2009/02/13

ASMAKIZUN LEHIAKETA




Euskararen Astean murgilduta gaude eta burutazio bat izan dugu. Gaur hasita eta datorren osteguna arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gura blogean. Ez dira errazak izango eta ondo astindu beharko dituzue neuronak erantzuna topatu nahian. Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, gaur lehena eta datorren ostegunean azkena.

2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena idatziz.

3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken eguna arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.

4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Arabako jaiak.

5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu duena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5.mailako ikasleen artean.

6. Irabazlearen izena datorren ostiralean, otsailak 20, jakiaraziko da hemen, gure blogean.

7. Saria "pendrive" edo memoria USB dotore bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!


SALTO ETA BRINKO EUSKERAZ BETI TINKO

2009/02/12

EUSKARAREN ASTEA


Gaur hasita eta otsailaren 20ra arte Euskararen Astea ospatuko da gure ikastolan, eta aurtengo gaia ARABAKO JAIAK izango da. Hainbat ekintza, jolas, ipuin, asmakizun, dantza, abesti eta abar prestatu dira gai honen inguruan. Amaitzeko jai handi bat ospatuko dugu inauteri egunean eta horretarako ari gara lanean mozorro dotoreak prestatzen. Helburua ondo pasatzea eta euskara erabiltzea dela gogoan izan.

SALTO ETA BRINKO EUSKERAZ BETI TINKO

Hoy comienza la Semana del Euskara en nuestra ikastola. Durante casi 2 semanas y con el tema de LAS FIESTAS EN ARABA, se han preparado numerosas actividades de todo tipo con la intención de divertirnos y, cómo no, utilizar más que nunca el euskera en nuestras relaciones.
Para terminar, habrá una gran fiesta el día de carnaval, para la cual estamos trabajando ya en los disfraces. Así pues, a divertirse en euskera, noski!

2009/02/11

GASTEIZKO UDALETXEAN



Asteartean 5.A gelakoak eta asteazkenean 5.B-koak Gasteizko Udaletxean egon gara.
Joan aurretik gure "alkatea" aukeratu dugu eta talde politiko ezberdinak ere bai. Horrela, pleno-aretoan Osoko Bilkura bat antolatu dugu eta hainbat erabaki hartu ditugu.
Honez gain, bisitako gidariak udalari buruzko gauza asko azaldu dizkigu.
Orain hobeto ulertzen dugu udaletxearen funtzioa eta antolaketa.
Nola ez, argazkiak ere atera ditugu eta ikusi edo jaisteko hemen klikatu besterik ez duzue egin behar.

Aquí os dejamos las fotos que hemos hecho sobre nuestra visita al Ayuntamiento.
Nos han enseñado las funciones principales y la organización del mismo.
Además, hemos hecho un simulacro de pleno municipal con "alcalde" y todo.
Nos ha servido para conocer mejor su funcionamiento y las labores que cumple para la ciudadanía.

2009/02/08

BERTSOLARITZA






Bi astetik behin Bertsolaritza saioa egiten dugu ikastolan. Lehen hiruhilabetean Oihane Perea etortzen zitzaigun astelehen arratsaldetan, eta orain Iñaki Viñaspre da guregana etortzen dena bertsotan egitera, hau ostegun arratsaldetan. Biekin ere primeran pasatzen dugu eta asko ikasten ari gara bertsolaritzaren inguruan.
Orain bertsoak trukatzen ari gara Dulantzi Ikastolako 5.mailako lagunekin, Sormen Testuak proiektuaren barnean. Maiatzean amaituta izango ditugu eta Power Point-ekin aurkezpen dotoreak egingo ditugu, ahotsa eta guzti.

2009/02/02

SORMEN TESTUAK


Garai bateko Testu telematikoen webgunea aurpegi berriarekin datorkigu. Orain Sormen testuak du izena eta hemen duzue lotura gure aurkezpenak, argazkiak, egin behar ditugun lanak eta beste hainbat gauza ikusteko.
Dagoeneko hasiak gara bertsoak osatzen eta jakin nahi baduzue zein diren gurekin batera arituko diren Dulantziko lagunak sartu hemen, haien argazkiak ikusteko.
Hau da helbide berria:
http://www.proarabatic.org/testuak/
Ez ahaztu etxeko ordenagailuan gordetzea.

2009/01/31

BIZI-ITXAROPENA MUNDUAN


Txanelako 3.gaian bizi-itxaropena zer den ikasi dugu: "Toki jakin batean biztanleak batez beste bizitzen diren urte kopurua".
Grafikoak ikusi eta egin ditugu hau guztia hobeto ulertzeko. Interneten aurkitu dugun mapa honekin munduko herrialde bakoitzaren bizi-itxaropena modu erraz batean ikus dezakezu, nahikoa izango baituzu xagua herrialde horren gainean jartzea.
Klikatu hemen eta ikusi zer nolako alde ikaragarriak dauden munduko herrialdeen artean.

2009/01/28

MUNDUKO HERRIALDEAK

Munduko edozein herrialde aukeratu mapa honetan eta , goiko botoiak erabiliz, behar duzun informazio guztia izango duzu momentuan: datu orokorrak, populazioa, ekonomia, gizartea etab.
Klikatu hemen eta probatu.

Esta herramienta te permite escoger cualquier país del mundo en el mapa y, moviéndote por los botones superiores, obtener al momento todo tipo de información práctica sobre el mismo: datos generales, población, economía, indicadores sociales etc...
Entra aquí y prueba.

ARTIUM MUSEOAN



Azken egun hauetan Artium Museoan egon gara bisita eta tailer bat egiten. Baina ez hori bakarrik. Ana, bertako irakaslea, geurera ere etorri da bisita eta tailer hau antolatzera eta hainbat ekintza egitera. Landu dugun gaia "Kultur aniztasuna" izan da eta benetako artelanak egin ditugu. Ikusi nahi? Ba, sartu hemen.

