2008/11/16

GOOGLE MAPS


Euskal Herriko geografia ikasten ari gara Txanela proiektuan. Dagoeneko, Google Earth zer den ikasi dugu eta hainbat ariketa egin ditugu ikastolako ordenagailuetan.
Hala ere, batzuk arazoak omen dituzte programa hau bere etxeko ordenagailuan instalatzeko orduan. Ez kezkatu, Google Maps tresnak instalaziorik gabeko zerbitzuak eskaintzen dizkigu eta nahikoa izan daiteke hainbat herri, eskualde, kale eta abar ikusteko.
Egin ezazu froga zeure etxean: sartu "Arantzabela Ikastola" izena Google Maps-en bilatzailean eta ea ezaguna zaizun hor azaltzen dena. Gaurkoa ote da hor agertzen den irudia? Nola dakizu?
Erantzun iruzkinen bidez.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo:

Google Maps-a oso interesgarria da.
Argazkiak ere ikusten dira: ni Toloño mendia ikusi dut, eta bere haitzuloak...
Asko gustatu zait Google Maps-a!

Aio!!!




MAITANE 5.A