2009/09/07

MIKELEN TXORIAK HAZI EGIN DIRA



Kaixo lagunak:
Jilgeroaren argazki bat bidaltzen dizuet, oraidik lumarik gabe. Ikusten da nola mokoa irekitzen duen.
Hurrengo argazkia lumekin ikusi nahi nuen baina berandu iritsi nintzen.
Hurrengo urtean konbentzituta nago argazki gehio eta hobeagoak aterako ditudala.

Agur


Mikel Chasco

ELENE SALOUN



Kaixo lagunak:

Aurten oporretan Saloun egon naiz 21etik 26ra. Kotxez joan ginenez lehenengo Zaragozatik pasa ginen, han Pilar ama birjina bisitatu egin nuen, oso polita zen eta handi-handia. Sartu ginen eta sekulako organo handia zegoen.
Geroago kotxea berriro hartu eta Saloura abiatu ginen. Saloura iritsi ginenean maletak hotelean utzi eta paseotxo bat ematera joan ginen. Paseotxoa eman eta gero bainu jantzia ipini eta igerilekura joan ginen.
Bigarren egunean Port Aventurara joan ginen. Primeran pasatu genuen baina jendez beteta zegoen eta gehienak ikasleak ziren.
Hirugarren egunean berriro Port Aventurara joan ginen baina jende gutxiago zegoen.
Laugarren egunean Salou eta Cambrils bisitatu genituen eta hotelean egon ginen “agua-gim” egiten.
Bostgarren egunean aguapark-en egon ginen eta bikain pasatu nuen.
Eta azkena aprobetxatzeko maletak hartu eta Bartzelonara joan ginen, autobus turistikoan igo eta Bartzelona osotik egon ginen eta 21:00etan Gasteizera abiatu ginen.
Oso ondo pasa dut eta espero dut beste opor batzuetan berriro errepikatzea.


Agur lagunak.

Elene

ANDONI LAREDON




Kaixo lagunok:
Uda honetan gauza asko egin ditut, nire aitonaren eta amonaren herrira joan naiz, han lagunekin futbolean aritu naiz eta UNO kartetan jolasten ikasi dut. Ordu pila bat pasatu dugu jolasean eta nire anaiarekin egun batean bizikletaz mendira joan nintzen eta sute handi batekin topo egin genuen. Suhiltzaileak eta hegazkinak sua itzaltzen ibili ziren egunez eta gauez, zorionez ondo bukatu zen dena.

Gasteizko jaietan oso ondo pasatu nuen lagunekin eta "Zeledon" agurtu genuen. Laredon lorearen jaia ospatzen dute eta karroza guztiak lorez estaltzen dituzte, hemen bi argazki bidaltzen dizkizuet zuek ikusteko.

Beno, laster ikusiko gara. Agur.


Andoni.

2009/09/04

AMAIUR FRANKFURT-EN




Kaixo!!!
Zer moduz oporrak ? Ikusten dudanez ederki ari zarete pasatzen. Ni ere oso pozik nabil.
Franfurt-en egon naiz. Franfurt Alemanian dago eta han oso famatuak saltxitxak dira baita oso gozoak ere. Nire lehengusina han dago urte bat pasatzen Eusko Jaurlaritzako beka batekin, eta bisita egiteko aprobetxatu dugu.

Gu egon garen epean museoen festa izan da. Festa erraldoia zen, dena janariz eta tabernaz beteta, baita arropa ere. Lau museo ikusi genituen eta denak oso interesgarriak izan ziren, baita oso bitxiak eta politak.
Niri taberna batek deitu zidan atentzioa, izugarrizko kopak zituen. Argazkia bidaliko dut denok ikusteko. Franfurt-eko lagun batek hango unibertsitatea erakutsi zigun eta oso igogailu bitxiak zituen eta dibertigarriak ere. Franfurt-eko lagunak gaztelaniaz zekien eta euskal kultura ematen zuen unibertsitatean.
Egun batean sagardotegi batera joan ginen afaltzera eta alemanek basoa sagardoz betetzen dute ez dute
guk bezala egiten, sagardoa oso antzekoa baina ezberdina. Museoen festaren azken egunean su artifizialak egon ziren, oso ederrak izan ziren. Itsazontzi batetik bota zituzten . Etxe orratz pilo bat zeuden ta baten jendea zegoen gorego pisuan.Argazki bat bidaliko dut ikusteko denok.
Bueno, amaitzen joan behar naiz.
AIO!!! MUXU ASKO!!!


