2009/05/27

LARRUAZALA - BIDEOA

4 minutuko bideo honetan gure larruazalari buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu.

2009/05/26

UKIMENA


Hona hemen Txanelak eskaintzen digun animazioa ukimenaren inguruan ikasitakoa ulertzen laguntzeko. Ondo ikusi eta gero saia zaitez galderak erantzuten. Ondoren, esaiguzu zer iruditu zaizun animazioa eta zenbat galdera asmatu dituzun iruzkin baten bidez.

2009/05/25

GURE BERTSOAK INTERNETEN


Dagoeneko Interneten dira Dulantziko lagunekin batera egin genituen lanak. Bertsoak asmatu, elkartrukatu eta Power Point programarekin aurkezpenak prestatu genituen. Gainera, gure ahotsa ere txertatu genien aurkezpen hauei eta nahiko txukunak atera zaikigula ematen du. Ikusi eta entzuteko Sormen testuak webgunean sartu eta disfrutatu. Bertan bestelako lanak ere ikus ditzakezue gure ikastolako eta Arabako ikastetxeetako ikasleek eginak.

Ya están colgados en Internet los trabajos colaborativos que hemos hecho este curso junto nuestros amigos-as de Dulantzi. Se trataba de escribir versos e ir mandándolos al centro de referencia para que continuaran con la labor. Finalmente los hemos presentado en Power Point añadiéndoles nuestra voz. Parece que han quedado bonitos. Para disfrutarlos entrad en Sormen testuak, donde podréis ver otros trabajos de diferentes cursos y centros de Araba.

2009/05/15

URAREN ASTEA

Aste honetan Uraren Astea ospatu dugu ikastolan. Ostiral arratsaldean jolasak izan genituen ospakizun honi amaiera emateko. Argazki gehiago ikusteko sar zaitez Ikastolako blogean.

2009/05/14

KABI-KUTXAK ZABALGANAN


Jarduera honen hirugarren eta azken zatia egin dugu aste honetan. Martxoan jarritako kabi-kutxak ikustera joan gara eta, bai, batzuetan behintzat baziren txoriak. Kontu handiz hurbildu gara eta pazientzia piska batekin lortu dugu ikustea nola sartzen eta ateratzen ziren txoritxoak guk jarritako etxetxoetan. Argazkietan ondo begiratuz ikusiko dituzue zuek ere.

Hemos estado en Zabalgana para completar la tercera y última fase de esta actividad organizada por el Ayuntamiento. Se trataba de ver si los nidos que colocamos en lo alto de los árboles el mes de marzo estaban habitados o no. Ha habido suerte y, al menos en algunos casos, así ha sido. Si os fijáis bien en las fotos podréis ver algunos pajarillos entrando y saliendo de las cajas-nido.

2009/05/11

ARGIAREN HEDAPENA


Argiaren hedapenaren inguruan klasean irakurri eta ikasi duguna ulertzen lagunduko dizu bideo labur honek (3 minutu)
BIDEOA IKUSI

2009/05/10

IKUSMENA


Txanela.net-ek eskaintzen dizkizun animazio eta ariketa hauekin askoz hobeto ulertuko duzu gure begien funtzionamendua. Hasteko animazioa ikusi atalez-atal eta gero galderak erantzuten saia zaitez.