2008/12/19

IRRISTAKETA IKASTAROA



Aste honetan Baskoniaren Bahk izeneko kirol instalazioetan egon gara irristaketa ikastaroa egiten. Goizeko 11:30etatik 12:30ak arte izotz gainean aurrera eta atzera ibili ondoren esan dezakegu kirol honen teknika menperatzen dugula. Gainera ez dugu istripu larririk izan eta gustura gaude esperientziarekin. Argazkiak zure ordenagailura jaisteko klikatu hemen.

Esta semana hemos asistido diariamente a las instalaciones del Bahk para realizar un curso de patinaje sobre hielo. Después de hacer cabriolas, giros y demás desde las 11:30 a 12:30, podemos afirmar que dominamos ya la técnica básica de este deporte. Además, no hemos tenido que lamentar lesiones ni accidentes de consideración, por lo cual la experiencia ha resultado muy positiva. Si queréis descargar las fotos entrad aquí.

2008/12/17

KORRIKARAKO MARRAZKIAK


Datorren urtean, 2009an, Korrikaren 16. edizioa ospatuko da, Tuteratik Gasteiza bitartean korrituko dena. Oraindik asko falta den arren, gu, dagoeneko, hasiak gara lanean eta aste honetan Korrika Txikirako marrazkiak egin ditugu. Ez dakigu gureak izango diren hautatuak kartela egiteko, baina politak atera zaizkigula ezin ukatu. Aurtengo leloa ONGI ETORRI izango da, euskararen mundura eta Euskal Herrira etorri diren guztien omenez. Korrika nagusia martxoaren 26tik apirilaren 5era izango da eta Korrika Txikia Gasteizen martxoaren 27an.

El año que llega ya, 2009, se celebrará la 16 edición de la Korrika, que saldrá de Tudela y terminará en Gasteiz. Aunque todavía falta mucho, nosotros-as ya nos hemos puesto en marcha y esta semana hemos hecho los dibujos para la Korrika Txiki. No sabemos si los nuestros serán los elegidos para el cartel anunciador, pero nos han salido preciosos. El lema de este año será ONGI ETORRI, en homenaje a todos-as los que llegan al mundo del euskara, así como a todos los inmigrantes que han venido a nuestra tierra.
La Korrika se celebrará del 26 de marzo al 5 de abril y la Korrika Txiki de Gasteiz el 27 de marzo.

2008/12/12

LIBURUAREN ASTEA


Urtero egiten duen bezala, aurten ere, Oihan Guraso Elkarteak gabonetako Liburu Azoka antolatu du. Abenduaren 16, 18 eta 19an ikastolako liburutegian izango dira libururik interesgarrienak preziorik merkeenean saltzen. Honekin batera, ekitaldi batzuk ere antolatu omen dituzte. Informazio gehiago Oihan Guraso Elkartearen blogean aurkituko duzue. Ez alferrik galdu horrelako aukerarik, derrigorrezkoa da bertatik pasatzea.

Otro año más, la Asociación de Madres y Padres Oihan ha organizado la Semana del Libro. Los días 16, 18 y 19 tendremos a nuestra disposición los libros más interesantes al mejor precio en la biblioteca de la ikastola.
Además, han organizado unas cuantas charlas y actividades del máximo interés relacionadas con el mundo del libro. Más información en el blog de Oihan.
Prohibido faltar a la cita.

2008/12/11

EL SUPERBARBERO DE SEVILLA


Printzipal Antzokian izan gara gaur opera bat ikusten. Gutxitan izaten dugu aukera era honetako ikuskizunez gozatzeko eta ezin alferrik galdu eskaini diguten hau. Txikientzat moldatutako lana dugu "El superbarbero de Sevilla", Gioachino Rossinirena. Tricicle talde ospetsuak zuzendutako lana da, nahiz eta beraiek ez izan antzezleak. Farre behintzat egin dugu eta gustatu zaigu opera izenez ezagutzen den ikuskizuna.

