2010/03/26

CRESCENDO ABESBATZA


Ostegunean Lakuako Gizarte Etxera joan ginen Crescendo abesbatzaren emanaldia entzun eta ikustera. Honen inguruan informatu edota bideoak ikusteko egin ezazu klik argazkian.

Este jueves asistimos a un concierto coral ofrecido por el grupo gasteiztarra Crescendo en el Centro Cívico de Lakua. Para obtener información acerca de este grupo o ver vídeos del mismo haz clic sobre la foto.

6.B-KOEN IRRATSAIOAK










2010/03/23

6.A-KOEN IRRATSAIOAK

Gaztelaniako 4.unitatea bukatzen ari gara. Bikoteak osatuz, aisialdian egiten den jarduera interesgarri bati buruz irratsaioa prestatzea, entsaiatzea eta igortzea zen unitate horren azken xedea. Hona hemen 6.A-koen lanak, lehenengo aldia izateko oso ondo egin dutela iruditzen zaigu. Zorionak!
(Laster 6.Bkoen lanak argitaratuko ditugu)

La 4ª unidad de lengua castellana que acabamos de trabajar se titula "Un programa de radio". El proyecto de esta unidad era escribir, ensayar y emitir radiofónicamente un reportaje elaborado por parejas sobre una actividad de ocio interesante. He aquí los trabajos de 6º A , para ser la primera vez que nuestros chicos/as hacen grabaciones nos parece que están realmente bien. ¡Enhorabuena!
(Próximamente publicaremos los trabajos de 6º B)












2010/03/16

WHALE RIDER

Zelanda Berriko pelikula interesgarri bat ikusi dugu gaur ikastolako 6.mailako ikasle eta irakasleok. Gaia interesgarria izateaz gain eta elkarrizketarako aukera eskaini, ezin dugu ahaztu filme hau ospetsu egin dela bere musika eta irudiengaitik.
Edukiak eztabaidarako eta hausnarketarako aukera aproposa eskaintzen du: gizonen eta emakumeen rola hainbat kultura eta tradizioetan.

Ikusi trailerra eta idatzi 10 bat lerrotan zure iritzia: zer ikasi duzun, zer gustatu zaizun, zerk harritu zaituen...

Kontuz ortografiarekin, birpasa ezazu iruzkina bidali aurretik.

Horrez gain hemengo galdera hauek zuzen erantzuten badituzu oparitxoren bat jaso dezakezu. Animo!

1.- Nola agurtzen dute elkar maoriek?
2.- Non egiten du lan Pairen aitak? Zer lan egiten du?
3.- Zergatik bueltatzen da Pai etxera aitarekin zihoanean?



2010/03/04

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIAN

Aste honetan Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina ez dira horrelakoak ikusi beharreko guztiak bizimodu honetan. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.

Esta semana hemos visitado el vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. No diremos que hayamos gozado de vistas y olores espectaculares, pero no todo es así a nuestro alrededor. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.

2010/03/02

NIKOLAS TXIKI

Hemen duzue Nikolas Txikiren filmaren zati bat. Seguru honek lagunduko dizuela pertsonaiak nolakoak diren edo izan daitezkeen irudikatzen, azkenean antzerkia egitea erabakitzen baduzue, behintzat. Film hau iaz egin zuten, hain zuzen, Nikolas Txikiren abenturek 50 urte bete zituztenean.
Bideo gehiago ikusteko klikatu hemen.

2010/03/01

MAKINA SINPLEAK

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara.
Hasteko, ikus ezazu bideo farregarri hau, hainbat azalpen ematen baititu makina sinpleen inguruan eta, batez ere, farre piska bat ere egin dezakezulako.