2010/02/23

ZINEMA - TXORI URDIN


Datorren ostiralean Dendarabako aretora joango gara filma bat ikustera. Bluebird (Txori urdin) da pelikula holandar honen izenburua, baina guk euskarazko bertsioan ikusiko dugu. Hona hemen sinopsia:

Hamahiru urteko Merel, ikasle arduratsu eta arrakastatsua da eta bere guraso eta anaia txiki elbarriarekin bizi da hirian. Baina Merel ez da bere adinean izan beharko luken gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du... Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egiten dio. Bulling-a handitzen doan heinean, Merel bere familiarengandik urruntzen da. Bullying-ak gogortu egiten du eta okerreko bidera bultzatzen. Eromen honekin amaitzeko Merelek heldu egin beharko du eta nolako neska gaztea izan nahi duen erabaki. Blue bird filmak, haztea batzuetan zein borroka bakartia den erakusten digu.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak:

Pelikula hau, oso tristea iruditu zait, neskatilari gertatzen zaiona pena asko ematen du. Lehenengo pozik dago, baina bere "adiskideak" jotzen eta broma handiagoak egiten hasten direnean, neskatila kopetilun eta triste ipintzen da.

Xabierrekin berdina gertatzen zen.


AGUR!!

MAITANE 6.A