2010/03/16

WHALE RIDER

Zelanda Berriko pelikula interesgarri bat ikusi dugu gaur ikastolako 6.mailako ikasle eta irakasleok. Gaia interesgarria izateaz gain eta elkarrizketarako aukera eskaini, ezin dugu ahaztu filme hau ospetsu egin dela bere musika eta irudiengaitik.
Edukiak eztabaidarako eta hausnarketarako aukera aproposa eskaintzen du: gizonen eta emakumeen rola hainbat kultura eta tradizioetan.

Ikusi trailerra eta idatzi 10 bat lerrotan zure iritzia: zer ikasi duzun, zer gustatu zaizun, zerk harritu zaituen...

Kontuz ortografiarekin, birpasa ezazu iruzkina bidali aurretik.

Horrez gain hemengo galdera hauek zuzen erantzuten badituzu oparitxoren bat jaso dezakezu. Animo!

1.- Nola agurtzen dute elkar maoriek?
2.- Non egiten du lan Pairen aitak? Zer lan egiten du?
3.- Zergatik bueltatzen da Pai etxera aitarekin zihoanean?



25 comentarios:

Anónimo dijo...

1) Sugurra eta kopeta elkartuz.
2) Erakuztaldi batean.
3) Bere aitona gatik.

Maialen: Asko gustatu zait. Batzuetan farre egin dut, eta beste momentu batzuetan tristura.

paula:Asko gustatu zait eta paisaiak oso politak ziren.

Ione: Ez zait asko gustatu, naiz eta batzuetan farre egin.

Maialen, Paula eta Ione.

Anónimo dijo...

Kaixo, erantzunak jarriko ditut:

1.-...ez naiz gogoratzen...

2.-Pairen aita eskultorea da Alemanian.

3.-Baleak urbil sentitzen zituelako.

Eta orain iritzia:
Gustatu zait baina hasieran ez nuen oso ongi ulertzen.
Paik adore handia izan du aitonari aurre egiterakoan eta demostratu du naiz eta neska izanik berak ere izan ahal zuela nagusia, eta ori asko gustatu zait.
Zati tristeak ere izan ditu baina gustatu zait nola egiten zien aurre Paik.Bukaera gehien gustatu zidan zatia izan da.

Muxu bat Amaiur ...

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak:
Nik Unai Paniagua naiz, eta gehien gustatu zaidana abestiak dira.
Dena batuta 7,5 bat jartzen diot.
Lehenengo galdera hau da:
bi pertsonen sudurrak elkartuz agurtzen dira.
Bigarren galdera hau da:
Eskola batean egiten du lan, irakasle bezala.
Hirrugarren galdera:
Bere aitona maite zuelako.
Bueno agur denoi eta pasa ondo arratsaldea.



Unai Paniagua

Anónimo dijo...

Kaixo:
Niri asko gustatu zait pelikula baina batzuetan grazia eman dit.
Oso interesgarria iruditu zait eta azken bolada honetan ikusi dudan pelikuletatik gehien gustatu zaidana izan da. Nik asko ikasi dut pelikula ikustean beste hizkuntza batzuei buruz gauza gehiago ikusi ditut. Baleei gertatutakoa pena eman dit eta protagonista(Pai) oso ausarta iruditu zait.Asko gustatu zait.


AGUR



GARAZI 6.B

Anónimo dijo...

ERANTZUNAK:

1-Sudurrak ukitzen
2-Alemanian.Eskultorea.
3-Bere aiton-amona gabe ezin delako bizi, bestela pena du.

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zait.Ikusita daukat baina ala ere,beti bezala ,
sekulako impresioa egin dit.
ERANTZUNAK :Maoriek elkarren kopetak elkartuz eta beraien sudurrak elkarrekin igurtzen agurtzen dira.
Pairen aitak Alemanian egiten du lan.
Arte erakusketak egiten ditu.
Etxera itzultzen da bale bat ikusi
eta "sentitu " egiten duelako.

Anónimo dijo...

Kaixo:

Asko gustatu zait pelikula, baina pixka bat luzea izan da.

Ikasi dudana izan da duela urte asko, emakumeak eta gizonak ez zirela berdinak, eta emakumeak ez zutela ezer egiten hori aldatzeko.

Gehien gustatu zaidana aitona eskola bat ipintzean mutilei erakusten zizkion gauza arraro horiek izan dira.

Harritu zaidana nola abesten zuten izan da, oso arraro niretzako, eta gauzak egiteko era ere arraroa iruditu zait.

GALDERAK:

1-Kopeta eta sudurra elkartuz agurtzen ziren.

2-Alemanian lan egiten zuen. Obrak egiten zituen galeriak osatzeko.

3-Bere aitonari erakutsi nahi ziolako berak mutilek egiten zutena egin al zuela.

Agur.

Irune 6.A

Anónimo dijo...

Niri gustatu zait Whale Rider oso polita zen eta pixka barregarria.
Ikasi dugu balea zaindu behar direla eta ere errespetatu behar dugula bere bizilekua.
Baleak oso kaltegabeko dira eta extincion arriskuanespezie batzuk daude.
Nik ez neukan ikusita baina oso polita zen, batzuentan konturatzen naiz inportantea dela natura zaintzea.
Natura beraiek dira eta guk ere!

