2010/06/26

2010/06/22

AMURRIOKO ARGAZKIAK

Eguraldi ezin hobea izan dugu gaur Amurrioko txangoan. Goizean San Roke parkera joan gara hamaiketakoa egitera eta eguerdian igerilekura jaitsi gara jolastu, bazkaldu eta bainatzera. Ura fresko xamarra egon arren, ez da inor gelditu bainurik hartu gabe.

Con un tiempo inmejorable hemos celebrado la excursión de final de curso a Amurrio. Por la mañana, paseo al parque de San Roke con el hamaiketako. Después, a las piscinas a jugar, comer y bañarse. Aunque el agua estaba bastante fresca, nadie se ha quedado sin baño.

2010/06/18

AMURRIORA TXANGOAN


Azkenean ematen du eguraldia bere onera itzuliko dela datorren astean eta kurtso amaierako txangoa egiteko moduan izangoa garela. Amurriora joango gara asteartean, baina ezin izango dugu Aresketamendiko Parkea bisitatu. Ibilaldi txiki bat egingo dugu eta Udal igerilekura joango gara bazkaltzera eta bertan bainatzera. Arratsaldeko bostak aldera ikastolan izango gara bueltan. Ea oraingoan eguraldia gure alde jartzen den...

Parece ser que por fin cambia el tiempo y podremos hacer la excursión de fin de curso. El plan consiste en visitar Amurrio, aunque no será posible hacer la visita al parque de Aresketamendi, como teníamos previsto. Daremos un pequeño paseo por una de las zonas más bonitas de los alrededores y al mediodía iremos a las piscinas municipales para comer allí y bañarnos. Estaremos de regreso a la ikastola a eso de las cinco. A ver si el tiempo no lo impide...

2010/06/15

ARTIUM MUSEOA

Aurten ere, Artium Museoak antolaturiko bisita eta tailerretan parte hartu dugu. Hiru saio izan dira, bi ikastolan eta bat museoan. Oraingoan, "Denbora" izan da landu dugun gaia eta artelan ederrak egin ditugu Ana begiralearen laguntzaz.

Al igual que todos los años, hemos participado en la visita y taller que organiza el Museo Artium. Han sido tres sesiones, dos en la ikastola y una visita y taller en el mismo museo. El tema escogido para esta ocasión ha sido "El tiempo" y hemos realizado unas obras verdaderamente interesantes.

2010/06/14

ARESKETAMENDI

Ikasturteko azken txangoan bisitatuko dugun Aresketameni, energi-iturri berristagarrien parkearen bideoa duzue hemen.

Este es el parque de las energías renovables Aresketamendi de Amurrio, que visitaremos en la excursión de fin de curso.

2010/06/07

2010/06/02

IGOR ASTARLOA GUREKIN




Gaur munduko txapeldun baten bisita izan dugu ikastolan. Igor Astarloa txirrindulari ermuarra gurekin izan da bere kirolaz, zaletasunez, bizitzaz ... hitz egiten eta, gero, gure galdera guztiak erantzuten. Oso mutil atsegina eta jatorra iruditu zaigu eta primeran pasa dugu berarekin. 2003.urtean Munduko Txapelketa irabazi zuen Kanadan. Azken kilometroak nola joan ziren ikusi nahi? Ba, klikatu hemen.

Hoy hemos recibido la visita de todo un Campeón del Mundo. El ciclista ermuarra Igor Astarloa ha estado charlando y respondiendo a nuestras preguntas esta mañana. Nos ha parecido un chico simpático y muy majo.
Si queréis ver los últimos kilómetros del Campeonato del Mundo 2003 en Canadá entrad aquí.

2010/05/24

MATERIALS


Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.

1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity

2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.

3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.

4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.

2010/05/21

ALAVÉS TALDEAREKIN IBAIAN

Atzo Alavés futbol taldearen entrenamendua ikustera joan ginen. Argazkietan ikus daitekeen bezala, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren kamiseta genuen soinean.
Jakingo duzuenez, aurten Amurrion ospatuko da gure Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 6an, eta Alavés taldeak ere bertan parte hartu nahi izan du gurekin argazki batzuk eginez.

Ayer estuvimos en el entrenamiento del Alavés. Como se puede observar en las fotos llevábamos puestas las camisetas de la Fiesta de la Escuela Pública Vasca, que este año se celebrará el 6 de junio en Amurrio. El Alavés se quiere sumar a nuestra fiesta y es por eso que se prestaron a hacerse estas fotos con nosotros.

