2009/09/07

ELENE SALOUN



Kaixo lagunak:

Aurten oporretan Saloun egon naiz 21etik 26ra. Kotxez joan ginenez lehenengo Zaragozatik pasa ginen, han Pilar ama birjina bisitatu egin nuen, oso polita zen eta handi-handia. Sartu ginen eta sekulako organo handia zegoen.
Geroago kotxea berriro hartu eta Saloura abiatu ginen. Saloura iritsi ginenean maletak hotelean utzi eta paseotxo bat ematera joan ginen. Paseotxoa eman eta gero bainu jantzia ipini eta igerilekura joan ginen.
Bigarren egunean Port Aventurara joan ginen. Primeran pasatu genuen baina jendez beteta zegoen eta gehienak ikasleak ziren.
Hirugarren egunean berriro Port Aventurara joan ginen baina jende gutxiago zegoen.
Laugarren egunean Salou eta Cambrils bisitatu genituen eta hotelean egon ginen “agua-gim” egiten.
Bostgarren egunean aguapark-en egon ginen eta bikain pasatu nuen.
Eta azkena aprobetxatzeko maletak hartu eta Bartzelonara joan ginen, autobus turistikoan igo eta Bartzelona osotik egon ginen eta 21:00etan Gasteizera abiatu ginen.
Oso ondo pasa dut eta espero dut beste opor batzuetan berriro errepikatzea.


Agur lagunak.

Elene

No hay comentarios: