2009/08/19

BEÑAT OLANOREN OPORRETAKO EGUN BAT


Ez duzue sinistuko kontatuko dizuedana, baina egia da: Lehengo astean, San Vicente-ra ibilalditxo bat egitera joan ginen. Bastidatik abiatu ginen arratsaldeko 19:00-etan. Gutxi-gora-behera, 5 kilometro joatean eta 5 kilometro itzuleran.
San Vicente-ra iritsi eta iturri batera joan ginen oso
egarrituak geudelako, batzuk itzultzen hasi ginen eta beste batzuk horko tabernan gelditu ziren pote bat hartzen.
Errepide bat pasa, eta bueltan, "harri" berezi bat ikusi nuen, eta pentsatu nuen:

- Bah ! Zertarako nahi dut nik harri bat! - Hori pentsatu orduko, dordoka oskol bat zela konturatu nintzen !

Uretako dordoka bat zen, nire lehengusuak zioen "ez dakit zer " Europearra zela baina nik ez nion kasurik egin.
Ni oso pozik nengoen baina ikusi ezkero nire ama... nazka eragin zion, oso. Nire gurasoek ez didate uzten dordokarik edukitzen, baina nire lehengusuak, Bastidan etxe bat dauka lorategiarekin. Lorategian, urtegi txiki-txiki bat dauka eta bere dordokekin utzi dut. Nire argazkirik ezin izan dizuet bidali, sentitzen dut,baina,internetetik ateratako dordoka argazki polit hau bidaltzen dizuet.
Agur eta ikusi arte !


BEÑAT OLANO

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Agian aurrerago argazkiren bat egiteko aukera izango duzu, ezta?
Horrela bada bidali eta denok ikusiko dugu zure lagun berria.
Ondo bukatu oporrak

Joxe

Anónimo dijo...

Dordoka hori nola deitzen da,
Oso polita dirudi.

agur, Alberto