2009/08/31

JON ANDER VALDEPEÑASEN


Kaixo lagunok:

Zer moduz zaudete????
Espero dut oso ondo egotea, ni bezala.
Abuztuan 2 aste egon naiz Valdepeñasen, nire amaren hirian.
Hor aste bat nire arreba , aitona eta amonarekin egon naiz.
Bigarren astean nire osaba, izeba eta lehenngusinarekin egon nintzen.
Piszinan ibili naiz eta oso ondo zegoen.
Valdepeñasen autoan 47º gradura ailegatu ginen.
Agur eta ikastolan ikusi arte.

Jon Ander

2009/08/27

MAIALEN TUNISIAN




Kaixo lagunok!!!
Uztailaren 13tik 20ra Tunezen egon nintzen (Ipar Afrikan), nire aita eta ahizparekin. Bidaia bi ordutakoa zen, eta oso azkar pasatu zitzaidan, lagun batzuk egin genituelako, eta bidai osoa hizketan pasa genuelako.
Iritsitakoan hotelera joan ginen. Kriston hotela zen. Jauregi bat bezalakoa. Hurrengo egunean, oso goiz altxa ginen eta gure giarekin Tunezeko Iparraldera abiatu ginen (kotxez noski). Lau egun egon ginen Tunezeko Iparraldetik bueltak eta bueltak ematen herriz-herriz, eta beste hiru Tunez hiriburuan hondartzatik. Lau egun horietan, gauza asko egin eta ikusi genituen.
Lehenengo egunean bi mezkita garrantzitsu ikusi genituen Kairuan herrian, postuak ikusi genituen etb.
Bigarren egunean, kriston oasis bat ikusi genuen 500.000 palmera zituena Tozeur herrian, eta baita ere joan ginen "LA GERRA DE LAS GALAXIAS" errodatu zen tokira etb.
Hirugarrenean, basamortura joan ginen. Ze polita zen. Egunean zehar postuak ikusten ibili ginen, eta arratsalderako bageuden han. Piskat deskantsatu eta dromedario batzuetan pasiutxo bat eman genuen duna batzuetatik. Egun horretan jaimetan lo egin genuen.
Laugarren egunean, buelta hiriburura. Eta hiru hoiek hondartzatik lasai-lasai.
PRIMERAN PASA DUT, ETA OSO ESPERIENTZIA POLITA IZAN DA.

Ikusi arte

Maialen P

2009/08/26

OSKAR ASTURIASEN




Kaixo lagunok:
Ni Asturiasen egon naiz, lehendabizi nire aitona, amona, guraso eta anaiarekin. Llanesen egon nintzen uztailaren 1etik 15a arte. Han hondartza asko zeuden eta horietako lautan egon nintzen oso gustora. Funikular baten bidez Asturiaseko mendi handienaren erditik pasa ginen Bulnes herrira heltzeko. Cabralesen ere egon ginen. Han, gazta asko zegoen baina niretzat oso txarra zegoen.
Orain Tunisian nago eta hango argazki bat bidaliko dizuet.
A, ia ahaztu zait, zazpian ezin izango naiz joan
ikastolara, txangotik gaueko hamarretan itzuliko naiz eta. Sentitzen dut, Gloria.
Asturiaseko argazkiak ipini ditut orain.
Beno,agur.


Oskar

2009/08/24

UNAI BARTZELONAN




Kaixo lagunak!!!!!!!!
Zer moduz? Ondo espero dut. Ni primeran, gauza pilo egin ditudalako.
Lehenengo Gasteizko jaietan egon nintzen, bertan Andoni, Mikel Ch, Jon eta Unai F-rekin egon nintzen eta oso ondo pasatu genuen. Egun batean, Adramari Zuriaren enparantzan Zeledon ikusten egon ginen, baina baita ere igerilekuetan, suzirietan...

Gero Barcelonara joan nintzen. Han gauza asko ikusi genituen, baina niri gehien gustatu zitzaidana Camp Nou (Barcelonaren futbol zelaia) izan zen. Han "tripletea" zegoen. Zelaia oso handia zen: 98.775 pertsona sartzen zirelako.
Gainera, Joan Gamper torneoa ikustera joan ginen, Barcelona Manchester City-ren aurka jokatzen zuten
. Ze espektakulo, zeinen ondo pasatu genuen nire anaiak eta nik.
Bueno, ondo pasa oporrak eta ikusi arte.

