2009/07/28

JON ETA UNAI WAKEBOARD EGITEN






Kaixo lagunak!

Jon eta Unai gara. Pantanoan egon gara wakeboard egiten. Wakeboard skate taula batean bezala egiten da, baina gurpilarik gabe. Bota pare bat itsatsita ditu. Hor oinak sartzen dituzu. Gero, uretara botatzen zara, soka bat hartzen duzu eta lantxa bati lotuta zoaz. Lantxa martxan jartzen da eta ziztu bizian ateratzen gara (50 km/h). Altxatzen zara eta patinatzen zoaz uretatik. Erortzen bazara min handia hartzen duzu. Horregatik, EZ ERORI!!!!

Gu, hasieran, oso traketsak ginen, baina azkenean lortu genuen. Taldeko batek (handiena, gainera) ez zuen lortu. Ez zen ezta altxatu ere egin, gaixoa!!!!


2 comentarios:

Anónimo dijo...

Bistan da oporrak ondo aprobetxatzen ari zaretela. A ze nolako trebetasuna erakusten duzuen argazkietan. Seguru kolpe ederrak ere hartuko zenituztela lehen egunetan, ezta? Hori inbidia ematen didazuena!
Gauzatxo bat. Oso lan ona egin duzue, baina hurrengorako nahiago nuke argazkiak itsatsitako artxiboetan bidaltzea eta ez word-en itsatsita, kalitate asko galtzen da eta.
Beno mutilak, segi oporretaz gozatzen.

Joxe

Anónimo dijo...

Ah zer enbidia ematen duzuen! Ez nekien gauza horiek urtegian egiten zirenik. Gainera udako etxeko lanak egiten lehenak izan zarete.
Gloria