Hoy hemos estado en el Teatro Principal viendo y escuchando la ópera "El superbarbero de Sevilla", una adaptación infantil de la famosa obra de Gioachino Rossini.
Para la gran mayoría de nosotros-as ha sido la primera ocasión de disfrutar de este género teatral y, la verdad, nos ha gustado bastante, pues ha sido una obra con mucho humor y muy entretenida.
La dirección ha corrido a cargo del famoso grupo teatral Tricicle, aunque ellos no han actuado.

2008/12/09

LA MÁQUINA DEL TIEMPO


Gizakiaren historia modu atsegin batean ikusi eta ikasi nahi izanez gero, hau izan daiteke aukera bat. Gazteleraz dago, baina besterik ezean honekin konformatu behar. Klikatu HEMEN.

2008/12/08

IZARREN HAUTSA

Txanelako lehen gaiaren izenburuarekin bat egiten duen Mikel Laboaren bertsio bat aurkitu dugu Youtuben. Kurtso hasieran gelan entzun eta irakurri genuen Xabier Leteren kanta hau.

2008/12/04

LAUKIEN SAILKAPENA


Matematikako 2.gaian laukiak izan ditugu ikasgai geometriaren atalean. Laster azterketa egin beharko dugu eta laukien munduan trebatzeko primeran etorriko zaizu ariketa hauek egitea. Gogoratu Jclic programarekin eginda daudela eta Java instalatuta izan beharko duzula zure ordenagailuan.
Sartu hemen eta azalduko zaizun menuan "3.Laukiak" aukeratu.

2008/12/02

HISTORIA


Hona hemen klasean ikasi ditugun aro guztiak kronologikoki ordenatuta. Bakoitzaren gainean klikatuz Wikipediako informazioa jaso ahal izango duzu.

- Historiaurrea
- Harri Aroa
- Paleolitoa
- Mesolitoa
- Neolitoa
- Metal Aroa
- Brontze Aroa
- Burdin Aroa

- Historia
- Antzinaroa
- Erdi Aroa
- Aro Modernoa
- Aro Garaikidea

2008/12/01

AGUR MIKEL

Zuetako gehienok ez duzue jakingo nor izan zen, baina gurasoei galdetu eta zerbait kontatuko dizuete. Bestela, klikatu hemen eta bere bizitzari buruzko gauzatxo batzuk jakingo dituzue.

2008/11/27

GEOMETRIA LANTZEKO


Ezertan hasi aurretik jakin behar duzu ondorengo ariketa guzti hauek Jclic programarekin eginda daudela. Beraz, Java programa izan beharko duzu zure ordenagailuan. Bestalde, pazientzia piska bat ere beharko duzu, batzuetan kosta egiten zaio eta martxan jartzea. Animo eta gogor eragin geometriari.


1.ARIKETA

2.ARIKETA

3.ARIKETA

2008/11/16

GOOGLE MAPS


Euskal Herriko geografia ikasten ari gara Txanela proiektuan. Dagoeneko, Google Earth zer den ikasi dugu eta hainbat ariketa egin ditugu ikastolako ordenagailuetan.
Hala ere, batzuk arazoak omen dituzte programa hau bere etxeko ordenagailuan instalatzeko orduan. Ez kezkatu, Google Maps tresnak instalaziorik gabeko zerbitzuak eskaintzen dizkigu eta nahikoa izan daiteke hainbat herri, eskualde, kale eta abar ikusteko.
Egin ezazu froga zeure etxean: sartu "Arantzabela Ikastola" izena Google Maps-en bilatzailean eta ea ezaguna zaizun hor azaltzen dena. Gaurkoa ote da hor agertzen den irudia? Nola dakizu?
Erantzun iruzkinen bidez.

2008/11/14

EGUTEGIA JARRI DUGU



Googlek zerbitzu onak eta erabilgarriak eskaintzen dituela edonork daki. Guk, dagoeneko, horietako batzuk erabiltzen ditugu, eta, oraingo honetan, berri bat erantsi diogu gure blogari. Google Calendar izenez da ezaguna eta oso baliogarria da urtean edo ikasturtean zehar egingo ditugun irteerak edota ospakizunak gogoratzeko. Eskuineko zutabean izango duzue ikusgai eta hor kontsultatu dezakezue irtenaldi eta ekintza berezien berri izateko.

