2009/09/01

MAITANE ASTURIASEN





Kaixo lagunak:
Asturiasen hiru egun pasa ditut: 28,29,30. Gauza asko egin ditut, eta oso ondo pasatu dut!
Etxe rural batean egon naiz, herri txiki batean, Santianes izenekoa.
Lehenengo egunean, Ribadesella herria bisitatu genuen. Gauza polit asko zituen! Itsasoko bahia bat, hondartza, hango mitologiako panel batzuk, esaten zutenak zein pertsonai zeuden mitologia horretan...

Beste egun batean, PICOS DE EUROPA PARKERA joan ginen. Han dena oso polita zen. Parkea Picos de Europa mendiez inguratuta zegoen, eta meategi zahar bat zegoen. Bi laku ere bazeuden, eta informazioa jasotzeko etxe baten barruan, kobazulo faltsu bat zegoen, baina animaliak egiazkoak ematen zuten. Oso ondo zegoen egina. Asko gustatu zitzaidan!!!!
Autobus batek eramaten gintuen, eta bueltatzean, Covadonga herrira eraman gintuen. Covadongako mendi batean, kobazulo bat zegoen,eta kobazuloaren barruan, ermita bat, eta Covadongako amabirgina. Gainera, mendiko ura, ur-jauzi handi batetik ateratzen zen, eta oso polita zen.
Azkeneko egunean, mitologiako panelak ikustera joan ginen. Hauek ziren pertsonai batzuk: La Xana, El Ventolin, El Trasgu, El Hombre Del Sacu... Eta marrazkiak oso ondo eginak zeuden!!!


Oso ondo pasa dut Asturiasen, eta gomendatzen dizuet joatea!!!!

Maitane

1 comentario:

Anónimo dijo...

Hori da hori ibili beharra! Hainbeste ibili ondoren, dagoeneko ikastolara hasteko irrikitan egongo zara, ezta?

Joxe