2009/09/09

OIHANE MENDIOLAKO JAIETAN




Abuztuaren 14, 15 eta 16an nire herriko jaiak izan ziren.
Lehenengo egunean, arratsaldeko 8etan, Mendiolarra izeneko panpina jaitsi zen elizaren kanpandorretik, jaiei hasiera emanez , eta nire bi lagunek eta nik jendea trikitixa eta panderoz animatu genuen. Gurasoak txanpaina gora txanpaina behera zebiltzan bitartean, guk goxokiz bete genuen gure sabela, eta herriko gazteok txostan lanean zeuden jo ta ke.
Hurrengo egunetan lehiaketa asko egon ziren: igel-toka, bola txapelketa, tute, musa, patata tortila lehiaketa, eta beste batzuk.

Egun nagusia 15a izaten da. Denok baserritarrez janzten gara eta herriko nagusiei omenaldia egiten diegu meza nagusia eta gero, elizaren atarian. Eguerdian haur merkatua egiten dugu herriko txikiok eta gauean herri afaria ospatzen dugu.
Azken egunean, 16an, dantza plaza eta pintxo jana egin genituen jaiei bukaera emanez.
Ederki pasa ditut jai zoriontsu hauek eta irrikitan nago hurrengo urtekoak ailegatzeko. Guztiok gonbidaturik zaudete nire herriko jaietara.


Oihane Camón

1 comentario:

Anónimo dijo...

Eskerrik asko Oihane gonbidapenagatik eta gure agendan apuntatuko dugu ez ahazteko.
Gloria