Todo el mundo sabe que Google se caracteriza por ofrecer de manera gratuita una extensa relación de servicios. De hecho, ya utilizamos algunos de ellos desde hace tiempo. En esta ocasión hemos añadido uno más a nuestro blog. Se trata de Google Calendar y podéis consultarlo para tener información de las salidas y actividades especiales que tenemos programadas. Lo hemos colocado en la columna derecha y se irá completando según vayamos confirmando las fechas.

2008/11/12

GOOGLE EARTH


Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan behin baino gehiagotan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.

Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...

Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!

ZATIKIAK ETA HAMARTARRAK


Egurra matematikari!
Tresna honekin gelan lantzen ari garen edukietan trebatzeko aukera izango duzu. Ez galdu pazientzia denboratxo bat itxaroten egon behar baduzu programa abian jartzen den bitartean eta gogoratu Java instalatuta izan behar duzula ordenagailuan Jclic-ekin aritzeko.

2008/11/11

ZENBAKI ERROMATARREN BIHURGAILUA


Makina honek zenbaki erromatarrak gure sistemara segundo batean pasatuko dizkizu eta gauza bera egingo dizu kontrakoa eskatzen badiozu. Gainera, hankasartzeren bat egin ezkero, jakiaraziko dizu eta okerra non dagoen esango dizu. Hau bai pagotxa, ezta? Baina ez gehiegi poztu, azterketaren egunean ezin izango duzu erabili.

2008/11/10

REPASO DE ACENTUACIÓN


Aquí tienes unas páginas web con juegos y actividades para repasar de una manera diferente lo que has aprendido en clase de Gaztelania sobre la acentuación de las palabras.

2008/11/07

EUSKAL HERRIKO ATLASA


Txanelako bigarren gai honetan Euskal Herriari buruzko hainbat gauza ikastea egokituko zaigunez, mapa eta liburuetan kontsultatzea beharrezkoa izango dugu. Hemen duzu, beste batzuen artean, lagungarria izango zaizun webgune bat. Mapagunea du izena, eta bertan Euskal herriko mapez gain, hainbat datu interesgarri aurkituko dituzu. Sartu eta ea zer aurkitzen duzun.

2008/11/06

ZENBAKI ERROMATARRAK


Hona hemen zenbaki erromatarrekin etxean praktikatzeko moduko hainbat orrialde. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz daude, baina klasean landutakoa sakontzeko eta zalantzak argitzeko baliogarriak izango zaizkizu.

Aquí os dejamos una serie de enlaces a páginas donde podéis repasar y practicar con la numeración romana.

2008/11/05

MUSIKA ZINEMAN


Gaur Lakuako gizarte etxera joan gara Gasteizko Udal Musika-Banda entzutera. Gaurko gaia "Musika zineman" izan da. Pelikuletan musikak irudiak indartzeko eta erritmoa emateko balio duela ikasi dugu. Hainbat pelikuletako musikak entzun ditugu: Harry Potter, Pantera Arrosa, Titanic, Misión Imposible, Mary Poppins ...

Zergatik ez diguzu kontatzen iruzkin labur batean zer iruditu zaizun?


Hoy hemos estado en el Centro Cívico de Lakua escuchando un concierto ofrecido por la Banda Municipal. El tema de hoy trataba sobre "La música en el cine" y hemos podido escuchar fragmentos de películas muy conocidas como Harry Potter, La pantera rosa, Titanic, El bueno, el feo y el malo ... Además, la música en directo era acompañada de imágenes de dichas películas.

2008/10/31

ONDO GOSALDU



Gasteizko Udaletxeko Osasun eta Kontsumo Sailak antolaturiko ONDO GOSALDU kanpainan hartu dugu parte aste honetan.
Gosaldu gabe etorri gara ikastolara, baina bapo jarri gara Udaletxeko arduradunek aurrean jarri dizkiguten janariekin. Hori bai, gehiegikeriarik egin gabe eta, beti ere, kontuan hartuz gosaria orekatua izan behar dela. Oraindik ez dakizula zer den "Gosari orekatua"? Erne bada, ez dizugu berriro errepikatuko eta:
Gosari orekatu batek hiru multzo hauetako bakoitzetik, jakiren bat izan behar du: frutak, laboreak eta esnekiak. Argi galditu al da?