2010/05/20

ELEKTRIZITATEA / GORPUTZ EROALEAK







Gaurko esperimentuan zirkuito elektriko bat eginez hainbat gorputz eroaleak diren ala ez jakin dugu.

2010/05/14

ELEKTROMAGNETISMOA





Gaur, hitz potolo honen esanahia ulertu nahian, hainbat esperimentu egin ditugu.

2010/05/13

AZUKREAREN ERREKUNTZA

Oraingo hau Unaik egindako grabaketa da. Oso ondo, Unai.

2010/05/12

AZUKREAREN ERREKUNTZA


Mikelek egindako esperimentua. Eskerrik asko, Mikel.

AZUKREAREN ERREKUNTZA - ALDAKETA KIMIKOA

Jon Sanchez-ek etxean grabatutako bideoa. Eskerrik asko, Jon.

2010/05/11

NAHASTEAK BEREIZTEKO METODOAK

Honako hauek izan dira gure esperimentuetan erabili ditugun metodoak nahasteetako osagaiak bereizteko:

DEKANTAZIOA


MAGNETISMOA


URTZEA
LURRUNTZEA

2010/05/07

URA ETA OLIOA BEREIZTEN


Hona hemen Maialenek bere etxean egindako esperimentuaren grabaketa.
Oso ondo, Maialen!

2010/04/23

URAREN ASTEKO JOLASAK


Uraren asteari amaiera emateko hainbat jolas antolatu ditugu eta primeran pasa dugu.

2010/04/15

URAREN ASTEA


Datorren astean "Uraren astea" ospatuko dugula dagoeneko badakizu, baina gai honen inguruan egingo ditugun ekintza guztien berri izan nahi baduzu sar zaitez Ikastolako blogean.

La semana que viene celebraremos en la Ikastola la "Semana del agua". Para informarte sobre las actividades que se harán a lo largo de la misma entra en el blog de la Ikastola.

2010/03/26

CRESCENDO ABESBATZA


Ostegunean Lakuako Gizarte Etxera joan ginen Crescendo abesbatzaren emanaldia entzun eta ikustera. Honen inguruan informatu edota bideoak ikusteko egin ezazu klik argazkian.

Este jueves asistimos a un concierto coral ofrecido por el grupo gasteiztarra Crescendo en el Centro Cívico de Lakua. Para obtener información acerca de este grupo o ver vídeos del mismo haz clic sobre la foto.

6.B-KOEN IRRATSAIOAK










2010/03/23

6.A-KOEN IRRATSAIOAK

Gaztelaniako 4.unitatea bukatzen ari gara. Bikoteak osatuz, aisialdian egiten den jarduera interesgarri bati buruz irratsaioa prestatzea, entsaiatzea eta igortzea zen unitate horren azken xedea. Hona hemen 6.A-koen lanak, lehenengo aldia izateko oso ondo egin dutela iruditzen zaigu. Zorionak!
(Laster 6.Bkoen lanak argitaratuko ditugu)

La 4ª unidad de lengua castellana que acabamos de trabajar se titula "Un programa de radio". El proyecto de esta unidad era escribir, ensayar y emitir radiofónicamente un reportaje elaborado por parejas sobre una actividad de ocio interesante. He aquí los trabajos de 6º A , para ser la primera vez que nuestros chicos/as hacen grabaciones nos parece que están realmente bien. ¡Enhorabuena!
(Próximamente publicaremos los trabajos de 6º B)












2010/03/16

WHALE RIDER

Zelanda Berriko pelikula interesgarri bat ikusi dugu gaur ikastolako 6.mailako ikasle eta irakasleok. Gaia interesgarria izateaz gain eta elkarrizketarako aukera eskaini, ezin dugu ahaztu filme hau ospetsu egin dela bere musika eta irudiengaitik.
Edukiak eztabaidarako eta hausnarketarako aukera aproposa eskaintzen du: gizonen eta emakumeen rola hainbat kultura eta tradizioetan.

Ikusi trailerra eta idatzi 10 bat lerrotan zure iritzia: zer ikasi duzun, zer gustatu zaizun, zerk harritu zaituen...

Kontuz ortografiarekin, birpasa ezazu iruzkina bidali aurretik.

Horrez gain hemengo galdera hauek zuzen erantzuten badituzu oparitxoren bat jaso dezakezu. Animo!

1.- Nola agurtzen dute elkar maoriek?
2.- Non egiten du lan Pairen aitak? Zer lan egiten du?
3.- Zergatik bueltatzen da Pai etxera aitarekin zihoanean?



