2009/09/15

URAREN SORRERA


Txanelako bigarren ANIMAZIOA eta GALDETEGIA, gure planetan ura nola sortu zen azaltzen diguna.

2009/09/14

UNIBERTSOAREN SORRERA

Txanela.net- eko aurtengo lehen animazioa da hau. Iaz ikusi eta ikasitakoa da, baina birpasatzeko egokia izango zaizu. Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

2009/09/12

ZATIKIAK


Iaz jarri genuen tresna hau gure blogean, baina aurten ere beharrezkoa izango zaigu ariketa batzuk egitea zatikiekin trebatzeko. Klikatu goiko marrazkian eta itxaron apur bat, kargatu bitartean.

2009/09/10

ONGI ETORRI 6.MAILARA

Eskerrik asko oporretan blog honetan zuen argazki eta idatziekin parte hartu duzuen guztioi. Ekin gogor zuen azken urteari. Ikastolako ikasle nagusienak zarete eta txikien eredu ere bai. Gogoan izan.

2009/09/09

OIHANE MENDIOLAKO JAIETAN




Abuztuaren 14, 15 eta 16an nire herriko jaiak izan ziren.
Lehenengo egunean, arratsaldeko 8etan, Mendiolarra izeneko panpina jaitsi zen elizaren kanpandorretik, jaiei hasiera emanez , eta nire bi lagunek eta nik jendea trikitixa eta panderoz animatu genuen. Gurasoak txanpaina gora txanpaina behera zebiltzan bitartean, guk goxokiz bete genuen gure sabela, eta herriko gazteok txostan lanean zeuden jo ta ke.
Hurrengo egunetan lehiaketa asko egon ziren: igel-toka, bola txapelketa, tute, musa, patata tortila lehiaketa, eta beste batzuk.

Egun nagusia 15a izaten da. Denok baserritarrez janzten gara eta herriko nagusiei omenaldia egiten diegu meza nagusia eta gero, elizaren atarian. Eguerdian haur merkatua egiten dugu herriko txikiok eta gauean herri afaria ospatzen dugu.
Azken egunean, 16an, dantza plaza eta pintxo jana egin genituen jaiei bukaera emanez.
Ederki pasa ditut jai zoriontsu hauek eta irrikitan nago hurrengo urtekoak ailegatzeko. Guztiok gonbidaturik zaudete nire herriko jaietara.


Oihane Camón

2009/09/08

AKINATOR


Gaur gaztelaniako lehen saioa izan dugu eta oraindik libururik ez dugunez Akinatorrekin ibili gara jolasten eta, bide batez, arbel digitala erabiltzen.
Bitxia izan da! pentsatzen genuen pertsonaia beti asmatzen zuelako. Etxekoekin probatu nahi baduzu klikatu beheko loturan.


2009/09/07

JONE OLAIZOLA CADIZEN




Kaixo lagunok!!!
Zer moduz pasa dituzue oporrak? Nik primeran. Cadiz oso polita da eta toki asko ditu ikusteko. Ni toki askotan egon naiz, adibidez: Grazaleman, Frijilianan, El Bosquen...
Denak oso politak. Egun batean, Cadiz hirira joan ginen eta zuhaitz erraldoi pilo zeuden eta bati argazkia atera genion baina hain zen handia ez zela argazkian sartzen.
Beste egun batean, Sanlucar de Barramedara joan ginen eta zalguri batean ikusi genuen herri osoa.
Hurrengo egunean, El Bosquera joan ginen eta noria oso polit bat zegoen, baina turismo bulegoa hain zegoen izkutatua eta hainbeste denbora eman genuen bilatzen ez genuela herria ikusteko denborarik izan.
Beno lagunok, aprobetxatu ondo pasatzeko gelditzen zaizkigun opor egun gutxi hauek.

Muxu asko.
AIO
JONE OLAIZOLA

MIKELEN TXORIAK HAZI EGIN DIRA



Kaixo lagunak:
Jilgeroaren argazki bat bidaltzen dizuet, oraidik lumarik gabe. Ikusten da nola mokoa irekitzen duen.
Hurrengo argazkia lumekin ikusi nahi nuen baina berandu iritsi nintzen.
Hurrengo urtean konbentzituta nago argazki gehio eta hobeagoak aterako ditudala.

