2009/07/31

MAITANE UDALEKUETAN






Kaixo lagunak!

Egun hauetan Azterlariak taldearekin egon naiz Udalekuetan.
Lo zakua eta esterillak eraman behar genituen kanpin dendatan lo egiteko. Ibaiaren urarekin dutxatzen ginen, dutxa txiki batzuetan, eta komuna, lurrean egin zuten zulo handi bat zen. Guk jarri behar genuen mahaia, kendu, harrikoa egin, egurra bildu... Bakoitza talde batekin zegoen, eta egunero aldatzen zen egin beharreko lana. Oso ondo pasa nuen. Batzuetan mendira joaten ginen, edo herriatara. Egun batean Maeztuko igerilekuetara joan ginen. 8 kilometro ziren eta asko oso nekaturik ailegatu ginen. Beste egun batean, nahi zuenak irteera luzera joaten zen, eta beste leku batean lo egiten zuen, kanpoan. Eta nahi zuenak irteera laburrera joaten zen, Markinezera joan, eta egun horretan kanpamendura itzuli.

OSO ONDO PASA NUEN, ETA BESTE URTE BATEAN SEGURASKI BUELTATUKO NAIZ!!!

2009/07/29

OKUPAK MIKELEN HERRIAN

Kaixo, Mikel Chasco naiz, zer moduz oporrak? Nireak oso ondo. Hau nire herriko etxeko zuhaitz bat da eta ikusten duzuenez okupa bat dugu, jilgero izenekoa, hiru arraultz ditu eta txiki txikiak dira. Orain dela 25 egun etorri ziren. Metro batera daude etxetik. Guk ez diegu molestatzen baina bai balkoitik ikusi. Ikusi genuen nola egiten zuten habia, hiru egin zituzten gure lorategian eta bat aukeratu.
Beno, nik bukatu dut idazten. Ondo pasa oporrak.

Mikel Chasco

2009/07/28

JON ETA UNAI WAKEBOARD EGITEN






Kaixo lagunak!

Jon eta Unai gara. Pantanoan egon gara wakeboard egiten. Wakeboard skate taula batean bezala egiten da, baina gurpilarik gabe. Bota pare bat itsatsita ditu. Hor oinak sartzen dituzu. Gero, uretara botatzen zara, soka bat hartzen duzu eta lantxa bati lotuta zoaz. Lantxa martxan jartzen da eta ziztu bizian ateratzen gara (50 km/h). Altxatzen zara eta patinatzen zoaz uretatik. Erortzen bazara min handia hartzen duzu. Horregatik, EZ ERORI!!!!

Gu, hasieran, oso traketsak ginen, baina azkenean lortu genuen. Taldeko batek (handiena, gainera) ez zuen lortu. Ez zen ezta altxatu ere egin, gaixoa!!!!


2009/06/24

OPORRETAKO LANA


Aurten "Oporretako koadernoa" egiteaz gain, beste betebehar bat ere agindu dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi dugu eta, bide batez, opor garaian gure bloga bisitatzeko aitzakia bat izan. Badakizue zer egin behar duzuen: argazki bat eta testu txiki bat bidali gure helbidera. Horrela, jaso bezain pronto argitaratuko ditugu blog honetan eta denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea, amonaren nobio berria ... Ez zaitezte alferrak izan, 2 hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe. Helbide honetara bidali: joxeamenabar(arroba)gmail.com Ondo pasa oporrak!

AZKEN EGUNEKO JAIALDIA


Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzu Ikastolako Blogean dituzu.

2009/06/17

HOME

Gura planetaren egoera kezkagarriaren inguruan hausnarketa egiteko eta kontzientziak esnatzeko interesgarria iruditzen zaigu dokumental berri hau ikustea.
Hemen daukazuena trailerra besterik ez da. Pelikula osoa ikusteko Youtuben sartu eta on line ikusi, merezi du-eta.