2010/03/04

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIAN

Aste honetan Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina ez dira horrelakoak ikusi beharreko guztiak bizimodu honetan. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.

Esta semana hemos visitado el vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. No diremos que hayamos gozado de vistas y olores espectaculares, pero no todo es así a nuestro alrededor. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.

2010/03/02

NIKOLAS TXIKI

Hemen duzue Nikolas Txikiren filmaren zati bat. Seguru honek lagunduko dizuela pertsonaiak nolakoak diren edo izan daitezkeen irudikatzen, azkenean antzerkia egitea erabakitzen baduzue, behintzat. Film hau iaz egin zuten, hain zuzen, Nikolas Txikiren abenturek 50 urte bete zituztenean.
Bideo gehiago ikusteko klikatu hemen.

2010/03/01

MAKINA SINPLEAK

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara.
Hasteko, ikus ezazu bideo farregarri hau, hainbat azalpen ematen baititu makina sinpleen inguruan eta, batez ere, farre piska bat ere egin dezakezulako.

2010/02/25

Gaixotasun arinen aurkako etxeko sendabideak

Inoiz denok izan ditugu oso larriak ez diren gaixotasun horietakoak eta, medikuarengana joan gabe, etxean sendatzen ahalegindu gara. Bada, gure LHko 6. mailako ikasleek, gaztelaniako lanketa aprobetxatuz, aholku batzuk prestatu dituzte behar dugunean kontsulta ditzagun.
Hona hemen:

REMEDIOS CASEROS PARA LEVES MALESTARES

Todos hemos padecido en alguna ocasión esos pequeños malestares que, pese a no ser excesivamente graves, trastornan nuestra salud y nos suelen generar más de un disgusto. Pues bien, los alumnos y alumnas de 6º de Primaria, aprovechando el trabajo que realizan en la asignatura de Lengua Castellana, han creado un dosier con consejos para que podamos consultar algunos de ellos y podamos ver la solución que nos proponen. Si queréis leerlos cliquead en el enlace que se encuentra en el medio de esta entrada.


2010/02/23

ZINEMA - TXORI URDIN


Datorren ostiralean Dendarabako aretora joango gara filma bat ikustera. Bluebird (Txori urdin) da pelikula holandar honen izenburua, baina guk euskarazko bertsioan ikusiko dugu. Hona hemen sinopsia:

Hamahiru urteko Merel, ikasle arduratsu eta arrakastatsua da eta bere guraso eta anaia txiki elbarriarekin bizi da hirian. Baina Merel ez da bere adinean izan beharko luken gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du... Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egiten dio. Bulling-a handitzen doan heinean, Merel bere familiarengandik urruntzen da. Bullying-ak gogortu egiten du eta okerreko bidera bultzatzen. Eromen honekin amaitzeko Merelek heldu egin beharko du eta nolako neska gaztea izan nahi duen erabaki. Blue bird filmak, haztea batzuetan zein borroka bakartia den erakusten digu.

2010/02/12

INAUTERIAK

Eguraldi txarraren erruz ezin izan dugu, bestetan bezala, jaialdia kanpoan antolatu, beraz, gurasoek ezin izan dute ikusi. Hemen daude gure argazkiak eta laster bideo bat ere izango duzue ikusgai. Dakizuenez, aurtengo gaia Euskal Mitologia izan da.

Debido al mal tiempo no hemos podido celebrar la fiesta en el patio, como de costumbre, y por ello los padres y madres se han quedado con las ganas de ver los preciosos disfraces de sus hijos-as. De momento aquí os dejamos las fotos y esperamos poder colgar un vídeo del espectáculo a no mucho tardar.

2010/02/11

"LA CENICIENTA" OPERAN

Asteazkenean Principal Antzokian izan ginen opera bat ikusten.

2010/02/09

SANTA MARIA KATEDRALA


Astelehen (6.A) eta asteartean (6.B) Santa Maria katedralean izan gara, bertako berritze lanak nola doazen ikusten. Iaz ere egon ginen eta ikusi ahal izan dugu poliki-poliki aurreratzen ari direla. Argazkirik ezin denez barruan egin sartu bere webgunean eta ikusi nola doazen lanak.
6.B-ko argazkirik ez dago gaizki atera zirelako.

2010/02/05

ARKUME BATEN BARRUAK

Gaur harakinaren lanak egiten ibili gara. Arkume baten barruko organoak ekarri ditugu eta hor ibili gara birikak, trakea, giltzurrunak, bihotza, diafragma ... aztertzen eta marrazten.

