Igandean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hausnarketa txiki bat egin ezazu ondorengo bideo hau ikusten duzun bitartean eta idatz ezazu iruzkin txiki bat atera dituzun ondorioak kontatuz.
Este domingo se celebra el Día Internacional de la Mujer. Os dejamos un vídeo sobre el tema. Se agradecen opiniones y comentarios.
26 comentarios:
niri ez zait asko gustatu baina nola esku luzatzen zitzaion dibertigarria zen.
Mikel Chasco
Bideoa oso polita izan da, baina ez nago ados bideoan gertatzen denarekin. Etxean denok parte hartu behar dugu, bai gizonak bai emakumeak. Denok eskubide berdinak dugulako.
LEIRE 5.A
Oso ondo iruditu zait, emakumeak dituzte gizonek bezalako eskubideak. Hil zirenean pertsona asko ez zuten hori egin behar. Denok ditugu eskubide berdinak. Gainera azkenean ez du ematen emakumeak, lortu duela bera nahi duena.
Iñigo
Bideoa oso polita izan da baina gizona eta mutilaren jarrera ez zait batere gustatu. Eskerrak nire etxean ez dela gertatzen hori.
Beste bat arte
Unai P.
Oso ondo egon da bideoa, emakumeak eta alaba etxeko lan guztiak egin behar zituzten.
Bitartean gizonak eta semea telebista ikusten eta alferrarena egiten ari ziren.
Niri ez zait ondo iruditzen, gizonak eta semea ere langundu behar dute etxeko lanetan.
Agur.
IRUNE 5.A
Niretzat oso polita izan da ametsa, baina bestea oso tristea izan da, baina bueno zuek ikusi eta zuen pentsamenduak eman, oso ondo dago.
Aio.
Ania
Oso gaizki dago, emakumeak lan gehiago egitea eta gizona ere lan egiten du baina emakumeari txanpona gutxiago ematen diote eta gizonari gehiago ematen diote lan berdina egiteagatik.
Agur.
Jon Ander.-5.A
Kaixo:
Oso gaizki dago emakumeak lan gehiago egitea gizonak baino. Bideoaren amaiera oso ondo egon da, baina hasiera oso tristea izan da. Gainera emakumeari lanean txanpon gutxiago eman diote gizonari baino. Hori oso gaizki dago!!!
Uste dut nire gurasoek ere berdina pentsatuko dutela.
AGUR!!!
MAITANE 5.A***
Kaixo lagunk:
Niri asko gustatu zait, baina gizonak egiten zuena ez zen oso normala. Nire ustez denok lan egin behar dugu etxean ze bestela desarme totala izango da. Ze amak lan gehiago egiten txanpon bat ematen zioten eta aita ia ezer egin gabe bi txapon nire ustez hori alrrebez izan behar zen.
Geroarte!!!!
Mikel Chasco.
Oso polita izan da ikusi dugun bideoa zergatik esaten duena egia da. Neskari txanpon bat ematen zioten eta mutilari bi txanpon ematen zioten lanetik etortzen zirenean.
Emakumeak etxeko lan guztiak egiten ditu eta gizonak alferrarena egite zuen
Jokin.
Niri iruditzen zait gizonak lan egin behar duela etxean emakumeak bezala.
Eta emakumeari diru askoz gehiago eman behar diola gizonari baino.
Agur eta ondo pasa.
Elene
Niri ez zait ondo iruditu emakumeak lan guztiak egitea. Gainera gizonak ez du ezer egiten eta emakumea gizona baino gutxiago ordaintzen du. Gainera semea aitarena egiten du. Alaba bakarra da laguntzen duela.
Emakumearen ametza denok laguntzea da. Gaizki iruditzen zait ez laguntzea. Niri asko gustatu zait.
Agur.
Batirtze.
Kaixo:
Nik ikusi dudan bideoa oso gaizki iruditu zait, munduan gizonak eta emakumeak etxean edo beste nonbaiten lan berdina egin behar dutelako. Emakumeak dirudi dena txarto egiten dutela, etxeko gauzak ezik. Eta gaur egun oraindik enpresa batzuetan emakumeak, gizonak egiten duten lanagatik diru gutxiago ematen diote. Nire ustez horrelako gauzak ez dira egin behar eta emakumeak eskubide berdina dute. Agur eta ondo pasa igandean.
Haizea.
Kaixo:
Nire ustez bideo hori orain ez da gertatzen baina orain dela 100 urte etxeetan gertatu ahal izan zen.
