2009/02/13
ASMAKIZUN LEHIAKETA
Euskararen Astean murgilduta gaude eta burutazio bat izan dugu. Gaur hasita eta datorren osteguna arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gura blogean. Ez dira errazak izango eta ondo astindu beharko dituzue neuronak erantzuna topatu nahian. Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, gaur lehena eta datorren ostegunean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken eguna arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Arabako jaiak.
5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu duena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5.mailako ikasleen artean.
6. Irabazlearen izena datorren ostiralean, otsailak 20, jakiaraziko da hemen, gure blogean.
7. Saria "pendrive" edo memoria USB dotore bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!
SALTO ETA BRINKO EUSKERAZ BETI TINKO
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
KAIXO
ESPERO DUT EUSKARAREN ASTEAN ONDO PASATZEA.
AGUR
OIHANE CAMON DEL POZO 5.B
KAIXO 5.B-ko JONE OLAIZOLA NAIZ!!!
ESPERO DUT EUSKARAREN ASTEAN EUSKARAZ HIT EGITEA DENAK.
BENO
AGUR
JONE OLAIZOLA
Publicar un comentario