2009/12/24

XABIERREN AGURRA

Gabonetako jaialdian 6.mailakook egindako bertsoa abestu genion Xabiri eta, honekin batera, gutako bakoitzak egindako marrazki eta idatziekin osatutako liburuxka oparitu genion.
Gu bisitatzera noizbehinka etorriko dela agindu zigun eta horrek asko poztu gintuen.

Xabi marrazkigintzan guretzat
zaude onenen artean
zure falta sentituko dugu
gure barren barrenean
Estresik gabe biziko zara
Gazetako zure etxean
nahiz ta zu joan egongo zara
beti gure bihotzean

2009/12/21

ANTZERKIAK



Azkenaldi honetan zeharo lanpetuta ibili gara 6.mailako neska, mutil eta irakasleok. Zer dela eta? Ba, bi antzezlan prestatu, entsaiatu eta antzeztu ditugulako ikastolako gainerako ikasle guztientzat.
Ez da lan makala izan, baina emaitza eta ondorioak ikusita merezi izan duela aitortu behar dugu. Ikasleek ondo pasatu dute eta ikusleek ere gozatzeko aukera izan dute gure emanaldietan.
Lan bikaina egin dute oraingoan gure neska-mutilek. Zorionak!

Llevamos unas semanas de mucho nerviosismo y tensión en las clases de sexto. El motivo ... la preparación, ensayo y puesta en escena de dos obras de teatro para el resto de alumnos-as de la Ikastola.
Hemos dedicado mucho tiempo e ilusión para que todo saliera bien y creemos, vistos los resultados, que estos actores se merecen una sincera felicitación. Zorionak!

2009/12/18

IRRISTAKETA IKASTAROA



Aste honetan Bakh-era joan gara, egunero ourdubetez, izotz gaineko irristaketa ikastaroa egitera. Ikastolan gaudenetik hirugarren ikastaroa izan da hau eta nabaria da trebetasuna hartu dugula.
Normala denez, kolpe batzuk ere hartu ditugu, baina argazkietan ikus daitekenez denbora gehiago pasa dugu tente etzanda baino.

Esta semana hemos realizado el curso de patinaje sobre hielo en el Bakh. Al ser el tercero en lo que llevamos en la ikastola se aprecia una mejoría y un dominio notable sobre los patines. Aunque hemos sufrido los inevitables golpes, podemos afirmar que hemos pasado más tiempo en pie que tumbados.

2009/12/10

DATORREN ASTEAN IZOTZ-PISTARA


Gogoratu datorren astean irristaketa ikastaroa dugula Bahk-en. Askotan izan gara eta dagoeneko badakizue zer eraman behar izaten den.
Badaezpada apuntatu: aldatzeko galtzerdiak eta eskularruak.
Astelehenetik ostiralera 11ak aldera aterako gara ikastolatik.

La próxima semana nos vamos al Bahk a realizar un nuevo curso de patinaje. Ya somos unos expertos en el tema, pero no viene mal recordar que hay que llevar guantes y calcetines de recambio en una mochilita.
Saldremos hacia las 11 de lunes a viernes.

2009/12/03

EUSKARAREN EGUNEAN DANTZAN



Gaur arratsaldean patiora atera gara, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, ikasitako dantzak egitera. Hona hemen argazki batzuk.

2009/12/02

GAZTELANIAKO ORTOGRAFIA POPIREKIN JOLASTUZ

ONDO GOSALDU



Beste batez, ONDO GOSALDU kanpainan hartu dugu parte aste honetan.
Gosaldu gabe etorri gara ikastolara, baina bapo jarri gara Udaletxeko arduradunek aurrean jarri dizkiguten janariekin. Hori bai, gehiegikeriarik egin gabe eta, beti ere, kontuan hartuz gosaria orekatua izan behar dela. Oraindik ez dakizula zer den "Gosari orekatua"? Erne, bada garaia ikasteko eta.
Gosari orekatu batek hiru multzo hauetako bakoitzetik, jakiren bat izan behar du: frutak, laboreak eta esnekiak. Argi galditu al da?

Esta semana hemos participado en la campaña ONDO GOSALDU, organizada por el Departamento de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
Tuvimos que venir una mañana en ayunas a la Ikastola, pero nos dieron bien de desayunar en el comedor, eso sí, sin pasarse y con la consigna de hacer un desayuno equilibrado. ¿En qué consiste? Muy fácil, tienes que tomar en cada desayuno un alimento de cada uno de los tres grupos siguientes: lácteos, frutas y cereales. ¿Ha quedado claro?