Amaiur Arbe.

2009/09/03

ANIA IBIZAN




Kaixo lagunok:

Urte honetan Ibizara joan naiz, nire familiarekin. Oso ondo pasatu dut, ia egun guztietan uretara joaten nintzen bainatzera,bi edo hiru ordu pasatzen nituen igerilekuan edo itxasoan.

Ibizan kala asko daude. Gu egunero kala desberdin batera joaten ginen, gehien gustatu zitzaidana kala Bassa izan zen. Arrain asko ikusi ahal ziren ura oso gardena zelako.

Egun batean “ hippy market “ – era joan ginen , ehuneko bata interesgarria zen bestea ez zitzaidan batere gustatu. Nire ahizpari dena gustatu zitzaion, nire amari berdin, baina nire aitari, niri bezala.

Agur lagunok.

Ania

2009/09/01

MAITANE ASTURIASEN





Kaixo lagunak:
Asturiasen hiru egun pasa ditut: 28,29,30. Gauza asko egin ditut, eta oso ondo pasatu dut!
Etxe rural batean egon naiz, herri txiki batean, Santianes izenekoa.
Lehenengo egunean, Ribadesella herria bisitatu genuen. Gauza polit asko zituen! Itsasoko bahia bat, hondartza, hango mitologiako panel batzuk, esaten zutenak zein pertsonai zeuden mitologia horretan...

Beste egun batean, PICOS DE EUROPA PARKERA joan ginen. Han dena oso polita zen. Parkea Picos de Europa mendiez inguratuta zegoen, eta meategi zahar bat zegoen. Bi laku ere bazeuden, eta informazioa jasotzeko etxe baten barruan, kobazulo faltsu bat zegoen, baina animaliak egiazkoak ematen zuten. Oso ondo zegoen egina. Asko gustatu zitzaidan!!!!
Autobus batek eramaten gintuen, eta bueltatzean, Covadonga herrira eraman gintuen. Covadongako mendi batean, kobazulo bat zegoen,eta kobazuloaren barruan, ermita bat, eta Covadongako amabirgina. Gainera, mendiko ura, ur-jauzi handi batetik ateratzen zen, eta oso polita zen.
Azkeneko egunean, mitologiako panelak ikustera joan ginen. Hauek ziren pertsonai batzuk: La Xana, El Ventolin, El Trasgu, El Hombre Del Sacu... Eta marrazkiak oso ondo eginak zeuden!!!


Oso ondo pasa dut Asturiasen, eta gomendatzen dizuet joatea!!!!

Maitane

MAITANE LAREDON




Kaixo lagunak:

Laredon egon naiz nire gurasoekin. Han etxe bat daukagu, eta gauza asko egin ditugu: nire aitak eta nik tenisera jokatu dugu, hondartzara joan gara ia goiz guztietan...
Larunbat guztietan, Colindresen merkatu bat jartzen dute kalean, eta nire gurasoak eta ni larunbat batean joaten gara merkatu horretara. Gero, igandetan merkatu hori Santoñara pasatzen joaten da.
Hondartzan nire surf oholarekin joaten nintzen olatuak harrapatzeko. Egun batzuetan olatu handi handiak zeuden eta oso indartsuak ziren, eta niri golpe asko ematen zizkidaten.
Oso ondo pasa nuen Laredon!!!

