2009/11/30

MUNDUKO KLIMOGRAMAK


Gure proiekturako klimogramak nola egiten diren eta nola interpretatzen diren jakitea komeni zaigu. Wikipediak munduko edozein herrialdeko klimaren inguruko datuak eta klimogramak eskaintzen dizkigu.
Aukeratu kontinentea eta ikusi.

EUROPA
AFRIKA
ASIA
IPAR AMERIKA
HEGO AMERIKA
OZEANIA
ANTARTIKA

KLIMOGRAMAK


Proiektuko hurrengo pausoa klimograma egitea da. Talde bakoitzak aukeratuta duen estatuko hiriburuari buruzko klima-datuak bilatuko ditu Interneten: hileroko batezbesteko prezipitazioak eta tenperaturak.

Mundu guztiko klima datuak eskaintzen dituen webgunea hau da: http://wwis.inm.es/

Datu horiek jada zuen karpetan prestatuta dagoen kalkulu-orrian jarriko dituzue. Datuak sortu ahala, klimogramak eguneratu egingo dira. Grafikoa, gainontzeko klima-datuekin batera, proiektuan txertatuko duzue. Beraz, datuak sartu eta gero, fitxategia proiektuari dagokion karpetan gorde behar duzue, "klimograma" izena emanda.

2009/11/27

PIXKA BAT ES MUCHO



Datorren ostegunean dantza egitea tokatuko zaigu eta batzuk, dagoeneko, hasiak zarete entseguekin. Berandu dabiltzanentzat hona hemen bideoa. Ea ideiaren bat ateratzen duten bertatik.
Entsaiatu ba, pixkat edo mucho.

EUSKAL MITOLOGIA


Datozen bi astetan, urtero bezala, EUSKARAREN ASTEA ospatuko dugu eta, ondo dakizunez, aurtengo gaia EUSKAL MITOLOGIA izango da.
Ikastolako hormetan zintzilikatutako pertsonaiak ezagutzen dituzu dagoeneko, aspaldiko lagunak dituzu eta.
Hala ere, hobeto ezagutu nahi badituzu sar zaitez HEMEN edo klikatu irudian.

2009/11/24

TAILERRAK



Badira urte batzuk gure ikastolan tailerrak martxan jarri zirela. Aurten ere 5 eta 6.mailakoak asteartero elkartzen gara ekintza dibertigarriak praktikatzeko. Guztira 6 tailer egingo ditugu ikasturtean zehar, era guztietakoak. Berrikuntza batzuk baditugu eta espero dugu beti bezain gustura aritzea aurten ere. Honako hauek izango dira: esperimentuak, marrazketa, liburutegia, joskintza, sukaldaritza eta eskulanak.

Hace ya algunos años que nuestra ikastola puso en marcha las actividades denominadas talleres. Este curso los-as de 5º y 6º nos juntamos todos los martes por la tarde para realizar esta actividad. Tenemos un total de 6 talleres por los cuales pasarán todos-as los alumnos-as del tercer ciclo. Algunos talleres son novedad y esperamos que sigan siendo del agrado de todos-as. Este año practicaremos experimentos, dibujo, biblioteca, costura, cocina y manualidades.

2009/11/19

ZADORRAREN IBILBIDEA



Gasteizko udaletxeak antolatutako ekimenen artean, Zadorra ibaiaren ibilaldian parte hartu dugu oraingo honetan. Egun osoko irtenaldia izan da eta ondo aprobetxatu dugu gainera, eguraldia lagun. Helburuak: ibaiaren alderdi naturala ezagutzea, hiriarekin duen harremanaz ohartzea eta uraren erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea. Ibilbidean hainbat leku bisitatu ditugu: Ulibarriko presa, Gamarra, Abetxuko eta Astegieta, eta gure ibaiak hiriarentzat duen garrantziaz hitz egin digute begiraleek.
Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu, denbora laburrean asko ikasteko aukera ematen duena.
Argazkiak egiteko astirik ere izan dugu. Badakizue non dauden.

