2009/10/16

URBASAN EGON GARA

Hemen dituzue Urbasako aterpean egindako argazkiak. Ez dago azaldu beharrik zer motako ekintzak egin ditugun, ikusi besterik ez dago-eta. Agian ikusiko ez dena pasatako hotza izango da, baina merezi izan du.
Ea neska edo mutil, hartu tartetxo bat zure iruzkina idazteko. Kontatu egonaldi honi buruzko iritzia, zer izan den hoberena, zerk harritu zaituen, bitxikeriren bat ... nahi duzuna.
Aquí os dejamos las fotos de la salida a Urbasa. Sobra comentar el tipo de actividades realizadas, pues se ve claramente en la presentación. Lo que tal vez no se vea es el frío que hemos tenido que soportar, pero ha merecido la pena.

21 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo, lagunak:

Oso ondo pasatu genuen Urbasako kanpinean, eta gauza dibertigarri asko egin genituen: eskalada, landaretza, kobazuloa, bizikletekin ibilaldia...
Eta gauetan, monitoreekin jolasak egin genituen. Azken gauean, monitoreak bilatu behar genituen kanpin eta alboko basoetan, eta oso dibertigarria zen.
Niri gehien guztatu zitzaidana izan zen eskalada, kobazuloa eta bizikletekin ibilaldia. Kobazuloa txikia zela ematen zuen, baina barruan handi handia zen, eta zulo asko zituen. Bizikletekin ibilaldian, gauza asko esplikatu gintuen monitoreak. Eta azkenean, itsaseko fosilak bilatu behar genituen.

BENO, OSO ONDO PASA NUEN NIK URBASAN, ESPERO DUT ZUEK ERE ONDO PASATU IZANA!!!



AGUR


MAITANE 6.A

Anónimo dijo...

Ieup,lagunok:

Asteazkenean,ostegunean eta ostiralean Urbasan egon nintzen klasekoekin eta beste klasekoekin.
Oso ondo pasatu nuen gauza asko egin nituelako.Eskalada,landaretza,
bizikleta eta espeleolologia. Espeleologian arropa zikindu nituen.
Gauean hitzegiten genuen ez geneukalako monitorerik ondoan.
Hotz asko egiten zuen baina ez dut inoiz ahaztuko.
Beno, ondo pasatu eta aio.

Alberto

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok:
Pasa den astean Urbasako kanpinera joan ginen. Oso polita izan zen eta hainbat ekintza egin ditugu adibidez: kobazulora joan gara, eskalada egin dugu, mendira joan gara eta ere bizikletaz buelta bat ematera joan gara. Espero dut beste urte batean berriz egitea.
Beno agur.

Iñigo 6-A

Anónimo dijo...

Kaixo, lagunak:

14,15 eta 16 egunetan Urbasan egon gara.
Oso ondo pasatu genuen, gauza asko egin genituen, bizikletan ibili, kobazulora sartu,landaretza, eskalada...
Kanpina oso ondo zegoen eta monitoreak oso majuak ziren.
Azken gauean monitoreak ezkutatu egin ziren eta guk aurkitu behar genituen.
Oso polita iruditu zait Urbasa, gomentatzen dizuet joatea.

Agur.

IRUNE ALONSO

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak:

14,15 eta 16an Urbasan egon ginen, nik primeran pasatu nuen baina sekulako hotza pasatu nuen. Lau ekintzak egin genituen: bizikleta, ladaretza, eskalada eta kobazuloa. Gehien gustatu zitzaidana bizikleta izan zen baina Irune eta Jokin bizikletatik erori ziren. Beste ekintzak ere ondo zeuden baina landaretza ez zitzaidan asko gustatu.

Beno lagunok aio.

Elene

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak:

Nik oso ondo pasatu nuen Urbasan.
Gauza asko egin genituen adibidez:
bizikletaz ibili,landaretza,eskalada eta kabazuloa. Ni ez nintzen joan kobazulora zeren eta gaixorik jarri nintzen. Gauetan monitoreekin jokuak egin genituen. Azken egunean kobazulo tokatu zitzidan, baina joan beharrean bungalo batean geratu nintzen beste neska batekin.
Niri gehien gustatu zitzaidana bizikletako ibilaldia izan zen. Baina gero ipurdiko mina izan nuen.