Maitane

MAITANE EXTREMADURAN






Kaixo, lagunak:

Abuztuaren 6tik, abuztuaren 16ra nire amaren herrian egon naiz, Navas del Madroñon, nire gurasoekin. Han etxe bat daukagu nire amonarena zena.
Herrian bero asko egiten zuen, eta bi arratsaldetan hango igerilekuetara joan ginen beroarengatik.
Nire amak han izeba bat du, eta bere etxeko lorategian katuak eta katakumeak daude, eta asko dibertitu nintzen beraiekin.

Han lagun bat egin nuen. Andrea deitzen zen, eta Madrilekoa zen. Oso majua zen.
Egun batean Caceresera joan nintzen nire gurasoekin hiria bisitatzera. Han nire ama jaio zen. Bakarrik hango argazkiak egin ditut.
Han, Virgen de la montaña mendira igo ginen, eta han goian zegoen eliza ikusi genuen. Caceresen, hango Andrezuria Virgen de la montaña da.
Gero jeitsi eta hiria bisitatzen jarri ginen.

Maitane

2009/08/31

JON ANDER VALDEPEÑASEN


Kaixo lagunok:

Zer moduz zaudete????
Espero dut oso ondo egotea, ni bezala.
Abuztuan 2 aste egon naiz Valdepeñasen, nire amaren hirian.
Hor aste bat nire arreba , aitona eta amonarekin egon naiz.
Bigarren astean nire osaba, izeba eta lehenngusinarekin egon nintzen.
Piszinan ibili naiz eta oso ondo zegoen.
Valdepeñasen autoan 47º gradura ailegatu ginen.
Agur eta ikastolan ikusi arte.

Jon Ander

2009/08/27

MAIALEN TUNISIAN




Kaixo lagunok!!!
Uztailaren 13tik 20ra Tunezen egon nintzen (Ipar Afrikan), nire aita eta ahizparekin. Bidaia bi ordutakoa zen, eta oso azkar pasatu zitzaidan, lagun batzuk egin genituelako, eta bidai osoa hizketan pasa genuelako.
Iritsitakoan hotelera joan ginen. Kriston hotela zen. Jauregi bat bezalakoa. Hurrengo egunean, oso goiz altxa ginen eta gure giarekin Tunezeko Iparraldera abiatu ginen (kotxez noski). Lau egun egon ginen Tunezeko Iparraldetik bueltak eta bueltak ematen herriz-herriz, eta beste hiru Tunez hiriburuan hondartzatik. Lau egun horietan, gauza asko egin eta ikusi genituen.
Lehenengo egunean bi mezkita garrantzitsu ikusi genituen Kairuan herrian, postuak ikusi genituen etb.
Bigarren egunean, kriston oasis bat ikusi genuen 500.000 palmera zituena Tozeur herrian, eta baita ere joan ginen "LA GERRA DE LAS GALAXIAS" errodatu zen tokira etb.
Hirugarrenean, basamortura joan ginen. Ze polita zen. Egunean zehar postuak ikusten ibili ginen, eta arratsalderako bageuden han. Piskat deskantsatu eta dromedario batzuetan pasiutxo bat eman genuen duna batzuetatik. Egun horretan jaimetan lo egin genuen.
Laugarren egunean, buelta hiriburura. Eta hiru hoiek hondartzatik lasai-lasai.
PRIMERAN PASA DUT, ETA OSO ESPERIENTZIA POLITA IZAN DA.

Ikusi arte

Maialen P

2009/08/26

OSKAR ASTURIASEN




Kaixo lagunok:
Ni Asturiasen egon naiz, lehendabizi nire aitona, amona, guraso eta anaiarekin. Llanesen egon nintzen uztailaren 1etik 15a arte. Han hondartza asko zeuden eta horietako lautan egon nintzen oso gustora. Funikular baten bidez Asturiaseko mendi handienaren erditik pasa ginen Bulnes herrira heltzeko. Cabralesen ere egon ginen. Han, gazta asko zegoen baina niretzat oso txarra zegoen.
Orain Tunisian nago eta hango argazki bat bidaliko dizuet.
A, ia ahaztu zait, zazpian ezin izango naiz joan
ikastolara, txangotik gaueko hamarretan itzuliko naiz eta. Sentitzen dut, Gloria.
Asturiaseko argazkiak ipini ditut orain.
Beno,agur.


