2009/10/30

INGELESAREKIN JOLASTEKO BLOGA


Albiste on bat jaso dugu gaur ikastolan: ingelesko irakasleek blog berri bat sortu dute. Ingelesez eta ingelesarekin jolasteko aproposa izango omen da. Jaioberria denez, lehen urratsak ematen dabil, baina ziur gaude poliki-poliki sekulako trebetasuna eta abiadura hartuko duela. Badakizue, noizbehinka pasa zaitezte bertatik ea gustuko jolas edo jarduerarik aurkitzen duzuen. OUR BLOGGISH da bere izena eta alboko zutabean izango duzue bere lotura.
Ongi etorri, lagun.


Hoy estamos de enhorabuena en la ikastola. El profesorado de inglés ha creado un nuevo blog para practicar, jugar y divertirnos con y en inglés. OUR BLOGGISH es su nombre y, aunque todavía está dando sus primeros pasos, os aconsejamos que no lo perdáis de vista, pues estamos seguros de que será una herramienta interesante.
Al igual que el resto de blogs de la ikastola, tendréis acceso al mismo desde la columna derecha de nuestro blog.
Ongi etorri

2009/10/29

ERAKUSKETA


Gaztelaniako lehenengo unitatea amaitu dugu 6. mailakook. Bukatu berri dugun unitate honetan, ikastetxeko gela bat arte-areto bilakatu dugu, 6. mailakoen Arte-areto hain zuzen ere. Bertan, ikasleek sortutako eskulturak daude erakusgai.
Eskulturaz gain, gela bakoitzean katalogo bat egin dugu. Katalogo horretan, alde batetik, ikasleek pausoz pauso beraien artelana nola egin duten azaltzen dute; eta bestetik, artista gazte hauen biografiak daude, ikaskide batek idatzitakoa.
Jaio berri diren artista gazte hauen eskulturak datorren astean egongo dira ikusgai Arte-aretoan (zuzendaritza ondoko gela), 17:00tik – 18:00tara.
Anima eta etor zaitezte zuen seme-alaben artelanak ikustera!

Hemos acabado la primera unidad de lengua castellana y con ella hemos preparado una exposición de Arte, en la que se pueden ver las esculturas que han realizado nuestras/os alumnas/os y su correspondiente catálogo. Además podréis leer la biografía de vuestra/o hija/o hecha por otra/o compañera/o.
Estáis todos invitados a visitar dicha exposición la próxima semana de 17:00 a 18:00 en la "Sala de Arte"(la clase que está junto a dirección)
¡Os esperamos!

2009/10/23

HIGADURA BARDEETAN


Haizeak eta urak lurrazalaren itxuraldaketan duten eragina ikusteko ez duzu oso urrutira joan behar. Bi orduko bidaian Nafarroako Bardeetan egon zaitezke eta hango paisaiak ikusita Ilargian zaudela irudituko zaizu.
Hemengo argazki hauek Idoiaren aitak ateratakoak dira eta bertan ondo baino hobeto ikus daiteke zer nolako eragina duen higadurak lurrazalean.
Ea gurasoak konbenzitzen dituzun asteburu batean bertatik bertara paisaia zoragarri hauek ikustera joateko.

LURPEKO URAK ETA HAITZULOAK

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2009/10/22

INKESTAK


Zuen iritzia jakin nahi dugu.
Noizbehinka inkestak jarriko ditugu gure blogean eta astebeteko epea izango duzue erantzuteko. Zertarako? Bada, antolatzen ditugun irtenaldi eta ekintza berezien inguruan zuen iritzia jasotzeko.

Hasteko Urbasako egonaldiaz galdetuko dizuegu. Gogoan izan behin bakarrik erantzun behar dela, hau da, gehienez 42 iritzi egon beharko dira jasota astebeteko epean.

2009/10/21

GLAZIARRAK MUGITU EGITEN DIRA

GLAZIARRAK


ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

Erne lagunak! Galdetegian akats bat dago. Aurkitzen baduzue esaiguzue iruzkin bat idatziz. Agian oparitxoren bat izango da akatsa non dagoen asmatzen duten lehenentzat.