Aio


UNAI P

2009/08/20

BEÑAT ANDUEZA PORTUGALEN




Kaixo lagunok!
Aurten Portugalera joan naiz oporretan. Gauza mordoa ikusi ditut eta pila bat gustatu zaizkit. Lisboa, Portugaleko hiriburua, handi-handia da. Trafiko pila dago, tranbia, igogailu,autobus eta kotxez betea dago. Hala ere, badira gauza batzuk asko gustatu zaizkidanak. Erdigunea da politena; oso zaharra da eta antzinan egondako sute eta lurrikarekin zaharragoa dirudi. Alde berria ere oso polita da, Ozeanarioa, Zientzien museoa, Kasinoa, dena da handikeri hutsa, baina batez ere "Vasco de Gama" zentro komertziala. Gasteizko Boulebard baino bost aldiz handiagoa da nire ustez.
Baina hiri gehiago ere ikusi ditut. Sintra ere oso polita da. Hiru gaztelu ditu, hirurak oso politak dira.

Asko gustatu zait Portugal, eta gomendatzen dizuet hara joatea.

Laster arte!!!


Beñat Andueza

LEIREREN OPORRAK


Kaixo lagunak!! Zer moduz oporrak?
Espero dut nireak bezain ondo.
Ez naiz Gasteiztik atera, baina oso ondo pasatzen ari naiz. Ia egunero joaten naiz herrira eta gainera txakurkumeak ditugunez, primeran pasatzen dut ikusten denez argazki honetan.
Herriko jaiak izan dira eta niretzako hoberenetarikoak izan dira eta gainera hurrengo urtean nire arreba egongo da tabernan gauzak ematen eta jaiak antolatzen. Bere urtebetetzea izan da eta 14 urte bete ditu.
Nitaz ez dut asko kontatzeko, bakarrik opor ahaztezinak izaten ari direla eta espero dut hurrengo oporrak hauetan bezain ondo pasatzea.

Ondo pasa eta ikusi arte!!!


Leire

ESTI LONDRESEN



Kaixo:
Ekainaren 28tik uztailaren 1era, Londresen egon naiz.
Oso ondo pasa dut, eta hainbat gauza ikusi ditut: Big-Ben,Londreseko dorrea...
Ingelesez asko hitz egin dut, baina gehienetan
ez nituen ingelesak ulertzen, oso azkar hitz egiten baitzuten.
Gomendatzen dizuet, niri asko gustatu zait.

ONDO PASA OPORRAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Agur


Esti

2009/08/19

BEÑAT OLANOREN OPORRETAKO EGUN BAT


Ez duzue sinistuko kontatuko dizuedana, baina egia da: Lehengo astean, San Vicente-ra ibilalditxo bat egitera joan ginen. Bastidatik abiatu ginen arratsaldeko 19:00-etan. Gutxi-gora-behera, 5 kilometro joatean eta 5 kilometro itzuleran.
San Vicente-ra iritsi eta iturri batera joan ginen oso
egarrituak geudelako, batzuk itzultzen hasi ginen eta beste batzuk horko tabernan gelditu ziren pote bat hartzen.
Errepide bat pasa, eta bueltan, "harri" berezi bat ikusi nuen, eta pentsatu nuen:

- Bah ! Zertarako nahi dut nik harri bat! - Hori pentsatu orduko, dordoka oskol bat zela konturatu nintzen !

Uretako dordoka bat zen, nire lehengusuak zioen "ez dakit zer " Europearra zela baina nik ez nion kasurik egin.
Ni oso pozik nengoen baina ikusi ezkero nire ama... nazka eragin zion, oso. Nire gurasoek ez didate uzten dordokarik edukitzen, baina nire lehengusuak, Bastidan etxe bat dauka lorategiarekin. Lorategian, urtegi txiki-txiki bat dauka eta bere dordokekin utzi dut. Nire argazkirik ezin izan dizuet bidali, sentitzen dut,baina,internetetik ateratako dordoka argazki polit hau bidaltzen dizuet.
Agur eta ikusi arte !


BEÑAT OLANO

2009/08/17

BATIRTZE HONDARRIBIAN



Kaixo, zer moduz oporrak?
Ni Hondarribin egon naiz Elene eta Leirerekin. Lagun asko egiteaz gainera oso ondo pasatu dut aste batean. Monitoreak oso majuak ziren eta gauetan lo egiteko gitarra jotzen zuten.
Lehenengo hiru gauetan logelako adiskideak ez zioten inori lo egiten uzten. Beste bi gauetan ondo lo egin genuen. Monitoreak behin baino gehiagotan etorri ziren esateko isiltzeko behingoz, baina ez zuten kasurik egiten. Nere lehen urtea da udalekuetara joaten naizela.