Agur


Mikel Chasco

ELENE SALOUN



Kaixo lagunak:

Aurten oporretan Saloun egon naiz 21etik 26ra. Kotxez joan ginenez lehenengo Zaragozatik pasa ginen, han Pilar ama birjina bisitatu egin nuen, oso polita zen eta handi-handia. Sartu ginen eta sekulako organo handia zegoen.
Geroago kotxea berriro hartu eta Saloura abiatu ginen. Saloura iritsi ginenean maletak hotelean utzi eta paseotxo bat ematera joan ginen. Paseotxoa eman eta gero bainu jantzia ipini eta igerilekura joan ginen.
Bigarren egunean Port Aventurara joan ginen. Primeran pasatu genuen baina jendez beteta zegoen eta gehienak ikasleak ziren.
Hirugarren egunean berriro Port Aventurara joan ginen baina jende gutxiago zegoen.
Laugarren egunean Salou eta Cambrils bisitatu genituen eta hotelean egon ginen “agua-gim” egiten.
Bostgarren egunean aguapark-en egon ginen eta bikain pasatu nuen.
Eta azkena aprobetxatzeko maletak hartu eta Bartzelonara joan ginen, autobus turistikoan igo eta Bartzelona osotik egon ginen eta 21:00etan Gasteizera abiatu ginen.
Oso ondo pasa dut eta espero dut beste opor batzuetan berriro errepikatzea.


Agur lagunak.

Elene

ANDONI LAREDON




Kaixo lagunok:
Uda honetan gauza asko egin ditut, nire aitonaren eta amonaren herrira joan naiz, han lagunekin futbolean aritu naiz eta UNO kartetan jolasten ikasi dut. Ordu pila bat pasatu dugu jolasean eta nire anaiarekin egun batean bizikletaz mendira joan nintzen eta sute handi batekin topo egin genuen. Suhiltzaileak eta hegazkinak sua itzaltzen ibili ziren egunez eta gauez, zorionez ondo bukatu zen dena.

Gasteizko jaietan oso ondo pasatu nuen lagunekin eta "Zeledon" agurtu genuen. Laredon lorearen jaia ospatzen dute eta karroza guztiak lorez estaltzen dituzte, hemen bi argazki bidaltzen dizkizuet zuek ikusteko.

Beno, laster ikusiko gara. Agur.


Andoni.

2009/09/04

AMAIUR FRANKFURT-EN




Kaixo!!!
Zer moduz oporrak ? Ikusten dudanez ederki ari zarete pasatzen. Ni ere oso pozik nabil.
Franfurt-en egon naiz. Franfurt Alemanian dago eta han oso famatuak saltxitxak dira baita oso gozoak ere. Nire lehengusina han dago urte bat pasatzen Eusko Jaurlaritzako beka batekin, eta bisita egiteko aprobetxatu dugu.

Gu egon garen epean museoen festa izan da. Festa erraldoia zen, dena janariz eta tabernaz beteta, baita arropa ere. Lau museo ikusi genituen eta denak oso interesgarriak izan ziren, baita oso bitxiak eta politak.
Niri taberna batek deitu zidan atentzioa, izugarrizko kopak zituen. Argazkia bidaliko dut denok ikusteko. Franfurt-eko lagun batek hango unibertsitatea erakutsi zigun eta oso igogailu bitxiak zituen eta dibertigarriak ere. Franfurt-eko lagunak gaztelaniaz zekien eta euskal kultura ematen zuen unibertsitatean.
Egun batean sagardotegi batera joan ginen afaltzera eta alemanek basoa sagardoz betetzen dute ez dute
guk bezala egiten, sagardoa oso antzekoa baina ezberdina. Museoen festaren azken egunean su artifizialak egon ziren, oso ederrak izan ziren. Itsazontzi batetik bota zituzten . Etxe orratz pilo bat zeuden ta baten jendea zegoen gorego pisuan.Argazki bat bidaliko dut ikusteko denok.
Bueno, amaitzen joan behar naiz.
AIO!!! MUXU ASKO!!!


Amaiur Arbe.

2009/09/03

ANIA IBIZAN




Kaixo lagunok:

Urte honetan Ibizara joan naiz, nire familiarekin. Oso ondo pasatu dut, ia egun guztietan uretara joaten nintzen bainatzera,bi edo hiru ordu pasatzen nituen igerilekuan edo itxasoan.

Ibizan kala asko daude. Gu egunero kala desberdin batera joaten ginen, gehien gustatu zitzaidana kala Bassa izan zen. Arrain asko ikusi ahal ziren ura oso gardena zelako.

Egun batean “ hippy market “ – era joan ginen , ehuneko bata interesgarria zen bestea ez zitzaidan batere gustatu. Nire ahizpari dena gustatu zitzaion, nire amari berdin, baina nire aitari, niri bezala.

Agur lagunok.

Ania