IBAIAK


ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2009/10/19

HAIZEA ETA ITSASOA


Kanpoko eragile geologikoak HAIZEA eta ITSASOA. ANIMAZIOA ikusi.

2009/10/16

URBASAN EGON GARA

Hemen dituzue Urbasako aterpean egindako argazkiak. Ez dago azaldu beharrik zer motako ekintzak egin ditugun, ikusi besterik ez dago-eta. Agian ikusiko ez dena pasatako hotza izango da, baina merezi izan du.
Ea neska edo mutil, hartu tartetxo bat zure iruzkina idazteko. Kontatu egonaldi honi buruzko iritzia, zer izan den hoberena, zerk harritu zaituen, bitxikeriren bat ... nahi duzuna.
Aquí os dejamos las fotos de la salida a Urbasa. Sobra comentar el tipo de actividades realizadas, pues se ve claramente en la presentación. Lo que tal vez no se vea es el frío que hemos tenido que soportar, pero ha merecido la pena.

2009/10/13

LURRIKARAK HISTORIAN

Gai honetan sakondu nahi baduzu ez ahaztu Wikipedia eta Youtube beti daudela prest laguntzeko.
Historian zehar izan diren lurrikararik handienen inguruko informazioa artikulu honetan aurkituko duzu.

Recordad que Wikipedia y Youtube siempre están dispuestos a echarnos una mano para profundizar en el tema que estemos trabajando.
En esta ocasión hemos encontrado un artículo con todos los datos sobre los terremotos más importantes a lo largo de la histotia.

LURRIKARAK EDO SEISMOAK

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2009/10/08

SUMENDIAK


ANIMAZIOA ETA GALDETEGIA

URBASARA GOAZ


Datorren astean (urriaren 14tik 16ra) Urbasako kanpinera goaz hiru egun zoragarri pasatzera. Eguraldiak laguntzen badigu hainbat ekintza eta kirol praktikatu ahal izango dugu, gehienak naturaren inguruan: mendiko bizikleta, espeleologia, uraren zikloa aztertu ...
Gogoratu zer eraman eta zer EZ ERAMAN, honetaz hitz egin dugu-eta ikastolan.
Esaiezu gurasoei zure ondoan jartzeko eta ikus ezazue elkarrekin:

- Kanpinari buruzko informazioa

- Egonaldiaren inguruko informazioa

Ondoren, prestatu txukun-txukun motxila.

- Zer eraman: linterna, motxila txiki bat, kantinplora, medikuaren txartelaren kopia, lozakua ...
- Zer ez eraman: dirua, mp3ak, mugikorrak ...

2009/10/07

5.MAILAKOEN BLOG BERRIA

Blog berri bat dugu ikastolan, aurtengo 5.mailakoek sortu dutena. Dagoeneko jarri diduzte hainbat argazki eta informazio. Hemendik aurrera eskuineko zutabean klikatzea nahikoa izango duzue haien ekintzen eta irtenaldien berri izateko.

Tenemos un nuevo blog en la ikastola, el que acaban de crear los-as de 5º. Para empezar han colgado ya algunas fotos y noticias sobre diversas actividades y salidas que han realizado. Si queréis seguirles la pista no tenéis más que entrar en el enlace que hemos puesto en la columna derecha.

2009/10/06

GASTEIZKO ESKULTURAK


Gaztelaniako lehen gaiaren proiektua eskultura bat egitea eta guztiekin erakusketa bat antolatzea da. Gaian murgiltzeko eta motibatzeko Gasteizko eskulturen bilduma egitea bururatu zaigu. Argazkietan jaso ditugu eta hemen dituzue denok disfrutatzeko.
Bai argazkilari onak garela!

El proyecto del 1º tema de lengua castellana es hacer una escultura y con todas una exposición. Para motivarnos e inspirarnos hemos recogido en fotos un buen montón de esculturas de Vitoria-Gasteiz. Aquí las tenéis para disfrutarlas.
Como veis somos unos fotógrafos/as estupendos/as.

2009/10/05

NOLA SORTU ZIREN MENDIKATEAK?


Bideo honek hainbat zalantza argitzen lagunduko dizu eta, bide batez, irudi ikusgarrik eskainiko dizkizu.

TOLESDURAK ETA FAILAK


ANIMAZIOA eta GALDETEGIA