2009/09/04
AMAIUR FRANKFURT-EN
Kaixo!!!
Zer moduz oporrak ? Ikusten dudanez ederki ari zarete pasatzen. Ni ere oso pozik nabil.
Franfurt-en egon naiz. Franfurt Alemanian dago eta han oso famatuak saltxitxak dira baita oso gozoak ere. Nire lehengusina han dago urte bat pasatzen Eusko Jaurlaritzako beka batekin, eta bisita egiteko aprobetxatu dugu.
Gu egon garen epean museoen festa izan da. Festa erraldoia zen, dena janariz eta tabernaz beteta, baita arropa ere. Lau museo ikusi genituen eta denak oso interesgarriak izan ziren, baita oso bitxiak eta politak. Niri taberna batek deitu zidan atentzioa, izugarrizko kopak zituen. Argazkia bidaliko dut denok ikusteko. Franfurt-eko lagun batek hango unibertsitatea erakutsi zigun eta oso igogailu bitxiak zituen eta dibertigarriak ere. Franfurt-eko lagunak gaztelaniaz zekien eta euskal kultura ematen zuen unibertsitatean.
Egun batean sagardotegi batera joan ginen afaltzera eta alemanek basoa sagardoz betetzen dute ez dute guk bezala egiten, sagardoa oso antzekoa baina ezberdina. Museoen festaren azken egunean su artifizialak egon ziren, oso ederrak izan ziren. Itsazontzi batetik bota zituzten . Etxe orratz pilo bat zeuden ta baten jendea zegoen gorego pisuan.Argazki bat bidaliko dut ikusteko denok.
Bueno, amaitzen joan behar naiz.
AIO!!! MUXU ASKO!!!
Amaiur Arbe.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario