2009/04/10

SEGURU BIZI LEHIAKETA



Gasteizko Udaletxeak antolaturiko "Seguru bizi" marrazketa-lehiaketan hartu genuen parte orain dela aste batzuk eta sekulako arrakasta izan dugu Arantzabelako 5.mailako artistok. 3.saria Jon Sánchez-ek irabazi du eta bizikleta eder bat jaso du. Ez da, ordea, saritutako bakarra izan: beste 9 diploma ere jaso baititugu gure marrazki ederrak direla eta. Bagenekien gure artean artista onak genituela, baina ez genuen horrelako arrakastarik espero. Sari banaketa joan den asteazkenean ospatu zen Udaletxean eta, beti bezala, argazki batzuk ere atera genituen.
Sarituak/premiados:
Jon Sánchez (3.saria), Elene, Leire, Maialen eta Idoia (5.A-koak) eta Beñat Olano, Eli, Maialen, Jon Korkostegi eta Garazi (5.B-koak)

Zorionak guztioi.

Hace algunas semanas tomamos parte en el concurso de dibujo organizado por el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz con el lema "Seguru bizi."
Se trataba de tomar conciencia de la importancia que tiene la seguridad vial y en eso se basaron los dibujos que presentaron nuestros-as artistas a concurso.
El éxito ha sido tremendo, pues Jon Sánchez se ha llevado una fenomenal bici con su tercer premio y hemos recibido otros 9 diplomas con sus respectivos regalos.
La entrega se celebró el pasado miércoles en el Ayuntamiento y aquí os dejamos unas fotos como prueba.

2009/04/09

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Hiruhilabete honi eta, aldi berean, 4.gaiari amaiera emateko "Hamaiketako osasuntsua" antolatu genuen asteazken goizean. Argazkietan ikus dezakezuenez, sekulako maila altua erakutsi zuten gure sukaldari gazteek. Ez dugu uste Argiñano bera ere horrelako pintxoak egiteko gai izango zenik hauen adinean. Gurasoen laguntza ez zuten ba izango ...? Bost axola, primeran pasa genuen eta.

Para dar fin al trimestre y, al mismo tiempo, al tema de Txanela, organizamos un hamaiketako a base de pinchos el último día de clase. No hay más que ver las fotos para darse cuenta del gran nivel culinario que demostraron nuestros-as jóvenes Argiñanos. Tenemos la ligera sospecha de que pudiera haber habido ayuda familiar en la elavoración de semejantes delicias, pero no importa, disfrutamos a tope.

2009/04/04

DIGESTIOA - AZKEN ANIMAZIOA


Gutxi falta da azterketarako eta oraindik zalantzarik baldin baduzu digestio-prozesuari buruz, begiratu pare bat aldiz animazio hau eta ea argitzen zaizkizun behingoz.
Goiko partean dituzun botoiekin jokatu behar duzu. Hasteko klikatu marrazkian.

2009/04/01

DIGESTIOA BIRPASATZEKO ARIKETAK

Bi ariketa hauek eginez orain arte digestioari buruz ikasitakoa birpasatu ahal izango duzu. Aurrera.

1. Digestio-aparatuaren zatiak

2. Digestio-aparatuaren funtzioak