztien izenak. Marrazkian klikatu eta ... aurrera.

2009/03/12

ANIMO SERAPIO, IÑAKI ETA OIHANE !!




Datorren igandean, martxoak 15, Zigoitian izango da Arabako Bertsolarien Txapelketako lehen finalaurrekoa. Sei izango dira partehartzaileak eta horietako pare bat behintzat ondo ezagutzen ditugunak dira. Hurrengo igandean ospatuko da bigarren finalaurrekoa eta, hemen ere, gure lagun bat izango da. Zorterik onena opa diegu guztiei.
Gure gogokoak: Serapio, Oihane, Iñaki.

2009/03/10

MULTIPLOAK ETA ZATIKIAK


Matematikako 4.gaian landu ditugun kontzeptuen artean multiploak eta zatikiak daude. Ariketa hauek hortan trebatzeko baliogarriak izan daitezke. Agian arraroak egingo zaizkizu hainbat hitz edo kontzeptu, baina berehala ulertuko duzu bere esanahia. Pista bat: ANIZKOITZ = MULTIPLO
Etxean ari bazara, gogoratu JAVA instalatuta izan behar duzula.
Ariketak egiteko klikatu goiko irudian.

2009/03/06

ELIKAGAIAK ETA ARTEA 2

Pilik (Unairen amak ) bidalitako aurkezpena. Eskerrik asko
Creativity

2009/03/05

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN EGUNA

Igandean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hausnarketa txiki bat egin ezazu ondorengo bideo hau ikusten duzun bitartean eta idatz ezazu iruzkin txiki bat atera dituzun ondorioak kontatuz.

Este domingo se celebra el Día Internacional de la Mujer. Os dejamos un vídeo sobre el tema. Se agradecen opiniones y comentarios.

2009/03/03

ELIKAGAIAK ETA ARTEA

Begira zein artelan bitxiak egiten dituen Carl Warner argazkilari britaniarrak janariak erabiliz. Irudimena behar da, ezta? Orain elikaduraren inguruan ari garenez ...
Eskerrik asko Mari Carmeni dokumentu hau bidaltzeagatik.

Fijaos qué imaginación demuestra tener el fotógrafo inglés Carl Warner. Curioso, ¿verdad? Ya que estamos trabajando el tema de la alimentación ...
Gracias a Mari Carmen por enviarnos este documento.
Artea janariekin

2009/03/01

HABI - KUTXAK ZABALGANAKO PARKEAN



Gasteizko Udaletxeak antolaturiko ekintza batean hartu dugu parte. Oraingoa bigarren fasea izan da.
Aurretik ikastolan fabrikatutako egurrezko habiak gaur Zabalganako parkera eraman ditugu eta bertako zuhaitzetan zintzilikatu ditugu. Helburua zera da, txoriek habi hauek erabili ditzaten bere arraultzak jartzeko eta kumeak hazteko.
Hirugarren fasea falta zaigu oraindik, maiatza aldera berriro joango gara ea gure lanak fruitua eman duen eta guk fabrikatutako etxeetan "okupak" sartu diren.
Honako okupa hauentzat omen daude pentsatuta gure habiak: etxe-txolarrea, pinu kaskabeltza, amilotx urdina eta txantxangorria.

Esta semana hemos estado en el parque de Zabalgana, en la segunda fase del programa "cajas-nido" organizado por el Ayuntamiento.
Se trataba de colocar estos nidos, que habíamos fabricado anteriormente en la ikastola, en lo alto de los árboles del parque. El objetivo es que los pájaros utilicen estos nidos en primavera para poner sus huevos.
Todavía nos falta la tercera fase, en la cual volveremos al parque para ver si hay "okupas" en nuestras cajas, esperemos que sí. Esto será por el mes de mayo.
Según nos han dicho deben de ser el gorrión, el carbonero, el herrerillo común y el petirrojo los más agradecidos. Ya os contaremos.