2009/06/08

SEKULAKO BERTSOLARIAK GURE ARTEAN


Joan den asteburuan Arabako Bertsolari Gazteen finala ospatu zen eta berri ezin hobeak heldu zaizkigu bertatik. Beñat Olanok jantzi zuen txapela bat-bateko lehiahetan eta gure geletako beste ikasle batzuk idatzizko finalera iristea ere lortu zuten. Sar zaitez Gasteizko bertsozaleen blogean eta ikusi argazkiak. Seguru aurpegi ezagun ugari ikusiko dituzula han-hemenka, batzuk gure ikastolako ikasleak direnak eta beste batzuk izan zirenak. Argi dago gure artean bertsolaritzarako zaletasuna gora egiten ari dela eta hona hemen ondorioak. Zorionak txapeldunari eta parte hartu duzuen guztioi.

El pasado fin de semana se ha celebrado la final del Campeonato Escolar de Araba de Bertsolaris y las noticias que nos llegan no pueden ser mejores. Beñat Olano se ha llevado la txapela en la modalidad de improvisación, pero no ha sido el único de los nuestros en triunfar, pues hemos tenido finalistas también en la modalidad escrita. Para más información entrad en la web de Gasteizko bertsolariak; seguro que conocéis muchas caras. Zorionak al txapeldun y a todos-as los que habéis tomado parte.

BIHAR TOLOÑORA GOAZ

Gogoratu bihar Toloñora goazela eguna pasatzera eta zure motxilan liburu eta koadernoen ordez bokatak eta kantinplora eraman behar dituzula. Ez ahaztu mendiko botak jartzea, euria egingo balu.
Autobusez Rivas-eko portura joango gara. Toloñoko gailurrera igo eta bazkaltzera Bastidako San Gines parkera jaitsiko gara. 16:30etan autobusa hartu eta etxera 17:15ean iritsiko gara.

Mañana nos vamos de excursión al Toloño. Hay que cambiar los libros y cuadernos de la mochila por los bocatas y la cantimplora. Que no falten tampoco unas buenas botas de monte, por si llegara a llover.
El autobús nos dejará en el puerto de Rivas y desde allí iniciaremos la ascensión al Toloño. Bajaremos a comer a las campas de San Ginés en Labastida y estaremos de regreso en la ikastola hacia las 17:15.

2009/05/27

LARRUAZALA - BIDEOA

4 minutuko bideo honetan gure larruazalari buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu.

2009/05/26

UKIMENA


Hona hemen Txanelak eskaintzen digun animazioa ukimenaren inguruan ikasitakoa ulertzen laguntzeko. Ondo ikusi eta gero saia zaitez galderak erantzuten. Ondoren, esaiguzu zer iruditu zaizun animazioa eta zenbat galdera asmatu dituzun iruzkin baten bidez.

2009/05/25

GURE BERTSOAK INTERNETEN


Dagoeneko Interneten dira Dulantziko lagunekin batera egin genituen lanak. Bertsoak asmatu, elkartrukatu eta Power Point programarekin aurkezpenak prestatu genituen. Gainera, gure ahotsa ere txertatu genien aurkezpen hauei eta nahiko txukunak atera zaikigula ematen du. Ikusi eta entzuteko Sormen testuak webgunean sartu eta disfrutatu. Bertan bestelako lanak ere ikus ditzakezue gure ikastolako eta Arabako ikastetxeetako ikasleek eginak.

Ya están colgados en Internet los trabajos colaborativos que hemos hecho este curso junto nuestros amigos-as de Dulantzi. Se trataba de escribir versos e ir mandándolos al centro de referencia para que continuaran con la labor. Finalmente los hemos presentado en Power Point añadiéndoles nuestra voz. Parece que han quedado bonitos. Para disfrutarlos entrad en Sormen testuak, donde podréis ver otros trabajos de diferentes cursos y centros de Araba.

2009/05/15

URAREN ASTEA

Aste honetan Uraren Astea ospatu dugu ikastolan. Ostiral arratsaldean jolasak izan genituen ospakizun honi amaiera emateko. Argazki gehiago ikusteko sar zaitez Ikastolako blogean.