2009/08/27

MAIALEN TUNISIAN




Kaixo lagunok!!!
Uztailaren 13tik 20ra Tunezen egon nintzen (Ipar Afrikan), nire aita eta ahizparekin. Bidaia bi ordutakoa zen, eta oso azkar pasatu zitzaidan, lagun batzuk egin genituelako, eta bidai osoa hizketan pasa genuelako.
Iritsitakoan hotelera joan ginen. Kriston hotela zen. Jauregi bat bezalakoa. Hurrengo egunean, oso goiz altxa ginen eta gure giarekin Tunezeko Iparraldera abiatu ginen (kotxez noski). Lau egun egon ginen Tunezeko Iparraldetik bueltak eta bueltak ematen herriz-herriz, eta beste hiru Tunez hiriburuan hondartzatik. Lau egun horietan, gauza asko egin eta ikusi genituen.
Lehenengo egunean bi mezkita garrantzitsu ikusi genituen Kairuan herrian, postuak ikusi genituen etb.
Bigarren egunean, kriston oasis bat ikusi genuen 500.000 palmera zituena Tozeur herrian, eta baita ere joan ginen "LA GERRA DE LAS GALAXIAS" errodatu zen tokira etb.
Hirugarrenean, basamortura joan ginen. Ze polita zen. Egunean zehar postuak ikusten ibili ginen, eta arratsalderako bageuden han. Piskat deskantsatu eta dromedario batzuetan pasiutxo bat eman genuen duna batzuetatik. Egun horretan jaimetan lo egin genuen.
Laugarren egunean, buelta hiriburura. Eta hiru hoiek hondartzatik lasai-lasai.
PRIMERAN PASA DUT, ETA OSO ESPERIENTZIA POLITA IZAN DA.

Ikusi arte

Maialen P

1 comentario:

Anónimo dijo...

Bai argazki dotoreak bidali dizkiguzunak, baina aurpegi arraroa zuen zaldi horrek, ezta?

Joxe