Beno lagunok nik Urbasan oso ondo pasa nuen eta testu honetan ia dena kontatu dizuet.

Agur

Batirtze 6.A

Anónimo dijo...

Kaixo, lagunok:

Zer moduz, nik oso ondo pasatu dut, Urbasan egon naizelako oso dibertigarria izan da, eta gauza asko egin dugu, landaretza, bizikleta, eskalada, kobazulo, gaueko jolasak etb...
Niri gehien gustatu zitzaidana kobazuloa izan zen baina dena gustatu zitzaidan.
Oso polita zen Urbasa eta gainera Q bat zeukan, baina Q kalitatearena ez beste Q.
Monitoreak oso jatorrak ziren, baina batzuk batzuentan asko haserretzen ziren.

Agur lagunok.

Ania

Anónimo dijo...

Kaixo,lagunok:

Orain dela gutxi bosgarren mailako neska-mutilak Urbasako kanpinean egon gara jolas eta jolas.

Orain kontatuko dizuek gure bidaia Urbasatik ezer utzi gabe:
Arantzabelatik bederatzi eta erdietan atera ginen,gutxi gora behera ordu bat eman genuen autobusean,gero maletak hartu eta kanpineko toki txiki batean utzi genituen. Gero Joxe eta Gloriarekin mendira joan ginen denbora pasatzera, han egon ginen jolasten, geroago jaitsi ata jatera joan ginen, gero taldeak eta etxolak egin genituen.
Ni nire taldearrekin kobazulora joan nintzen, han erori ginen askotan ,gero beste ekintza gehiago egin genituen adibidez: eskalada, bizikleta eta mendira joan,lo egitearena,jatearena eta denbora librea dena hamar bat ematen diot bakarrik hotz asko egiten zuela.

Maialen Diaz.

Anónimo dijo...

Kaixo, lagunok:

Oso ondo pasatu dut Urbasan nire lagunekin eta Donostiar batzuekin,
batzuk laidotu didate, beste batzuk oso jator dira eta besteak ez didate kasu handirik egiten.
Niri lehenengo egunean bizikleta ibilbidea tokatu zitzaidan, niri bizikleta oso ona eman didate.
Hurrengo egunean mendira joan behar nintzen loreak, zuhaitzak etab...ikustera
Nik pixka aspertuta negoen.
Azken egunean eskalada egin behar nuen goizez eta oso ondo zegoen.
Arratsaldean kobazulora joan nintzen eta oso ondo zegoen. Nik kolpe handia eman nintzen.



Agur.




Jon Ander 6.A

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak:

Pasa den astean Urbasako kanpinean egon ginen 6. mailakoak.
Kobazulo batean sartu ginen, bizikletarekin buelta bat eman genuen, eskalada egin genuen...
Bungaloetan lo egin genuen eta literak hirukoak ziren.
Joku berri bat ezagutu nuen, Jokua "harri, orri, har" deitzen zen.
Oso ondo pasa nuen.

Agur lagunak.

Jokin

Anónimo dijo...

kaixo lagunok:

Pasa den astean Urbasako kanpinean egon ginen, oso ondo pasatu nuen Urbasan. Gauza asko egin genuen: bizikletekin buelta eman, kobazulora joan, eskalada, landaretza...
Gauetan monitoreekin jolasak egin genituen, hotz handia egiten zuen gauetan. Hemen daukazu jolasa: "Harri, orri, har" deitzen zen.
Batzuk lo egiten zuten irakasleekin eta beste batzuk 6 geletan egiten zuten lo.

Agur lagunok.



Andoni Fdz

Anónimo dijo...

