2010/01/27

ZIRKUNFERENTZIA ETA ZIRKULUA


Geometriako kontzeptu batzuk birpasatzeko har ezazu denboratxo bat Jclic-eko ariketa hauek egiteko. Nahiko errazak dira.
Klikatu irudian eta animo!

2010/01/25

ZIRKULAZIOA - ANIMAZIOA

Irudian klikatuz zirkulazio aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

ZIRKULAZIOA - AURKEZPENA

ZIRKULAZIOA - BIDEOA

ZIRKULAZIO APARATUA


ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2010/01/24

ARNAS APARATUA - BESTE BIDEO BAT













Irudian klikatuz arnas aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2010/01/20

SANTA AGEDA

SANTA AGEDA

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe
Deun Agatena batzeko gatoz
Arantzabelako haurrak
iaz lez hartu gagizuz eta
zabaldu zure sakela

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz
ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz

Aiton-amonak bihotz-bihotzez
maite zaituztegulako
zuenganaino hurbildu gara
ta pozik jarri beharko
Gure kantuzko ahalegintxo hau
har ezazue haintzako
zuen irripar goxo horrekin
nahikoa da guretzako



TABAKORIK? EZ, ESKERRIK ASKO

Arnas aparatua ikasi dugu eta hau zaintzeko zer egin behar EZ den bideo honetan ikus dezakezu.
Gogorra da, bai, baina ez du gezurrik esaten. Zeuk erabaki.

Ahora que hemos estudiado el aparato respiratorio, este vídeo nos muestra las consecuencias nocivas del tabaco. Tú decides.

2010/01/18

EUROPAKO ESTATUAK - GURE LANAK

Hemen datoz, labetik atera berriak, Txanelako 2.gaiko Europako estatuei buruzko lanak.
PowerPoint programa erabili genuen aurkezpenak egiteko, baita Interneten informazioa bilatu ere eta hainbat irudi eta argazki jaitsi. Geografia ikasteaz gain informatikan ere eskarmentu ederra hartu dugu oraingo ikasgai honetan.

Aquí llegan, recién salidas del horno, las presentaciones sobre los países de Europa.
Hemos utilizado PowerPoint para la presentación, además de pasar un buen rato enredando en Internet para la búsqueda de información, datos e imágenes. Con este trabajo, además de aprender geografía, nos hemos puesto al día en la utilización de las nuevas tecnologías.







































AHOTS KORDAK

Ahots korden eta laringearen funtzionamenduaz hitz egiten ibili gara gelan. Hainbat ariketa eta esperimentu ere egin ditugu ahotsa nola sortzen den ulertu nahian.
Bideo honeta Aerosmith taldeko abeslariaren ahots kordak ikusiko ditugu jo ta ke lanean. Horrelako oihuak botata ... normala izorratzea!

2010/01/16

ARNAS APARATUAREKIN BERRIRO


Oraindik zalantzarik baldin baduzu arnas aparatuaren funtzionamenduari buruz, animazio hau pausoz-pauso ikusi eta zalantza guztiak argituko dituzu. Baina, hori bai, arretaz eta poliki ikusi.

2010/01/14

ARNASKETA

ARNAS APARATUA

Arnas aparatuaren funtzioa eta funtzionamendua ulertzeko lagungarriak izango zaizkizu animazio eta ariketa hauek:

ANIMAZIOA

GALDETEGIA

IZENAK IPINI

AIREAREN IBILBIDEA

2010/01/11

BIZI-FUNTZIOAK


Txanelako 3.gaiarekin hasi berriak gara. Giza-gorputzeko hainbat aparatu eta funtzio ikasi beharko ditugu oraingo honetan, iaz hasitako lanarekin jarraituz. Hasteko, hona hemen giza-gorputza osatzen duten aparatu eta funtzioen inguruko mapa kontzeptuala.