Erantzunak:
1. Ondo
2. Ez naiz konturatu
3. Baleareri entzuten zuelako

Agur.

Jon Ander.

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zait pelikula.
Gehien gustatu zaidana Pairen aitona aurpegi arraroak jartzen dituenean.
Maoirek elkar agurtzen dira sudurrak elkartzen dutenean.Paikeren aita eskulturak egiten ditu bere lantegian.Aitarekin zihoanean Pai bueltatzen da etxera uste zuelako joaten bazen, aitonari pena emango ziola baina ez zen horrela izan.



Alberto

Anónimo dijo...

Kaixo:
Niri asko gustatu zait Whale rider
baina aitona oso harroputza iruditu zait.Azkenean neska ez da hil eta liderra izan da.

AGUR

ESTI 6B

Anónimo dijo...

1.Sudurra ikutuz
2. Alemanian
3.Bere aitona faltan botatzen duelako

Esti 6b

Anónimo dijo...

Kaixo:
Niri oso tristea iruditu zait palikula, zeren eta neska, oso triste zegoen. Nik uste, neskaren osaba, oso gaiztoa dela, eta neska izateagatik ez ziola ezeztatu behar bera izatea gida.Ezin zen haserretu, alaba bat izateak bere semeak. Nahiz eta nik dena ez dudan osorik ikusi, osaba azkarra zenez, nik uste, neska bale handi gainean jarri eta azkenik itotzen dela uste dut.
Aio.

BEÑAT OLANO

Oskar dijo...

Niri filma asko gustatu zait, barregarria eta unkigarria delako aldi berean, baina matxismo pixka bat ere dagoenez, zati horiek ez zaizkit gustatu. Baleen eszena, oso penagarria zen, asko ikusten zelako, sufrimendua eta nola ez, Paik ere sufrimendu hori izan duelako, eta oso unkigarria iruditu zait, jende guztiak baleak laguntzen dituenean itsasora bueltatzen.
Pelikula honi 9/10etik jarriko nioke efektu espezialengatik, eta baita ere barregura ematen duelako.

Galderak

1-Maoriak sudurra bata bestearen aurka igurtziz agurtzen dira.

2-Alemanian lan egiten du, eta eskultorea da.

3-Bueltatu egiten da bere aitonarekin egon nahi duelako, eta zereginak zituelako bere herrian.

Anónimo dijo...

Kaixo!
Niri pelikula asko gustatu zait!
Fijatu naiz musika eta irudietan.
Musika polita zen, baina irudiak
oraindikan gehiago gustatu
zaizkit.
Nire iritziz, Pairen aitonak
hasieratik onartu behar zuen Pai Paikea izatea nahiz eta neska izan,
berdin bait du neska edo
mutila izan.

1- Maroiek sudurrak igurtziz
agurtzen dira.
2- Pairen aitak Berlinen egiten
du lan artistaz.
3- Itsasora begiratzean bere herriaren deia edo horrelako zerbait sentitu zuelako.

Agur JON K.

Anónimo dijo...

Kaixo!
Niri asko gustatu zait pelikula!
Musikan eta irudietan fijatu naiz.
Musika gustatu zait, baina irudiak oraindikan gehiago.

Nire iritziz, Pairen aitonak
hasieratik onartu behar
zuen, Pai Paikea izan behar zela,
nahiz eta neska izan; berdin
duelako mutila ala neska izateak.

1- Maoriek sudurrak igurtziz agurtzen dute elkar.
2- Pairen aitak Berlinen egiten du lan. Artista da.
3- Itsasoa ikusterakoan, bere herriaren deia edo horrelako zerbait sentitzen duelako.

Agur JON K.

Anónimo dijo...

1: Sudurrak elkartuz edo igutzen.
2: Holandan. Artista da eta esposizioak egiten ditu.
3: Bere senak esaten ziolako bera izan behar zela gida.

AIO eta eskerrik asko!!!!

BEÑAT OLANO

Anónimo dijo...

Kaixo:
Pelikula hau oso hunkigarria iruditzen zait. Gauza asko ikasi ditut hemendik. Batetik beste lurralde batzuetan emakumeak eta gizonak ez direla berdin tratatzen, eta bestetik baleen hainbat gauza: Animalitxo batzuk pegatzen zaizkiela orbain batzuk sortuz, baleek beti lider bat dutela eta besteek hura jarraitzen dutela.Azkenik esan nahi dut pelikula bitxia iruditu zaidala, baina oso polita izan da.

Galderak:
1,Sudurra eta kopeta elkartuz.
2,Alemanian.Eskultorea da.
3,Balea batek itzultzeko eskatu diolako.

Beñat A

Anónimo dijo...