Esta semana hemos participado en la campaña ONDO GOSALDU, organizada por el Departamento de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
Tuvimos que venir una mañana en ayunas a la Ikastola, pero nos dieron bien de desayunar en el comedor, eso sí, sin pasarse y con la consigna de hacer un desayuno equilibrado. ¿En qué consiste? Muy fácil, tienes que tomar en cada desayuno un alimento de cada uno de los tres grupos siguientes: lácteos, frutas y cereales. ¿Ha quedado claro?

UNIBERTSOKO HORMIRUDIAK



1.unitatearekin amaitzeko eskulan bat egin dugu, nola ez, gaiarekin lotuta. Launaka jarri gara eta hainbat material erabiliz hormirudi izugarri politak egin ditugu. Hemen ikus ditzakezue argazkitan, baina bertatik bertara askoz politagoak dira. Etorri ikastolara eta goiko solairuko hormetan aurkituko dituzue. Bizkor ibili, jakin dugunez Artium-ekoak erosi nahian dabiltza eta.

Para terminar con el primer tema de Txanela hemos realizado un mural sobre el universo. Lo hemos hecho en grupos de cuatro y utilizando todo tipo de material. Aquí podéis ver las fotos, pero en directo ganan mucho. Si queréis contemplarlos los encontraréis expuestos en los pasillos del piso superior, pero daos prisa, pues nos comentan por ahí que Artium está interesado en comprarlos.

2008/10/19

BIG-BANG TEORIA

Gazteleraz dago eta luzea da, baina Unibertsoaren sorrera hobeto ulertzen lagunduko dizulakoan gaude. 10 minutuko iraupena du, beraz, presta iezaiezu gurasoei kafetxo bero bat eta esan zurekin batera ikusteko. Horrela, agian, lagunduko dizute Big-bang teoriari buruzko zalantzak argitzen, edo agian ez...

TXANELA.NET


Txanela proiektuak eskaintzen dizkigun abantailen artean, guretzat prestatutako webgune bat dago. Ikastolan ibili gara dagoeneko lehen frogak egiten eta, nahi izanez gero, etxean ere aukera dugu ikastolan landutako edukiak birpasatzeko eta hobeto ulertzeko. Bertan bideoak, webguneak, argazkiak eta bestelako tresna asko ditugu klasean landutakoa beste modu baten ikusi eta ikasteko.
Arazoak izan ezkero zure ordenagailuarekin egin ezazu froga Firefox nabegatzailea erabiliz.
Laster azterketak datoz eta ez dizu kalterik egingo hemendik bueltatxo bat ematea.
Animatzen bazara, idatz ezazu iruzkin txikitxo bat zer iruditu zaizun kontatuz.

Una de las ventajas que nos ofrece el proyecto Txanela es la disponibilidad de una página web con diversos contenidos relacionados con el temario que estamos tratando en clase. En este portal disponemos de vídeos, fotos, artículos y demás, todo ello en estrecha relación con el temario escolar.
Se acercan las fechas de los exámenes y no estaría mal que repasáramos lo aprendido a través de esta herramienta tecnológica.
Si tenéis problemas con el ordenador probad a instalar el navegador Firefox.
Contadnos vuestras opiniones con un pequeño comentario.

2008/10/16

IRUÑEAN



Zalantzak genituen eguraldia zela eta, baina gure alde jarri da eta egun borobila izan dugu gaurkoa.
Goizeko hamaiketarako Planetarioaren aurreko parkean ginen eta hamaiketakoa egiteko astia ere izan dugu barrura sartu aurretik. Bertako emanaldiak ordubeteko iraupena izan du, eta hori galdera asko geratu direla erantzun gabe, ez baita izan astirik unibertsoari buruzko jakinmina asetzeko.
Berriro autobusa hartu eta Alde Zaharrera. Santo Domingoko aldapatik zezen plazaraino, Udaletxetik eta Estafeta kaletik pasatuz.
Ordubiak aldera Takonera Parkera bazkaltzera eta jolastera eta handik zuzenean autobusez ikastolara.
Eguraldia lagun egun polita izan dugu gaurkoa.

