Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketak. Mostrar todas las entradas

2009/02/25

LEHIAKETAREN IRABAZLEA


Bat baino gehiago izan dira 7 asmakizunen asmatzaileak eta zozketa egin behar izan dugu jakiteko norentzat izango zen agindutako pendriver dotorea. Maitane izan da irabazlea, begira zein pozik jarri den. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta segi horrela.

Esta mañana hemos realizado el sorteo entre los-as acertantes de las 7 adivinanzas. La ganadora final ha sido Maitane, que aparece así de contenta con su premio.
Gracias a todos-as por participar. Seguid así.

2009/02/20

ASMAKIZUNEN SOLUZIOAK


Hemen daude soluzioak. Klikatu gainean eta puzlea osatu. Datorren astean zozketa publikoa egingo dugu ikastolan erabakitzeko norentzat izango den saria. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ... ONDO PASA INAUTERIAK!

Aquí tenéis las soluciones de las adivinanzas. Tendréis que esforzaros un poco en completar los puzles, pero os divertiréis. La próxima semana realizaremos un sorteo en la ikastola entre los-as que han dado con todas las respuestas para ver quién se lleva el premio. Gracias a todos-as los que habéis tomado parte y ... A GOZAR DEL CARNAVAL!

1. Asmakizuna
2. Asmakizuna
3. Asmakizuna
4. Asmakizuna
5. Asmakizuna
6. Asmakizuna
7. Asmakizuna

2009/02/19

7. ASMAKIZUNA

Borobil borobila jira eta bueltaka
barruan animalia txiki-txikia
denetara itsasten da
ez du kolarik behar

2009/02/18

6. ASMAKIZUNA

Bi beso luze dituen
egurrezko kutxa
kutxa barruan lastoa
kutxa aurrean astoa
hau ez badakizu
astoa zeu

2009/02/17

5. ASMAKIZUNA

Gorputz meharra dauka
luzexka eta zuria
burua sutan badu
bere oparia, argia

2009/02/16

4. ASMAKIZUNA

Dotore eta distiratsu
erlojua baino puntualago
goizean goiz etorri
eta iluntzean akabo

2009/02/15

3. ASMAKIZUNA

Leiho biribila
eta sei harizko hesi
leihoa jo, eta ez dute zabaldu
baina bai kantari hasi

2009/02/14

2. ASMAKIZUNA

Kutxa borobila
larruzko opila
makilaz jotzen naute
urratzen nauten arte


Animo, hau oso erraza da, ezta? Atzo jasotako iruzkinetan bakarren batek asmatu zuen, bai, baina ez duzue jakingo zeintzuk diren datorren ostirala arte. Gogoratu edozein asmakizunerako erantzuna bidal daitekeela edozein egunetan.

2009/02/13

1. ASMAKIZUNA

Egurrari hozka
baina irentsi ez
ahoa bai
baina eztarririk ez


Ondo pentsatu eta iruzkinetan jarri erantzuna. Ez da beharrezkoa gaur bertan erantzutea, datorren otsailaren 20 arte duzu aukera. Ez ahaztu zure izena idaztea.

ASMAKIZUN LEHIAKETA




Euskararen Astean murgilduta gaude eta burutazio bat izan dugu. Gaur hasita eta datorren osteguna arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gura blogean. Ez dira errazak izango eta ondo astindu beharko dituzue neuronak erantzuna topatu nahian. Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, gaur lehena eta datorren ostegunean azkena.

2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena idatziz.

3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken eguna arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.

4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Arabako jaiak.

5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu duena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5.mailako ikasleen artean.

6. Irabazlearen izena datorren ostiralean, otsailak 20, jakiaraziko da hemen, gure blogean.

7. Saria "pendrive" edo memoria USB dotore bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!


SALTO ETA BRINKO EUSKERAZ BETI TINKO