Gainera gizonei emakumei baino diru gehiago ematea oso gaizki dago eta gainera gizona lan gutxiago egiteagatik 2 txanpon eman eta emakumeari 1 eman lan gehiago egin eta gero oso gaizki dago. Baina urteak pasatzen ari dira eta emakume gehienei gizonezkoei diru berdina ematen diote lan berdina egiteagatik. Baina gaur egun hau ez da gertatzen eta hobeto!
Idoia
Oso polita, dibertigarria eta farregarria izan da bideoa.
Oraindik Iraken eta hortik hori ez da betetzen eta oso gaizki iruditzen zait. Pertsona guztiak eskubide berdinak ditugu, diru berdina eman behar digute eta lan berdina egin behar dugu.
Alberto.
Kaixo:
Oraintxe bertan ikusi dugu emakumen egunaren bideoa.
Nire ustez emakumearen lana asko exageratu dutela iruditu zait, baina baita bideoa zeraman mezua oso ondo kanporatzen duela iruditu zait.
Espero dut urte batzuk barru emakumeak eta gizonak guztiz berdina izatea.
Maialen Diaz 5.A
Kaixo:
Nire ustez ikusi dugun bideoan ez du ezer esaten gaur egungo bizitzari
buruz. Ez dakit lehen horrela zenik baina denok daukagu eskubide berdinak.
Nire etxean hori errespetatzen da.
Seguru nago ia mundu guztian errespetatzen dela.
ANE
Gaur goizean bideo bat ikusi dugu,
ondo egon da. Emakumezkoa eta gizonezkoa zen, biak lan bera egiten zuten eta emakumeari txanpon bat eman zioten. Gizonari bi txanpon eman zioten.
Beste bat arte.
Agur!
...Andoni...
Kaixo, lagunok:
Ez zait gustatu gizonak egiten zuena, zergaitik ez zion laguntzen ezertan. Dena emakumeak egiten zuen, erosketak, janaria ipini, arropa garbitu, etab. Gainera emakumeak lan gehiago egiten zuen eta txanpon bat irabazten zuen, eta gizonak ez zuen ezertxo ere egiten bakarrik beste emakumei piropoak esan, eta bi txanpon irabazten zuen!!!!Umetatik bakarrik laguntzen zuen neskak, ama bezala, mutilak ez zuen ezertxo ere egiten, aita bezala.
Agur
Jon
Oso interesgarria izan da bideoa ikustea jakiteko emakumeak eta gizonak berdinak garela. Eta eskubide berdinak daukagula eta emakumeak ez dutela gutxiago kobratu behar gizonak baino. Eta gizonak ez dauka eskubiderik emakumea esklabutzat hartzeko.
Mikel.C
Kaixo Beñat naiz
Pixka bat exageratua iruditu zait bideoa. Nire etxean oso ondo daude banatutak lanak, bakoitzak bere lana du. Badakit beste herrialde batzutan ez dela horrela, neskek lan gehiago eta gogorrago egiten dute diru gutxiago lortuz eta ordez mutil askok lan gutxiago egiteagatik DIRU GEHIAGO lortzen dute.
Beno besterik gabe
AIOOOOOOOO!
Beñat Andueza Molina 5.B
Bideoan ikusi duguna,nire ustez,egia
izango zen orain dela nahiko urte
baina orain toki gehienetan horrelako
gauzak ez gertatzea espero dut.
..Eli..
Kaixo:
Ikusi dugun videoa,gustatu zait, baina ez zait iruditu justoa, emakumeek lan asko egiten dutela eta diru gutxi irabazten dutela.Nire etxean, ez da hori gertatzen.Bakoitzak baditu
bere lanak.
Ezpero dut gauza horiek aldatzea.
Besterik gabe,Maialen
Kaixo:
Nire etxean ondo banatuta daude lanak, naiz eta nik (txikienak) gutxien egin (ez diferentzia askogatik).Horkoa gehiegizkoa zen!
Gainera, emakumearen ametsa gizonarena baino egokiagoa zen.
Hurrengorarte, JON K.
Nire etxean ere saiatzen gara
lanak banatzen.Baina hala ere
nire ustez nire amak besteok baino
lan gehiago egiten du.Zoritxarrez
oraindik ere bideoan bezalako
familiak badaude.
Besterik gabe AGUUR!
Amaiur
Kaixo:
Oso polita iruditu zait
bideoa,bideo horrek esaten
du lehen emakumeak egiten zutela lan guztia.Eta gainera,gizonari gehiago
hordaintzen zioten neskari baino.
Ez da bideskoa!!!!!
AGUR
ESTIBALIZ ELOSEGI 5.B
Publicar un comentario