Egun batzuk pasa ondoren Gasteizko jaiak hasi ziren. Ni bakilletara, postuetara eta barraketara joan nintzen. Gasteizko jaietan oso ondo pasatu nuen.

Bi egun falta dira nire urtebetetzea izateko; irrikaz nago. Ia 11 urte ditut, ze ondo!!
Agur eta ondo amaitu oporrak.

BATIRTZE.

2009/08/14

IDOIA COMA-RUGAN





Kaixo!
Ni oporretan Coma-Rugan egon naiz. Han "Parke aventurua" bat zegoen 4 tirolinekin etb...
Oso ondo pasatu nuen egun horretan.
Coma-Rugan ere hondartza zegoen, egunero joaten ginen hondartzara bainu bat hartzera, batzuetan olatu handiak zeuden oso dibertigarriak, baina beste batzuetan, txiki txikiak eta oso gutxi zeuden, aspergarria zen. Gandian ere egon ginen, egun batean kaskabarra egin zuen eta ezin izan genuen hondartzara joan. Hotelean egon ginen goiz osoa asperturik.
Gero Gasteizera bueltatu ginen eta ni Udalekuetara Zuhatzara joan nintzen 10 egun. Oso ondo pasatu nuen.
Gero Gasteizko jaiak hasi ziren. Urtero oso dibertigarriak izaten dira, aurten bezala.
Orain etxeko lanak egin behar ditut.

Agur

ETA ONDO PASA OPORRAK!!


IDOIA

2009/08/12

JON KORKOSTEGI DONOSTIAN





Epa lagunok !!!
Abuztuaren lautik seira Donostiara joan nintzen nire aitarekin. Autobus geltokira joaten, jende pila ikusi genuen Zeledonen jaitsierara zihoana txanpaina botilekin. Autopista berritik joan ginen. Bidaia oso azkar pasa zatzaidan nire aitarekin hitzegiten. Amara autobus geltokian nire izeba eta osaba bila etorri zitzaizkigun. "Coca cola" bat hartu, afaldu, eta hamaikak aldera nire aitarekin pasiu bat eman nuen "HAIZE ORRAZIEN" ingurura. Ilargia polit polita zegoen. Ordubiak arte egon ginen zerura eta itsasora begira eta hitzegiten pretilean etzanda.
Hurrengo egunean, nire izebaren lagun batzuekin,
"Txanelako" txalupa bezelako batean Irlara joan ginen. Bertara iristean, nire aita eta ni txalupatik botata bainatu ginen, nire izeba hango hondartzatik sartu zen uretara, eta nire izebaren lagunak diren senar-emaztea handik gertuen dagoen plataformara joan ziren. Gero, porturako bueltan Patrik (senarrak) berarekin arraun egiten utzi zidan. Gero, nire lehengusuaren etxean bazkaldu eta lo egin nuen eta seian, gosaria amaitu gabe, izeba, osaba eta aitarekin ITVa pasa eta etxera itzuli ginen. PRIMERAN PASATU NUEN !!!
Ikusi arte...

JON KORKOSTEGI

2009/08/08

IRUNE SENDAVIVAN



Ostiralean Sendavivara joan nintzen nire gurasoekin.
Sendaviva Nafarroan dagoen parke bat da, atrakzio
eta animalia batzuekin. Oso ondo dago, egun osoa pasatu genuen han. Ikusi genuen nola ematen zieten zaintzaleek janaria hartzei eta otsoei, hartzei fruta eta barazkiak ematen zizkieten eta otsoei haragia. Oso leku polita da, gomendatzen dizuet.
Agur eta ondo pasa oporrak.


Irune

JON FLORES BARRIAN BERTSOTAN


Barriako bertso udalekutan egon naiz uztailaren batetik zazpira.
Gelako beste lau lagunekin egon naiz.
Goizean bederatzietan esnatzen gintuzten eta 9 t´erdietan gosaltzen genuen. Gosaldu eta gero, beti joaten ginen nonbaitera. Arratsaldean denbora libre asko izaten genuen eta gero askaltzen hasten ginen. Askaldu eta gero piszinara joaten ginen. Afalostean
denbora libre pixka bat eta gero gaubela edukitzen genuen.
Asko gustatu zait lagun asko egin ditudalako eta monitoreak oso xelebreak zirelako. Oso ondo pasatu dut.


Jon Flores.