Kaixo, lagunak:
Orain dela hiru egun gutxi gorabehera, Urbasan egon ginen.
Oso ondo pasatu genuen.
Ekintza hauek egin genituen:
landaretza, eskalada, bizikleta eta kobazuloa. Niri gehien gustatu zitzaidana, bizikleta izan zen.
Monitoreak oso jatorrak ziren. Beraiekin lehenengo gauean, "harriorriar" jolasera jolastu genuen. Bigarren gauan monitoreak aurkitzera jolastu genuen eta oso dibertigarria izan zen.
Janaria oso ona izan zen.
Hiru logela zeuden, bi seiko eta bat hogeita zortzikoa.
Egun osoan hotz handia egiten zuen.
Beste baterarte.

Agur


Leire Lopez de Aguileta

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok:
Pasa den astean, Urbasa kanpinean egon ginen 6. mailakoak. Gaisteizkoak eta Pasaiakoak.
Lau ekintzak egin genituen.
1 Mendira joan zuhaitzak ikustera.
2 Bizikletaz buelta bat ematera joan.
3 Kobazulo batera joan.
4 Pareta bat eskalatu.
Gutxien gustatu zitzaidana,jateko orduan izan zen: Plater betetik bestera denbora asko pasatzen zela.
Baina ere hotza asko egiten zuela.

Agur
Unai Paniagua

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak:

Nola pasatu duzue Urbasan? Nik oso ondo pasatu nuen. Eta espero dut zuek ere ondo pasatzea. Txarrena hotza izan zen, goizetan hotz asko egiten zuen. Janaria ez zegoen oso ona baina jan ahal zen. Gauza asko egon ziren eskalada, paseo bat menditik, bizikleta eta hoberena, kobazuloa. Kobazuloaren sarrera oso txikia zen baina barrukoa ikaragarria zen, oso harrigarria izan zen niretzat, oso polita izan zen. Gure klaseko hamabi pertsona seiko geletan lo egingo zuten, gela batean ni, Iñigo, Alberto, Mikel c, Jon Ander eta neska bakarra, Ania. Gaupasa hoberena azkena izan zen monoitoreak bilatu egin behar genituen. Oso ondo pasa nuen Urbasan.

Agur.

Jon 6.A

Anónimo dijo...

Epa lagunok!!
Nik oso ondo pasatu nuen Urbasako kanpinean gainera ,oso polita zen eta kolumpioak oso diertigarriak ziren.Janaria orokorrean ona zegoen baina gauza batzuk...
Jantokian Batirtze eta Maitaneren ondoan egon nintzen eta denbora osoan geuden hitz egiten.Sukaldariak oso jatorrak ziren.
Gauza asko egin genituen:Bizikletan ibili,mendira joan,kobazulo batera sartu,eskalada egin...
Niri eskalada asko gustatu zitzaidan baina bizikleta ere oso dibertigarria izan zen.
Logelak ez ziren oso handiak baina bueno,oso ondo egiten zen lo.
Hotz asko egiten zuen,Gloriak esan zigun 4º egin zituela gauean.Monitoreak oso jatorrak ziren.
Gauean jolas batzuk egin genituen niri gehiago gustatu zitzaidan bigarren belada,oso dibertigarria izan zen.Oso farregarria izan zen gauza bat kontatuko dizuet:Monitoreak non zeuden jakiteko PISTA!! esan behar genuen eta PISTA!! esan genuenean asto bat hio hio egin eta Maitane eta ni korrika hasi ginen.

Hau da guztia espero dut zuek ni bezain ondo pasatu izana.

Agur

Idoia Ruiz

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok:
Aurten Urbasako kanpinean egon gara. Oso ondo pasatu dut,baina hotz handia egiten zuen.Gehien gustatu zaidana egin dugun ekintzak.Ekintzak hauek dira,kobazulora sartu,eskalada,mendira joan,eta bizikletan ibili.
AGUR.
MIKEL.

