2010/02/25

Gaixotasun arinen aurkako etxeko sendabideak

Inoiz denok izan ditugu oso larriak ez diren gaixotasun horietakoak eta, medikuarengana joan gabe, etxean sendatzen ahalegindu gara. Bada, gure LHko 6. mailako ikasleek, gaztelaniako lanketa aprobetxatuz, aholku batzuk prestatu dituzte behar dugunean kontsulta ditzagun.
Hona hemen:

REMEDIOS CASEROS PARA LEVES MALESTARES

Todos hemos padecido en alguna ocasión esos pequeños malestares que, pese a no ser excesivamente graves, trastornan nuestra salud y nos suelen generar más de un disgusto. Pues bien, los alumnos y alumnas de 6º de Primaria, aprovechando el trabajo que realizan en la asignatura de Lengua Castellana, han creado un dosier con consejos para que podamos consultar algunos de ellos y podamos ver la solución que nos proponen. Si queréis leerlos cliquead en el enlace que se encuentra en el medio de esta entrada.


2010/02/23

ZINEMA - TXORI URDIN


Datorren ostiralean Dendarabako aretora joango gara filma bat ikustera. Bluebird (Txori urdin) da pelikula holandar honen izenburua, baina guk euskarazko bertsioan ikusiko dugu. Hona hemen sinopsia:

Hamahiru urteko Merel, ikasle arduratsu eta arrakastatsua da eta bere guraso eta anaia txiki elbarriarekin bizi da hirian. Baina Merel ez da bere adinean izan beharko luken gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du... Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egiten dio. Bulling-a handitzen doan heinean, Merel bere familiarengandik urruntzen da. Bullying-ak gogortu egiten du eta okerreko bidera bultzatzen. Eromen honekin amaitzeko Merelek heldu egin beharko du eta nolako neska gaztea izan nahi duen erabaki. Blue bird filmak, haztea batzuetan zein borroka bakartia den erakusten digu.

2010/02/12

INAUTERIAK

Eguraldi txarraren erruz ezin izan dugu, bestetan bezala, jaialdia kanpoan antolatu, beraz, gurasoek ezin izan dute ikusi. Hemen daude gure argazkiak eta laster bideo bat ere izango duzue ikusgai. Dakizuenez, aurtengo gaia Euskal Mitologia izan da.

Debido al mal tiempo no hemos podido celebrar la fiesta en el patio, como de costumbre, y por ello los padres y madres se han quedado con las ganas de ver los preciosos disfraces de sus hijos-as. De momento aquí os dejamos las fotos y esperamos poder colgar un vídeo del espectáculo a no mucho tardar.

2010/02/11

"LA CENICIENTA" OPERAN

Asteazkenean Principal Antzokian izan ginen opera bat ikusten.

2010/02/09

SANTA MARIA KATEDRALA


Astelehen (6.A) eta asteartean (6.B) Santa Maria katedralean izan gara, bertako berritze lanak nola doazen ikusten. Iaz ere egon ginen eta ikusi ahal izan dugu poliki-poliki aurreratzen ari direla. Argazkirik ezin denez barruan egin sartu bere webgunean eta ikusi nola doazen lanak.
6.B-ko argazkirik ez dago gaizki atera zirelako.

2010/02/05

ARKUME BATEN BARRUAK

Gaur harakinaren lanak egiten ibili gara. Arkume baten barruko organoak ekarri ditugu eta hor ibili gara birikak, trakea, giltzurrunak, bihotza, diafragma ... aztertzen eta marrazten.

2010/02/04

SANTA AGEDA

Gaur arratsaldez patiora atera gara ikastolako neska eta mutil guztiak Santa Agedako koplak abestera. Ondoren, seigarren mailakoak Aranako aiton-amonen egoitzara joan gara, ohiturari jarraituz, hango jendeari abestera. Oso ondo hartu gaituzte eta, hiru aldiz abestu eta gero, askari ederra eman digute.
Esta tarde hemos salido al patio de la ikastola todos y todas a cantar las coplas de Santa Ageda. Después, los y las de sexto hemos ido a la Residencia Arana para cantarles, como es costumbre, a los abuelos y abuelas. Tras cantar varias coplas nos han invitado a una rica merienda.

NERBIO-SISTEMA / BIDEOA