Salíamos de Gasteiz con amenaza de lluvia para la tarde, pero el tiempo se ha puesto de nuestro lado y la jornada ha salido perfecta.
Para las 11 estábamos en el parque del Planetario y nos ha dado tiempo a hacer un pequeño hamaiketako. La proyección ha durado una hora, aunque han quedado sin responder muchas de las preguntas que queríamos formular. De lo contrario todavía estamos allí.
De nuevo al autobús para dirigirnos al Casco Antiguo y a recorrer el encierro, pero sin toros.
Hacia las dos nos hemos trasladado al Parque de la Taconera para comer y jugar un rato, y de allí de vuelta a la ikastola.
Todo ha salido según lo previsto y no hay queja.

2008/10/06

IRUÑERA GOAZ


Datorren astean Iruñera joango gara egun pasa. Lehen gaian unibertsoa ari gara ikasten eta ondo etorriko zaigu Planetarioa bisitatzea izarrak, konstelazioak, planetak eta horrelakoak ondo ikusteko. Baina ez gara horrekin konformatuko, eguraldiak laguntzen badigu behintzat, Nafarroako hiriburuan bueltatxo bat emateko asmoarekin goaz. Alde zaharrera joango gara eta San Ferminetako entzierroetan zezenek egiten duten ibilbidea egingo dugu. Gero bokatak hartu eta Takonera Parkera lasai bazkaldu eta jolas pixkat egitera. Zer? Ez da plan txarra, ezta?

La semana que viene nos vamos a Iruñea para visitar el Planetario, pues estamos trabajando el tema del universo en clase y nos vendrá bien esta visita para comprender mejor todo esto de las estrellas, constelaciones, planetas y demás. Para aprovechar el día tenemos previsto hacer el recorrido del encierro por la parte vieja. Para terminar la jornada, y si el tiempo acompaña, iremos al parque de la Taconera para comer el bokata y jugar un rato. No está mal el plan, ¿verdad?

2008/10/01

ZUHATZAN EGON GARA



Hiru egun pasa ditugu Zuhatzako irlan eta, argazkietan ikus dezakezuen bezala, ondo aprobetxatu ditugu. Ezin izan dugu ur ekintza guztietan parte hartu ez baikara bakarrak izan, baina, hala ere, ez dugu aspertzeko astirik izan. Zer egin dugun? Pedaloiak, optimis, arrauna, windsurf, tailerrak, jolasak, gau-beladak etab.
Argazkiak goiko leihotxoan ikus ditzakezue eta zuen ordenagailuetara jaitsi nahi izanez gero eskuineko aldean klikatuz izango duzue aukera.

Acabamos de llegar de la isla de Zuhatza, donde nos lo hemos pasado fenomenal, tal como podéis comprobar viendo las fotos que hemos hecho. No hemos podido practicar todas las actividades acuáticas, ya que había mucha gente, pero no hemos tenido apenas tiempo para aburrirnos. Pedalones, optimis, remo, windsurf, talleres, juegos al aire libre, veladas nocturnas... de todo un poco.
Arriba podéis ver las fotos y si queréis descargar alguna para guardarla podéis entrar en la columna de la derecha correspondiente a las fotos de Zuhatza.

2008/09/04

ONGI ETORRI - BIENVENIDOS-AS




Sortu berria dugun blog hau zuen informaziorako erabili nahi dugu. Bertan, ikasturtean zehar egingo ditugun irteera eta ekintza berezien berri emango dizuegu eta baita argazki batzuk txertatu ere. Horrela, etxetik mugitu gabe zuen seme eta alabak zertan ari diren jakiteko beste aukera bat izango duzue. Post edo testu bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustuko izan dadila.

El objetivo de este blog que acabamos de crear es que las familias tengáis noticia de las salidas y actividades más destacables que vayamos a realizar durante este curso los y las de 5º, así como poner algunas fotos de dichas actividades, una manera más de saber lo que hacemos en la ikastola. Al final de cada post o artículo tendréis ocasión de hacer algún comentario sobre el mismo, lo cual agradeceríamos. Esperamos que sea de vuestro agrado.

Gloria eta Joxe