Kaixo Jone Olaizola naiz 6.bkoa:

1-Sudurra bestearen sudurrareki ikutuz
2-Alemanian egien du lan eskulturak egiten
3-Balea ikusi eta sentitu egiten duelako


Iritzia:
Niri asko gustatu zitzaidan.Hasieran ez nuen oso ondo ulertzen baina gero bukaera aldetik dena ulertzen hasi nintzen.Pelikula oso ona da eta nik nire gurasoiei ikusteko esango diet.Niri pena gehien eman zidan zatia Paiki premioa ematen zionean eta aitonari bere hitzaldia dedikatu zionean eta aitona ez zegoenean.Gehien gustatu zitzaidan partea aite eta bere neskalaguna agertzen direnean, eta aita barkua bultzatzen ari denean ze horrek esan nahi du ez dituela hango oihiturak guztiz ahaztu.


Agur



Jone Olaizola (6.B)

Anónimo dijo...

Kaixo

1- SUDURRAK ELKARTUZ ETA MUGITUZ.
2- ALEMANIAN LAN EGITEN ZUEN, ESKULTURAK EGITEN
3- BALE BAT IKUSTEN DUELAKO.

IRITZIA:
Pelikula honek gauza asko sentiaraztea egiten du. Ikusten da emakumeen eta gizonen arteko eskubideak desberdinak direla eta horrek gauza asko pentsatu arazi dizkit.
Egia esan asko gustatu zait,gauza berriak ikasi ditut eta sentimendu desberdinak euki ditut:
beldurra,poza,tristura...
Pelikula hau berriz eta berriz ikusi alko nuke ``TITANIC´´ eta ``PLANTA 4´´ bezala.

Oihane Camon 6.B

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zait pelikula oso polita iruditu zait.Uste dut asko erakusten digula...eta ez dut uste merezi duen fama lortu duela.Beste pare bat aldiz ikusita nuen baina beti bezala sekulako impresioa egin
dit.Bereziki gustatu zait pelikularen
amaiera,itsasontzia uretara eramaten dutenean...eta nola Aita ,bere amaztea...denak hor zeuden.Paisaia ere oso ederra zen.
ERANTZUNAK:Maoriek kopetak elkartuz eta sudurruk igurtzen agurtzen dira.Pairen aitak Alemanian egiten du lan arte erakusketak egiten ditu,eskultorea da .Etxera itzultzen da bale bat ikusi eta "sentitu" egiten duelako.

Eli

Jon Flores dijo...

Ez zait asko gustatu baina ondo egon da. Agarraos la po...eta horrelako aitonaren komentarioak gustatu zaizkit gehien,eta gutxien gustatu zaidana inor ez dela hil eztabaleak,ezta umea,ezta aitona , ...Gustora ikusi dut lehenengo ilaran nengoelako eta , hortik oso ondo ikusten zelako

Anónimo dijo...

1) sudurra ikutzen.
2) Eskulturak erakusten.
3) Baleengatik eta bere aitonagatik.

Asko gustatu zait. Momentu batzuetan, tristura sentitu dut. Beste batzuetan bare egiteko gogoak sentitu ditut. Paisaiak asko gustatu zaizkit, oso politak dira. Pelikularen hasieran triste sentitu nintzen. Amaieran, ere triste sentitu nintzen baleen gatik eta jendea gatik.
Ere harritu nintzen aitonarekin. Ez zait gustatu nola portatzen zen bararekin (Pail).
Pelikula desberdina izan da, baina oso polita.

Maialen Pascual.

Anónimo dijo...

Ez da gaizki egon, kontrakoa ondo dago. Pelikularen istorioa, paisaiak eta momentu batzuk oso polita eta interesgarria izan zen. Ez da ikusi ditudanetik pelikularik onena baina ondo egon da. mihia atratzen zutenean grazia ematen zidan eta 4 aulkitan etzanda guztora ikuzi nuen. gehien guztatu zitzaidana baleak ondartzan zeudenean izan zen. ez dakidaanez zer gehiago idatzi galderaren erantzunak jarriko ditut.
Lehenengo galderen erantzuna sudurrarekin beraien artean ukitzen agurtzen ziren.
Bigarren erantzuna pairen aita artizta zela eta alemanian lan egiten zuela zen.
Hirugarren galderaren erantzuna pai bere aita behar ziola zen.

Aritz.

Anónimo dijo...

Oso polita iruditu zitzaidan pelikula, baina pairen aitak ez zionean utzi makilekin egiten, ez zitzaidan oso ondo iruditu.Hala ere, paikeak balea mugitu zuenean, bale guztiak joan ziren atzetik, eta bere aitarekin adiskidetu egin zen baina balearen hortza berreskuratu zuelako ere bai.Sudurra igurtziz ematen zituzten musuak.Eta pai joan zenean etxetik bereala bueltatu zen bere aitaren balearen hortza berreskuratu zuelako.
AINHOA 6.B

Anónimo dijo...

Kaixo Joxe:
Pelicula ondo zegoen baina, ez zait gustatu. Batzuetan barregarria zen eta ondo zegoen baina asko azpertu nintzen peicula ikusten. Paka esaten zuenean pitilina eroriko zitzaiola mutilei gaizki egiten bazuten.

1.Sudurra eta kopeta elkartzen
2.Alemanian.obrak eta erakuztaldiak egiten
3.Bere aitona gatik, eta ikusi zuelako baleak bere irlara etortzen zirela.

Iñigo 6-A