2009/08/20

BEÑAT ANDUEZA PORTUGALEN




Kaixo lagunok!
Aurten Portugalera joan naiz oporretan. Gauza mordoa ikusi ditut eta pila bat gustatu zaizkit. Lisboa, Portugaleko hiriburua, handi-handia da. Trafiko pila dago, tranbia, igogailu,autobus eta kotxez betea dago. Hala ere, badira gauza batzuk asko gustatu zaizkidanak. Erdigunea da politena; oso zaharra da eta antzinan egondako sute eta lurrikarekin zaharragoa dirudi. Alde berria ere oso polita da, Ozeanarioa, Zientzien museoa, Kasinoa, dena da handikeri hutsa, baina batez ere "Vasco de Gama" zentro komertziala. Gasteizko Boulebard baino bost aldiz handiagoa da nire ustez.
Baina hiri gehiago ere ikusi ditut. Sintra ere oso polita da. Hiru gaztelu ditu, hirurak oso politak dira.

Asko gustatu zait Portugal, eta gomendatzen dizuet hara joatea.

Laster arte!!!


Beñat Andueza

1 comentario:

Anónimo dijo...

Ni ere han ibili naiz oporretan eta ados nago zurekin, gauza asko dago ikusteko eta , nahiz eta asko oso zaharrak izan, badute bere xarma.
Ondo segi

Joxe