Mostrando entradas con la etiqueta Matematikak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Matematikak. Mostrar todas las entradas

2010/01/27

ZIRKUNFERENTZIA ETA ZIRKULUA


Geometriako kontzeptu batzuk birpasatzeko har ezazu denboratxo bat Jclic-eko ariketa hauek egiteko. Nahiko errazak dira.
Klikatu irudian eta animo!

2009/11/05

SIMETRIAK



Matematikako liburuan gai honen inguruko hainbat ariketa egiten ibili gara azken aldian.
Erraza ematen du, baina ez pentsa, askotan asma ezinda ibili gara eta.

Hemen duzun Jclic-en ariketa honek lagun diezazuke simetria zer den ulertzen.
Hiru zailtasun maila daude; ea denak osatzen dituzun. Ekin gogor.

2009/09/12

ZATIKIAK


Iaz jarri genuen tresna hau gure blogean, baina aurten ere beharrezkoa izango zaigu ariketa batzuk egitea zatikiekin trebatzeko. Klikatu goiko marrazkian eta itxaron apur bat, kargatu bitartean.

2009/03/10

MULTIPLOAK ETA ZATIKIAK


Matematikako 4.gaian landu ditugun kontzeptuen artean multiploak eta zatikiak daude. Ariketa hauek hortan trebatzeko baliogarriak izan daitezke. Agian arraroak egingo zaizkizu hainbat hitz edo kontzeptu, baina berehala ulertuko duzu bere esanahia. Pista bat: ANIZKOITZ = MULTIPLO
Etxean ari bazara, gogoratu JAVA instalatuta izan behar duzula.
Ariketak egiteko klikatu goiko irudian.

2009/02/16

SISTEMA METRIKO HAMARTARRA


Tartetxo bat izaten duzuenean sar zaitezte hemen hain gogorra egiten zaigun unitate-aldaketak lantzeko. Ez da oso dibertigarria, baina praktikoa gerta daiteke.
Java behar duzue ordenagailuan.

Estas actividades nos vendrán bien para repasar el Sistema Métrico Decimal, que nos crea tantos quebraderos a más de uno y una. No es el colmo de la diversión, pero...
Necesitamos tener Java en el ordenador.

2008/12/04

LAUKIEN SAILKAPENA


Matematikako 2.gaian laukiak izan ditugu ikasgai geometriaren atalean. Laster azterketa egin beharko dugu eta laukien munduan trebatzeko primeran etorriko zaizu ariketa hauek egitea. Gogoratu Jclic programarekin eginda daudela eta Java instalatuta izan beharko duzula zure ordenagailuan.
Sartu hemen eta azalduko zaizun menuan "3.Laukiak" aukeratu.

2008/11/27

GEOMETRIA LANTZEKO


Ezertan hasi aurretik jakin behar duzu ondorengo ariketa guzti hauek Jclic programarekin eginda daudela. Beraz, Java programa izan beharko duzu zure ordenagailuan. Bestalde, pazientzia piska bat ere beharko duzu, batzuetan kosta egiten zaio eta martxan jartzea. Animo eta gogor eragin geometriari.


1.ARIKETA

2.ARIKETA

3.ARIKETA

2008/11/12

ZATIKIAK ETA HAMARTARRAK


Egurra matematikari!
Tresna honekin gelan lantzen ari garen edukietan trebatzeko aukera izango duzu. Ez galdu pazientzia denboratxo bat itxaroten egon behar baduzu programa abian jartzen den bitartean eta gogoratu Java instalatuta izan behar duzula ordenagailuan Jclic-ekin aritzeko.

2008/11/11

ZENBAKI ERROMATARREN BIHURGAILUA


Makina honek zenbaki erromatarrak gure sistemara segundo batean pasatuko dizkizu eta gauza bera egingo dizu kontrakoa eskatzen badiozu. Gainera, hankasartzeren bat egin ezkero, jakiaraziko dizu eta okerra non dagoen esango dizu. Hau bai pagotxa, ezta? Baina ez gehiegi poztu, azterketaren egunean ezin izango duzu erabili.

2008/11/06

ZENBAKI ERROMATARRAK


Hona hemen zenbaki erromatarrekin etxean praktikatzeko moduko hainbat orrialde. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz daude, baina klasean landutakoa sakontzeko eta zalantzak argitzeko baliogarriak izango zaizkizu.

Aquí os dejamos una serie de enlaces a páginas donde podéis repasar y practicar con la numeración romana.