Oskar

2009/08/24

UNAI BARTZELONAN




Kaixo lagunak!!!!!!!!
Zer moduz? Ondo espero dut. Ni primeran, gauza pilo egin ditudalako.
Lehenengo Gasteizko jaietan egon nintzen, bertan Andoni, Mikel Ch, Jon eta Unai F-rekin egon nintzen eta oso ondo pasatu genuen. Egun batean, Adramari Zuriaren enparantzan Zeledon ikusten egon ginen, baina baita ere igerilekuetan, suzirietan...

Gero Barcelonara joan nintzen. Han gauza asko ikusi genituen, baina niri gehien gustatu zitzaidana Camp Nou (Barcelonaren futbol zelaia) izan zen. Han "tripletea" zegoen. Zelaia oso handia zen: 98.775 pertsona sartzen zirelako.
Gainera, Joan Gamper torneoa ikustera joan ginen, Barcelona Manchester City-ren aurka jokatzen zuten
. Ze espektakulo, zeinen ondo pasatu genuen nire anaiak eta nik.
Bueno, ondo pasa oporrak eta ikusi arte.

Aio


UNAI P

2009/08/20

BEÑAT ANDUEZA PORTUGALEN




Kaixo lagunok!
Aurten Portugalera joan naiz oporretan. Gauza mordoa ikusi ditut eta pila bat gustatu zaizkit. Lisboa, Portugaleko hiriburua, handi-handia da. Trafiko pila dago, tranbia, igogailu,autobus eta kotxez betea dago. Hala ere, badira gauza batzuk asko gustatu zaizkidanak. Erdigunea da politena; oso zaharra da eta antzinan egondako sute eta lurrikarekin zaharragoa dirudi. Alde berria ere oso polita da, Ozeanarioa, Zientzien museoa, Kasinoa, dena da handikeri hutsa, baina batez ere "Vasco de Gama" zentro komertziala. Gasteizko Boulebard baino bost aldiz handiagoa da nire ustez.
Baina hiri gehiago ere ikusi ditut. Sintra ere oso polita da. Hiru gaztelu ditu, hirurak oso politak dira.

Asko gustatu zait Portugal, eta gomendatzen dizuet hara joatea.

Laster arte!!!


Beñat Andueza

LEIREREN OPORRAK


Kaixo lagunak!! Zer moduz oporrak?
Espero dut nireak bezain ondo.
Ez naiz Gasteiztik atera, baina oso ondo pasatzen ari naiz. Ia egunero joaten naiz herrira eta gainera txakurkumeak ditugunez, primeran pasatzen dut ikusten denez argazki honetan.
Herriko jaiak izan dira eta niretzako hoberenetarikoak izan dira eta gainera hurrengo urtean nire arreba egongo da tabernan gauzak ematen eta jaiak antolatzen. Bere urtebetetzea izan da eta 14 urte bete ditu.
Nitaz ez dut asko kontatzeko, bakarrik opor ahaztezinak izaten ari direla eta espero dut hurrengo oporrak hauetan bezain ondo pasatzea.

Ondo pasa eta ikusi arte!!!


Leire

ESTI LONDRESEN



Kaixo:
Ekainaren 28tik uztailaren 1era, Londresen egon naiz.
Oso ondo pasa dut, eta hainbat gauza ikusi ditut: Big-Ben,Londreseko dorrea...
Ingelesez asko hitz egin dut, baina gehienetan
ez nituen ingelesak ulertzen, oso azkar hitz egiten baitzuten.
Gomendatzen dizuet, niri asko gustatu zait.

ONDO PASA OPORRAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Agur


Esti