Dentro de las actividades medioambientales organizadas por el Ayuntamiento, hemos tomado parte en el itinerario del Zadorra. Día completo siguiendo la ruta del río y pasando por la presa de Ulibarri, Gamarra, Abetxuko y Astegieta. Entre los objetivos, conocer los aspectos naturales del río, establecer su relación con la ciudad y sensibilizar sobre el consumo del agua.
Una actividad muy interesante y que da mucho de sí. Hemos aprendido mucho en poco tiempo. ¿Qué más se puede pedir?
También hemos hecho fotos. Si queréis verlas o descargarlas, ya sabéis dónde están.

2009/11/18

GURE EUROPA


Hona hemen esku artean daukagun gaian sakontzeko tresna berri bat. Europa fisikoa, politikoa, bere kultura eta historia ezagutzeko eta lantzeko ariketak aurkituko dituzu hemen.

2009/11/16

MUNDUKO ATLAS ELEKTRONIKOA


Europako eta munduko edozein estatuari buruzko informazioa eskuratzeko tresna interesgarri bat dugu sarean. Munduko atlas elektronikoarekin datu zehatzak eta orokorrak modu erraz batean eskuratuko dituzu. Oso lagungarria izango zaizu prestatu behar duzun aurkezpena egiteko orduan. Sartu eta ikusi.

El Atlas mundial electrónico es una herramienta que internet nos ofrece para buscar de una manera muy sencilla los datos generales más importantes de todos los estados del mundo.

2009/11/11

ZADORRA IBAIA EZAGUTZERA GOAZ


Datorren astean, asteazkenean 6.A gelakoak eta ostegunean 6.Bkoak, kanpora goaz egun pasa.
Zadorra ibaiaren ibilbidea egingo dugu eta honako hauek izango dira ekintza honen helburuak:
- Ibaiaren alderdi naturalak ezagutu.
- Hiriak ibaiarekin duen harremana aztertu.
- Ibaien zein uraren erabilerari buruzko arazoak aztertu.
Jarduera egin aurretik Zadorraren inguruan zerbait irakurri nahi izan ezkero hemen duzu aukera.
Gogoratu hainbat leku bisitatuko ditugula eta egunaren zatirik handiena kanpoan pasako dugula. Beraz, ondo jantzita joan eta ez ahaztu mendiko botak eta bazkaria.

La próxima semana, el miércoles 6ºA y el jueves 6ºB, tenemos salida de jornada entera.
Haremos un recorrido por el río Zadorra con los siguientes objetivos:
- Conocer los aspectos naturales del río.
- Establecer la relación de la ciudad con el río.
- Sensibilizar sobre la problemática de los ríos y la utilización del agua.
Para saber algo sobre el Zadorra antes de realizar la actividad entra aquí.
Recuerda que visitaremos diferentes lugares y que la mayor parte del día estaremos al aire libre. Por lo tanto, no te olvides de abrigarte bien, llevar botas y también la comida.

2009/11/05

SIMETRIAK



Matematikako liburuan gai honen inguruko hainbat ariketa egiten ibili gara azken aldian.
Erraza ematen du, baina ez pentsa, askotan asma ezinda ibili gara eta.

Hemen duzun Jclic-en ariketa honek lagun diezazuke simetria zer den ulertzen.
Hiru zailtasun maila daude; ea denak osatzen dituzun. Ekin gogor.

2009/11/03

MAPAK ETA MAPAK


Egun hauetan Europako zein Espainiako mapak lantzen eta ikasten ari gara ikastolan. Datu eta izen asko direnez ikasi beharrekoak, komeni da denboratxo bat etxean ere honetan ematea.
Horretarako, hemen utziko dizuegu webgune interesgarri bat. Bertan, puzleak, ariketak eta jolasak aurkituko dituzue gai honetan trebatzeko.
Hartu pazientzia eta aurrera.

MAPA INTERAKTIBOAK

2009/11/02

2.GAIA : EUROPA


Azaroarekin batera Txanelako 2.gaia iritsi zaigu. Datozen astetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatu baten aurkezpena egitea egokituko zaigu.
Ea ba, europarrak garela erakusten dugun eta lan txukunak egiteko gai garen.


Junto con el nuevo mes nos ha llegado el 2º tema de Txanela. Durante las próximas semanas no pararemos de viajar por Europa, pero no nos conformaremos con aprender mapas y datos sobre nuestro continente, sino que terminaremos el tema con una presentación para ordenador sobre un estado.
¿Si seremos capaces de hacerlo? No lo dudéis. Dentro de un par de meses estarán colgadas las presentaciones en nuestro blog.