2010/02/04

SANTA AGEDA

Gaur arratsaldez patiora atera gara ikastolako neska eta mutil guztiak Santa Agedako koplak abestera. Ondoren, seigarren mailakoak Aranako aiton-amonen egoitzara joan gara, ohiturari jarraituz, hango jendeari abestera. Oso ondo hartu gaituzte eta, hiru aldiz abestu eta gero, askari ederra eman digute.
Esta tarde hemos salido al patio de la ikastola todos y todas a cantar las coplas de Santa Ageda. Después, los y las de sexto hemos ido a la Residencia Arana para cantarles, como es costumbre, a los abuelos y abuelas. Tras cantar varias coplas nos han invitado a una rica merienda.

NERBIO-SISTEMA / BIDEOA

2010/01/27

ZIRKUNFERENTZIA ETA ZIRKULUA


Geometriako kontzeptu batzuk birpasatzeko har ezazu denboratxo bat Jclic-eko ariketa hauek egiteko. Nahiko errazak dira.
Klikatu irudian eta animo!

2010/01/25

ZIRKULAZIOA - ANIMAZIOA

Irudian klikatuz zirkulazio aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

ZIRKULAZIOA - AURKEZPENA

ZIRKULAZIOA - BIDEOA

ZIRKULAZIO APARATUA


ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2010/01/24

ARNAS APARATUA - BESTE BIDEO BAT













Irudian klikatuz arnas aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2010/01/20

SANTA AGEDA

SANTA AGEDA

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe
Deun Agatena batzeko gatoz
Arantzabelako haurrak
iaz lez hartu gagizuz eta
zabaldu zure sakela

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz
ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz

Aiton-amonak bihotz-bihotzez
maite zaituztegulako
zuenganaino hurbildu gara
ta pozik jarri beharko
Gure kantuzko ahalegintxo hau
har ezazue haintzako
zuen irripar goxo horrekin
nahikoa da guretzako



TABAKORIK? EZ, ESKERRIK ASKO

Arnas aparatua ikasi dugu eta hau zaintzeko zer egin behar EZ den bideo honetan ikus dezakezu.
Gogorra da, bai, baina ez du gezurrik esaten. Zeuk erabaki.

Ahora que hemos estudiado el aparato respiratorio, este vídeo nos muestra las consecuencias nocivas del tabaco. Tú decides.

2010/01/18

EUROPAKO ESTATUAK - GURE LANAK

Hemen datoz, labetik atera berriak, Txanelako 2.gaiko Europako estatuei buruzko lanak.
PowerPoint programa erabili genuen aurkezpenak egiteko, baita Interneten informazioa bilatu ere eta hainbat irudi eta argazki jaitsi. Geografia ikasteaz gain informatikan ere eskarmentu ederra hartu dugu oraingo ikasgai honetan.

Aquí llegan, recién salidas del horno, las presentaciones sobre los países de Europa.
Hemos utilizado PowerPoint para la presentación, además de pasar un buen rato enredando en Internet para la búsqueda de información, datos e imágenes. Con este trabajo, además de aprender geografía, nos hemos puesto al día en la utilización de las nuevas tecnologías.







































AHOTS KORDAK

Ahots korden eta laringearen funtzionamenduaz hitz egiten ibili gara gelan. Hainbat ariketa eta esperimentu ere egin ditugu ahotsa nola sortzen den ulertu nahian.
Bideo honeta Aerosmith taldeko abeslariaren ahots kordak ikusiko ditugu jo ta ke lanean. Horrelako oihuak botata ... normala izorratzea!

2010/01/16

ARNAS APARATUAREKIN BERRIRO


Oraindik zalantzarik baldin baduzu arnas aparatuaren funtzionamenduari buruz, animazio hau pausoz-pauso ikusi eta zalantza guztiak argituko dituzu. Baina, hori bai, arretaz eta poliki ikusi.

2010/01/14

ARNASKETA

ARNAS APARATUA

Arnas aparatuaren funtzioa eta funtzionamendua ulertzeko lagungarriak izango zaizkizu animazio eta ariketa hauek:

ANIMAZIOA

GALDETEGIA

IZENAK IPINI

AIREAREN IBILBIDEA

2010/01/11

BIZI-FUNTZIOAK


Txanelako 3.gaiarekin hasi berriak gara. Giza-gorputzeko hainbat aparatu eta funtzio ikasi beharko ditugu oraingo honetan, iaz hasitako lanarekin jarraituz. Hasteko, hona hemen giza-gorputza osatzen duten aparatu eta funtzioen inguruko mapa kontzeptuala.