Estos días hemos estado en Artium Museoa de visita y haciendo un taller. Ana, la profesora del museo ha estado antes y después con nosotros-as en la ikastola para trabajar el tema elegido: "La diversidad de culturas".
Hemos creado una verdaderas obras de arte y las podéis ver entrando aquí.

2009/01/27

SANTA MARIA KATEDRALA



Gaur Gasteizko Katedral Zaharra bisitatzen izan gara. Goizeko 10etan han ginen eta, hasteko, barrutik erakutsi digute eta lanak nola doazen azaldu digute.
Gero tailerrera joan gara eta tenperak erabiliz koadro izugarri dotoreak egin ditugu.
Txarrena izan da sekulako zaparradak harrapatu gaituela irteeran eta, lehortu gabeko koadroekin, geure arropak ere margotuta etorri direla ikastolara. Saiatu, saiatu gara garbitzen, baina batek baino gehiagok izango du lana etxean margo mantxak kentzen.
Gaur 5.A-koak joan gara. 5.B-koak datorren hilabetean izango dira.

Hoy hemos estado en la Catedral de Santa María viendo cómo van las obras. A las 10 estábamos dentro con los cascos puestos y escuchando las explicaciones de la monitora.
Después hemos pasado al taller y hemos pintado con témperas uno cuadros preciosos. Lo malo ha sido que nos ha pillado una tromba fenomenal a la salida y nuestras chamarras también han llegado pintadas. Esperemos que no haya sido tan grave el desperfecto.
Hoy nos ha tocado a 5.A. 5.B irá el próximo mes.

KORRIKA 16 - BIDEO KANTA

Hona hemen atera berria den Korrika 16rako prestatu duten bideoa.
Hitza Jon Maia bertsolariarena da eta musika Betagarri taldearena.
Hasi prestatzen, bi hilabete besterik ez dira falta eta.

Aquí os dejamos el vídeo de la Korrika 16.
La letra es del bertsolari Jon Maia y la música del grupo Betagarri.
Id calentando motores, que sólo faltan dos meses.

2009/01/23

MAPA INTERAKTIBOAK


Mapa gehiago? Ba, bai. Baina hauek ez dira berdinak, hauek interaktiboak dira. Zer den hori? Ikusteaz eta ikasteaz gain, jolasteko ere balio dutela. Gure lana izango da mapak osatzea, izenak bere lekuan kokatzea etab.
Era askotakoak dituzu aukeran: kontinente eta ozeanoak, herrialdeak, probintziak, autonomiak, mendiak, ibaiak... Hasteko, eta gelan lantzen ari garen gaia birpasatzeko, sar zaitezke Mapamundi atalean eta bertako ariketak egiten saiatu. KLIKATU HEMEN eta aurrera!

2009/01/20

MUNDUKO ATLASA



Duela gutxi Mapagunea aurkeztu genizuen, munduko mapa digitalak eskaintzen dituen leku interesgarria. Oraingoan, antzeko baliabide bat erakutsi nahi dizuegu. Hau ere, munduko mapa batetik abiatzen da, baina bertan klikatuz, kontinente, ozeano eta herrialde guztien mapak eta datu zehatzak eskaintzen dizkigu. Gaztelaniaz dago, baina hainbat egoeratan gure bilaketetan lagungarria izango dugu. Sartu eta trasteatu piska batean, ea etekinik ateratzen diozuen. Bere izena "HRW ATLAS MUNDIAL"

No hace mucho os presentamos Mapagunea, un atlas digital en euskara con cantidad de mapas mundiales de todo tipo. Ahora os queremos enseñar otra herramienta parecida, pero que, además de mapas mundiales, nos ofrece datos e información de cada uno de los continentes, océanos y países con sólo clicar en ellos.
No está en euskara, pero nos puede servir de ayuda cuando busquemos datos sobre diferentes países del mundo.
Se llama "HRW ATLAS MUNDIAL".

2009/01/16

PRENTSA DIGITALA


Txanelako gai honetan munduan zehar gertatutako albisteak irakurri eta komentatuko ditugu. Prentsa idatziaren aurrean gero eta indar handiagoa hartzen ari da, gaur egun, prentsa digitala, interneten irakurri, entzun eta ikusi dezakeguna.
Hona hemen euskaraz aurkitu ditugun egunkari digital batzuen loturak. Informatuta egoteko eta albiste interesgarriak ikastolara ekartzeko erabili ditzakezu.


- www.berria.info

- www.eitb.com

- www.sustatu.com

- www.zabaldu.com

2009/01/12

MUNDUKO MAPAK


Txanelako 3.gaiarekin hasi berriak gara eta, oraingo honetan, munduari bueltaka ibiliko garenez, ondo etorriko zaigu honelako tresna interesgarri bat eskura izatea. Jadanik ezagutzen duzue MAPAGUNEA, lehenago ere erabili baitugu webgune hau. Munduko mapa fisikoa, politikoa, ekonomikoa, populazioarena eta beste hainbat izango dituzu ikusgai hemen sartzen bazara. Beraz, tresna hau oso lagungarria izango zaizu hainbat datu eta informazio eskuratzeko orduan. Sartu eta ea zer iruditzen zaizun.

Hemos empezado tema nuevo en Txanela y esta vez nos toca dar vueltas por el mundo. Para ello, nos vendrá de perlas tener una herramienta de consulta tan completa como MAPAGUNEA. Es una web que ya hemos usado anteriormente en el tema Euskal Herria.
Ahora nos ofrece mapas del mundo de todo tipo; físico, político, económico, población y muchos otros, junto con información de distinto tipo. Entra y salsea un poco.