2009/08/12
JON KORKOSTEGI DONOSTIAN
Epa lagunok !!!
Abuztuaren lautik seira Donostiara joan nintzen nire aitarekin. Autobus geltokira joaten, jende pila ikusi genuen Zeledonen jaitsierara zihoana txanpaina botilekin. Autopista berritik joan ginen. Bidaia oso azkar pasa zatzaidan nire aitarekin hitzegiten. Amara autobus geltokian nire izeba eta osaba bila etorri zitzaizkigun. "Coca cola" bat hartu, afaldu, eta hamaikak aldera nire aitarekin pasiu bat eman nuen "HAIZE ORRAZIEN" ingurura. Ilargia polit polita zegoen. Ordubiak arte egon ginen zerura eta itsasora begira eta hitzegiten pretilean etzanda.
Hurrengo egunean, nire izebaren lagun batzuekin, "Txanelako" txalupa bezelako batean Irlara joan ginen. Bertara iristean, nire aita eta ni txalupatik botata bainatu ginen, nire izeba hango hondartzatik sartu zen uretara, eta nire izebaren lagunak diren senar-emaztea handik gertuen dagoen plataformara joan ziren. Gero, porturako bueltan Patrik (senarrak) berarekin arraun egiten utzi zidan. Gero, nire lehengusuaren etxean bazkaldu eta lo egin nuen eta seian, gosaria amaitu gabe, izeba, osaba eta aitarekin ITVa pasa eta etxera itzuli ginen. PRIMERAN PASATU NUEN !!!
Ikusi arte...
JON KORKOSTEGI
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Ze romantikoa zaren Jon! Ilargiaren argazki zoragarria lortu zenuen.
Ah! Zer ITV pasa zenuten?
Gloria
Publicar un comentario