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak:
Pasa den astean Urbasan egon ginen. Nik oso ondo pasa nuen, egin genituen ekintzak asko gustatu zitzaizkidalako eta politak izan zirelako. Lehenengo egunean, arratsaldean kobazulo batera joan nintzen. Kobazuloan asko zikindu ginen zeren eta asko irristatzen zuen eta erortzen ginelako. Nik seiko logelan lo egin nuen, Unai Paniaguarekin, Unai Fernandez-ekin, Andonirekin, Jokinekin eta Mikel Chaskorekin. gu seirok gauean kartetara jolastu genuen eta zarata asko egiten genuenez irakasleak lo egiteko esaten zigun. Urrengo egunean, goizean eskalada egin nuen eta eskuetan min asko egiten zuen. Arratsaldean bizikletaz joan nintzen eta anketan sauri pila bat egin nituen. Azkenengo egunean, goizean mendira joan nintzen zuhaitzak eta loreak ikustera. Niri gehien gustatu zitzaidan ekintza kobazulora joatea izan zen eta gutxien gustatu zitzaidana mendira joatea izan zen. Kanpineko dena gustatu zitzaidan, hotza izan ezik. Monitore bat ia neska gustiei gustatzen zitzaien baina niri bakarrik oso oso majua iruditzen zitzaidan, eta bere izena Montxi zen. Beno espero dut zuek kanpinera joatea eta asko gustatzea.
Agur!
Haizea, 6.A

Anónimo dijo...

kaixo, lagunak:

Oso ondo pasa genuen Urbasan.
Iritsi ginenean oso harrituta geratu ginen paisaiarekin, ¡harrigarria zen!
Hamarretakoa jan, eta lekua ezagutzeko ibilaldia egin genuen.Jarraian jatera joan ginen, ez zegoen oso ona. Orduan lau talde egin genituen niri eskalada egitea tokatu zitzaidan. Lagun berriak egin genituen.

Eskalada egiteko pareta ikusi nuenean beldur asko etorri zitzaidan gorputzera, baina beste guztiak egin zituztenean beldur osoa kendu zitzaidan.Azkenean bi aldiz egin nuen.
Afaria jan eta ondoren gaubela tokatu zen "arri orri ar"deitzen zen oso dibertigarria izan zen.
Urrengo egunean kobazulora joan ginen oso arrigarria izan zen.
Mendira joan ginenean ez zen oso interesgarria izan, eta hotz asko egin zuen.
Azken egunean txirrindularitza tokatu zitzaidan oso nekatua zen eta hotzikara asko izan nituen.
Oso ondo pasatu genuen.


ANE 6ªA

Anónimo dijo...

Kaixo:

Primeran pasa dut urbasan lau ariketa egin genuen.
Kobazulo batean sartu,bizkletaz ibili,eskalada egin eta landareak ikusi ibildalditzo bat egiten.
Ariketa hauetik gehien gustoko izan dudana kobazuloa da. Kobazuloan nahita aurpegia lokatses busti nuen baina arropa ez hori zikindu zen ze kobazuloa lokatsez beteta zegoen.
Ere etorri ziren beste leku batetik urbasa.
Monitoreak oso majuak ziren.

oso ondo pasa nuen eta oso
dibertigarria izan zen.
espero dut onako beste
irteera bat egitea.

AGUR

MIKEL CHASCO 6.A

Anónimo dijo...

Oso txango polita izan zen baina kriston hotza zegoen.Janaria ez zegoen etxekoa bezain ona baina aguantatu zitekeen. Gehien gustatu zitzaidan ekintza kobazulo izan zen, handik barrutik oso ondo egoten zen, estalaktita, estalakmita eta habez inguraturik.

OSO ONDO PASA NUEN!!!

Beñat A.

Anónimo dijo...

Kaixo :

Oso ondo pasa nuen Urbasan, eta gauza asko egin genituen.
Kobazuloan sartu ginenean zikin-zikin atera ginen, zulo estu bat zegoelako eta etzanda pasa behar ginelako. Bizikletan oso gaizki pasa nuen hotz erraldoia egiten zuen eta eskuak izozten zitzaizkigun. Eskaladan era oso ondo pasatu nuen, goraino iritsiko ez nintzela pentsatu nuen baina azkenean iritsi nintzen.

Janaria oso gozoa izan zen eta monitoreak oso atseginak.


Beno, agurrr !!!

Jon Otegi